Home > Humanities, Multiculturality > Noam Chomsky: telebistaren manipulazioaren salatari

Noam Chomsky: telebistaren manipulazioaren salatari

Mantener la atención del público distraída, lejos de los verdaderos problemas sociales,cautivada por temas sin importancia real. Mantener al público ocupado, ocupado, ocupado, sin ningún tiempo para pensar; de vuelta a granja como los otros animales

Noam Chomsky-k aurreko esaldia idatzi zuen bere Silent Weapons for Quiet Wars liburuan telebista bezalako informazio eta entretenimendu iturri bihurtu diren manipulazioaren eragina azpimarratzeko.

Gaur egun, telebistak entretenimendu era bat izateari utzi dio eta tresna  soziopolitiko bat bihurtu da. Herrialde hau gobernatzen duten talde hegemoniko nagusiek telebista erabiltzen dute euren ideologia eta nahi nagusiak herri masak bereganatu eta obeditu ditzan, hau da, masa era apalean mantentzeko, zaratarik ez egiteko.

Fenomeno soziopolitiko honen adibide anitz antzeman ditzakegu iraganean, ala ere gaur egun batez ere ematen da. Izan ere, telebista, internet eta irratia bezalako komunikabideak, oso aproposak dira helburu hauek betetzeko. Alde batetik, ikusleen etxetaraino sartzen diren aparatuak d irelako; eta, bestetik, (eta izenburuari so eginez), oso  manipulagarriak direlako. Adibiderik nabariena , TDT, telebista berria dagoenetik, “Intereconomia” delako katea da. Kate honetan, oso ideologia eta ir itzi esplizituak agertzen zaizkigu; bai zenbait talde politikoen aurkako iritziak botatzen, bai ideologia bereko par tidu politikoen ideiak zabaltzen.           
Lehen aipatu dudan bezala, telebistaren asmo nagusien artean, herri masa otzan mantentzea da. Adibiderik argiena, oraintxe bertan bizitzen ari garen krisi sozioekonomikoa da, zeinetan, gizartea, krisialdi nahiko larria bizitzen ari den. Eta, masa, errealitate honetatik nolabait aldentzeko, telebista bezalako tresnak erabiltzen dira. Horrela, programazioan ikusi ditzakegun programen artean , “Salvame”, “La Noria” eta antzeko telesailak aurkitzen ditugu. Baina ez ditugu mundu arrosaren programetara bakarrik begiratu behar; izan ere, futbolaren inguruan sortu den gehiegizko fanatismoa ere, hauekin konpara dezakegulako. Kasu honetan, ikusleak bizitzen duen euforiarekin bizitzen ari den arazo edota miseriaz ahazten delako.
Orain hain famatuak bilakatu diren pertsonaiak (Belen Esteban, Cristiano Ronaldo, …) talde hegemonikoek bideratutako txotxongiloak besterik ez dira, ikusleak eurenganako fanatismoa erakusteko, eta ahal den moduan haiek bezala izateko (oso ikasketa gutxiko jendea, eta nola edo ala dirua lortu nahi dutenak). Pertsonaia eta programa hauen bidez zabaldu nahi diren ideologiak eta mezuak; kapitalismoa eta norberekeria bezalakoak dira.
Gainera, teleberri bakoitzean berri bat emateko modua ezberdina da, manipulazio argi bat dagoela erakutsiz. Bakoitzaren ideologiaren arabera kutsu ezberdina ematen diote gertakari berberari, ikusleek gai bati buruz era batean edo bestean pentsa dezaten. Honen bidez, talde hegemoniko bakoitzaren jarraitzaileek artalde bezala jokatzen dute eta informazio berdina jasotzen dute.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: