Home > Web Communication, Wikis > Nire Web Komunikazio Plana – La Pegatina

Nire Web Komunikazio Plana – La Pegatina

 Sare sozialak punta-puntako gai direla denok dakigun gauza da; honen bitartez urruti bizi diren lagunekin egin dezakegu berba une oro, Interneteko tarifa ordaintzearekin bakarrik. Horrela, argazkiak partekatu, lagunak egin eta gure burua ezagutzera eman dezakegu. Hori dela eta, gero eta gehiago dira web orrialde bat sortu edo sare sozialetan aurrekontu bat irekitzen duten musika taldeak. Horietako bat dugu La Pegatina, izugarrizkoa arrakasta izaten ari duen talde katalana. Hauek Facebook, Twitter eta MySpace-n aurrekontua izateaz gain, euren web orrialde propio ireki dute.

Talde honen hasierak 2003.urtean izan baziren ere, 2006.era arte ez zuten gaur egungo izena hartu. Garai hartan “hiru pertsonek osatzen zuten taldea, eta “Al Carrer!” izeneko diskoa argitaratu zuten, 2007ko otsailean argitaratu zena. Diska honetan Che Sudaka, Manu Chao edo Gambeat bezalako artisten laguntza izan zuten, taldeari bultzada handia emanez. 2007.urtearen amaieran, La Pegatina sei partaidek osatzen zuten. Hemendik aurrera etorriko da taldearen arrakasta estatu mailan. 

2009.urtean “Via Mandarina” izeneko diska plazaratu zuten, eta momentu honetan izan zen euren musika mundu osoan zehar zabaltzen hasi zirean; Frantzia, Holanda, Québec, Liechtenstein, Suiza, Austria, Alemania eta Italia bezalako herrialdeka bisitatu zituzten.

Aurten euren azkenengo diskoa atera dute, “Xapomelön”, merenge, cumbia, ska, disko musika eta rantxera bezalako estiloak garatuz. Aipatu beharra dago katalanez eta gazteleraz abesteaz gain, frantsesa, galiziarra eta euskararekin ere ausartu direla.

Sare sozialen gaiarekin lotuz, esan beharra dago euren ekintza, kontzertu eta abarren berri hauen bitartez ematen digutela, jarraitzaileek momentu oro jakin dezaten hurrengo kontzertua noiz izango den eta non.

Facebooken jarraitzaileekin ateratako argazkiak argitaratzen dituzte, edo jarraitzaileek igotzen dituzten argazkietan izaten dira etiketatuak. Hemen daukazue adibide bat, Fermin Muguruzarekin ateratako argazkia.

Adibide moduan, hemen daukagu Twitterren utzitako twitt bat:

@brokeendreams 16 marzo en Manresa #adrenalina2012codetickets.com/la-pegatina/es…

MySpaceren inguruan hitz egiten badugu, bertan euren diskoko abestiak argitaratzen dituzte, baina berriak jakiteko web orrialdea jarraitzearekin balio zaigu; izan ere, bertan egunero argitaratzen dituzte berriak, kontzertuen datak, beste talde batzuekin egindako kolaborazioak… Horrez gain, euren diskoak deskargatzeko aukera ematen digute web orrialde horretan, eta jarraitzaileek asko eskertzen diete.

Hona hemen azken diskoan euskaraz argitaratu duten abestia, zeuen gozamenerako:

Musika alaia da, ondo pasatzeko…

Musikarekin momentuak errazago eramaten direlako aurrera…

Informazio iturriak

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: