Home > Blogs and forums, Web Communication, Wikis > Michael Jacksonen arima, sarean

Michael Jacksonen arima, sarean

Gangster itxurako kapela beltza, ekitaldi guztietako praka ilun estandarizatuen azpiko galtzerdi zuriak, Moonwalka hainbat alditan egitea ahalbideratu zioten mokasin distiratsuak, alkandora irekia, harribitxiz eginiko kutsu militarreko jaka koloretsu eta “body” galaktikoak eramanda egiten zuen dantza Michael Jacksonek. Estilo berezia, erabat bakarra jaiotzera eman zuen Poparen Erregeak. Baina ez soilik moda eta presentziaren arloan; bai dantzan zein kantuan ere aparteko pertsonaia izatera heldu zen. Berak egin zituen famatu Smooth Criminaleko grabitazio legea desafiatzen zuen pausua eta Billie Jeaneko Moonwalka. Kantuari dagokionez, Thriller dugu dudarik gabe famatuena. Garai guztietako diskorik salduena izan da (eta oraindik ere bada), 50 eta 100 milioi kopia saldu baititu mundu osoan, izenburu bereko kantaren bideoklipa, 14 minutukoa, abestia baino luzeago izanik. Argi dago beraz, Michael ez dela edonolako artista izan. Gaur, bere heriotzatik bi urte eta erdi igaro diren arren, bere arima zutik jarraitzen du, maite zuten artistek, konpainiek, jarraitzaileek orokorrean sarean dituzten orrialdeei, plataformei eta proiektuei esker.

Artistaren ospea mantendu nahian dirauten sareen artean, indarrik handiena dutenak dudarik gabe tributuen ingurukoak dira. Espainiako produkzioa den Forever King of PopJackson Family Foundationen babesa duen show bakarra da gaur egun. Produktorea eta co-zuzendaria den Carlos J. Lopez-ek hauxe komentatzen du showaren inguruan:

When we consider this project, we knew of its complexity and artistic quality they required. The music and choreography of MJ is not a simple thing oat all, and have a very, very high level that´s not easy to achieve.

Once we have selected what we consider essential, began the task of selecting the artists that would make Michael, musicians, singers, dancers, presenters, clothing, choreographer, set designer, etc.. Once this is achieved, we have the pleasant surprise that among the majority of the team and fans are true fans of MJ and the enthusiasm and enjoyment in this tests are still palpable.

For me as a Producer of the show, is being and is a real luxury, to complete this project. Within the team we have 4 double-imitators that will vibrate with the public, and allow us to dream and believe for a moment that Michael´s still alive. His music, choreography and vision of the world, is completely valid and that is what we will circulate the FOREVER KING OF POP.

Twitterren, Facebooken zein Youtuben segi dezakete jarraitzaileek. Hemen duzue egindako ekitaldi bateko zati bat, ideia orokor bat izan dezazuen:

El Hormigueron ere egon izandakoak:

Espainiako ekoizpen honetaz gain, orain gutxi konpainia akrobatiko famatuenaren eskutik martxan jarri den tourra daukagu. Kanada eta Estatu Batuetako 46 hirietan arituko dira Cirque du Soleilekoak. 2012tik aurrera mundu osoan zehar edukiko ditugu.

A riveting fusion of visuals, dance, music and fantasy that immerses audiences in Michael’s creative world and literally turns his signature moves upside down, Michael Jackson THE IMMORTAL World Tour unfolds Michael Jackson’s artistry before the eyes of the audience. Aimed at lifelong fans as well as those experiencing Michael’s creative genius for the first time, the show captures the essence, soul and inspiration of the King of Pop, celebrating a legacy that continues to transcend generations.

It takes place in a fantastical realm where we discover Michael’s inspirational Giving Tree – the wellspring of his creativity. The secrets of Michael’s inner world are unlocked – his love of music and dance, fairy tale and magic, and the fragile beauty of nature.

Bestetik, Michael Jacksonen webgune ofizialaz ere goza dezakegu, facebooken 42.872.498 jarraitzaile dituena. Bertan, artistari buruz jakin nahi dugunari buruzko guztia topa dezakegu. Hasieraz gain, beste bost atal ditugu:

Artista deritzon horretan pertsonaiari buruzko berriak, argazkiak, jarraitzaileek idatziriko omenaldiak, biografia eta bere bizitzan zehar jasotako sariak ditugu batik bat. Musika & Letrak atalean albumak banan banan ezagutzeko aukera ematen zaigu, baita abestien letra eta bideoak aztertzeko ere, kontzertuak,  2009an London O2 Arenan egingo zen “This is ist”-i buruzko informazio guztia, eta azkenik podcastak. Jarraian Bideoak ditugu. Fans & forumsen eztabaida-lekuak ditugu, jarraitzaileen galeriak, eurek egindako collageak eta Michael Jacksoni buruzko hainbat orrialde. Azkenik bai liburuak zein diskak erosteko Denda ageri zaigu.

Argi dago beraz Michael Jacksonen heriotzak bere musikaren susperketa ekarri duela inoiz baino gehiago. Haren musika ez baita hil, beste batzuen eskuetara pasa da; beti izan da herriarena, edo hobeto esanda herriarentzat, baina orain gure eskuetara pasa da haren kudeaketa absolutua. Gu gara Michaelek bizi izandakoaren lekuko; dantzatzeko  eta abesteko zuen groove pertsonal hori berraragiztatzeko aukera ematen zaigu orain. Izan ere, Juan Gossaín kazetari kolonbiarrak dionez “Los grandes no mueren, simplemente se esfuman en el escenario”, eta gu gara orduan, leku fisiko hori (imitatzaileak baino ez baikara) berreskuratzeko zorioneko aukeratuak.

ESTEKAK:

  1. January 12, 2012 at 1:03 pm

    Michael Jackson, Poparen erregea!! Bera bai hona! Pena hil behar iatea merezi zuen lekua hartzeko. Oso interesgarriaposta eta bideoak itzelak😀

  2. January 12, 2012 at 6:04 pm

    bai, egia esateko artista bikainenetariko batek ihes egin zigun…umezurtz gelditzen ari gara zoritxarrez : P jenioak desagertuz doaz apurka apurka gu konturatu gabe…zaila da hutsune hori betetzea baina gehienetan jakin izan dugu utzitako lekukoari indarrez eusten. Musika ez da inoiz hiltzen eta hori da finean plazaratu nahi izan dudana.
    Mila esker eneritz!!! bai hitz errelebanteak zureak😉

  3. January 15, 2012 at 1:49 pm

    Musika ez da inoiz hiltzen ez… Baina Eneritzek esan bezala, oso mirestua da, artista bikaina! Baina orain, hil ostean fama gehiago hartu du bizi zenean baino…

  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: