Home > Web Communication > Itxura digitala vs. nortasun digitala

Itxura digitala vs. nortasun digitala

Power to the people abesten zuen John Lennon-ek 1971. urtean, gizabanako ororen desadostasunak, usteak, malkoak eta algarak bihotz guztien batasunean isuriko zirelakoan. 40 urte pasa dira, eta, gizon horren hitzak hein batean bete dira, Internet eta komunikabide digitalak jendearen bozgoragailu bilakatu baitira. Teknologiaren aro honetan, bizitzaren elementu guztiek dimentsio digitala hartu dute. Enpresa eta marketing munduan inoiz baino garrantzitsuagoa da merkatuaren aurrean bakoitzak duen nortasuna eta itxura. Baina, ba al dakigu zer diren kontzeptu horiek?

Ezinbestekoa da bi termino hauek ezberdintzea: nortasuna eta erreputazio digitala. Nortasun digitala faktore objektiboekin erlazionatu behar dugu, eta, erreputazio digitala, berriz, faktore subjektiboekin.

 Online erreputazioa enpresa batek interneten erabilera egokia edo desegokiaren bidez lortzen duen balorazioa da. Balorazio hau prozesu sekuentzial baten integrazioaz lortzen da, hots, erreputazioaren balio ekonomikoa eta enpresaren balorazio soziala adierazten duten irudi, pertzepzio, uste eta izaeraren bidez online erreputazioa islatzen da.

Charles Fombrun-ek, Reputation Institute-ko buruak, nortasun digitala baloreen multzoa, irudia, enpresaren egoera eta bere errealitatea dela deritzo, eta, baita ere, nortasun digitalaren definizioan enpresaren aspektu bisualak azpimarratzen ditu, hala nola, enpresaren izena eta marka edo sistema grafikoa. Baina, XXI. mendean bizi ari garen krisialdi ekonomiko globalean, zeinek hartu du garrantzi gehiago? Fombrun-en hitzetan, krisi epean erreputazioa konfidantzaren baliokidea da. Enpresa batek erreputazio on bat izatekotan, bezeroak, erosleak, akziodunak eta inbertitzaileak leialak izango dira, hau da, enpresaren erreputazioak seguru moduan jokatuko du.

Baina, nola neur dezakegu erreputazioa? Ikusi dugunez, erreputazioa jendearekin hitz eginez, galdetzen neurtzen da. Ildo honetik, enpresarekiko jendeak duen errespetua, konfidantza eta mirespen maila da erreputazioa. Baina, zer-nolako funtzioa dauka sareak enpresarekiko bisioan? Sarea edozein norbanakoren ahotsa bihurtu da, gaur egun, edonork izan dezake edozein publizitate kanpainaren pisua Interneti esker. Hortaz, erreputazioen sortzaile eta suntsitzaile bilakatu da sarea. Egoera horren aurrean, enpresen betebeharra da sarearen eskakizunei aurre egitea eta mundu digitalera moldatzea. Baliteke sarea nortasun eta erreputazio digitalaren etsaia bihurtzea.

Erreferentziak

Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: