Home > Web Communication > La pecera de Eva telesailari buruz gehiago jakin nahi duzu?

La pecera de Eva telesailari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Nire txostena La pecera de Eva Telecinco- ko telesailaren gainekoa da. Izan ere, telesail honek gaur egungo gazteen arazoak, eta, are gehiago, arazoen konponbideak nola jasotzen dituen gogoko baitut. Telesaila Isla Producciones- ek ekoizten du eta Zapatu eta Domekero ematen dute FDF-n arratsaldeetan.Dagoeneko 4 denboraldi eman dituzte. Hala ere, azkenengoak 1,8ko sharea baino ez du lortu, FDF-n normalean dagoena baino 1,4 puntu baxuagoa. Nahiz eta ez duen oso share altua, 2010ean Serie Must!del año saria lortu zuen. Beste alde batetik, gaur egungo telesaila izanik, ikusleak bereganatzeko eta hauen arreta deitzeko hainbat sare sozial erabiltzen dituzte, hala nola, facebook  edo twitter, gehien bat.

Are gehiago, telesailak, emititzen ari den bitartean, postak elkarbanatzen ditu jarraitzaileekin denbora errealean. Horren bidez, Telecinco-k “La Pecera de Eva” telebistako telesail interaktiboena egin nahi du internetek ematen dituen gailu desberdinez baliatuz. Horrela, protagonistak ikusleekin komunikatu daitezke,hala telebista ikusten ari diren bitartean, nola kapituluak ikusi ondoren.

Aipatzekoa da Telecincok  topaketa digitalak sortu dituela ikusleek aktoreei galderak egiteko aukera izan dezaten. Beste alde batetik, Telecincoko web orriko “El Blog de Eva delako atalean zalantzak, ezinegonak eta iritziak etengabe argitaratu daitezke.

Hala ere, WCT-en egin behar izan dudana ez da izan sare sozial hauen eragina aipatu soilik, baizik eta nola garatzen diren azaltzea. Horretarako, hainbat adituen ikuspuntua erabiltzea nahitaezkoa da. Aditu horiek hurrengo hauek dira, beste batzuen artean:  Susan Payton edo Antony Mayfield.

Telesailari buruzko ideia bat hartzeko asmoz, hona hemen trailerra. Bertan agertzen direnak ez direla benetako aktoreak esatea ere beharrezko da.

Twitter- ari dagokionean, Alexandra Jimenez bera dela tweet-ak idazten dituena esatea ere azpimarragarria litzake. Gainera, Facebook-eko aurrekontuan eta Twitterrekoan iruzkin berberak jartzen ditu jendeak erantzun ditzan. Hau da, Facebook eta Twitterreko aurrekontuak komunikatuta dituzte, baten iruzkin bat idazten badute, bestean ere agertuko litzateke, beraz. Hala ere, iruzkin berberarekin erantzun berdinak lortuko dira nahita nahi ez; horregatik iruzkinetan bariatate handiagoa egotea hobeto egongo litzateke arreta gehiago erakartzeko, bestela sare sozial bakarrarekin nahikoa izango bailitzateke. Hona hemen adibide bat:

¡Buenos días! Much@s de vosotr@s me habéis preguntado qué ha pasado con el padre de Juan. Pues bien, en el capítulo de hoy lo averiguaréis porque por fin va a volver a ver a César. Y, ante un momento tan importante, yo me pregunto: ¿cómo debería César recibirle? ¿Debería echarle la bronca por haber “provocado” esta situación, o consolarle por estar sufriéndola?

Horreri Facebook-en jendeak erantzuten badio ere, Twitterren inork ere ez dio kasu txikiena ere egiten.

Erreferentziak

Categories: Web Communication Tags:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: