Home > Microblogging > Twitter eta bere trending topic-ak

Twitter eta bere trending topic-ak

Telebista piztu, programaren bat jarri eta Twitter-eko helbideak ikustea ez da batere arraroa. Gero eta arruntagoa da telebistako saio askok bere populartasuna neurtzeko erabiltzen duten metodoa trendic topics-en begiratzea izatea. Espainian, dimentsio gehigarria edo bi-norabidetasuna hornitzeko erabilerak oso ezagunak dira. Honen adibide, La Pecera de Eva, El Barco-ren Twittersodio-ak edo El Hormiguero bezalako programen lan nekaezina.  Chica de la tele ezizenaz bere blog-ean mintzatzen den neskak esaten duen moduan:

Estar muy atentos a lo que ocurre allí como si se tratara de un análisis cualitativo de la programación y un más que interesante estudio sociológico de la audiencia de cada canal y cada tipo de programa.

 

Nork esango liguke Twitter erabiltzen hasi ginenean populartasun maila hauetara helduko zenik? Twitter gai guztiez mintzatzeko eztabaida-tresna da. Modu honetan, telebistaren lagun bihurtzea aurretiaz ikusitako gertakizuna zen, telebistak gai guzti hauek ikus-entzule guztientzako ohizkoak bihurtzen ditu eta.

Pilar Veigak Hipervideo LAB-en publikatutako blog-post-ean agertzen denez,  Espainiako kateak erabat eguneratu dira zentzu honetan. Gaur egun, telebistako kateak berak dira euren edukiak trending topic bihurtzeaz kexkatzen direnak. Twitter-en blogg-ean, esaterako, telebistako ekoizleentzako gida kontseliaria topa daiteke. Horretan, partizipazioa hobetzeko eta ikusle kopurua handitzeko laguntza ematen da. Oso inportantea da motibazioa; ikusleak ikusi behar du saioaren parte izan daitekeela. Kontuan izan behar da Twitter-ek aurretiaz atzeman daitekeen ideia batzuk jarraitzen dituela telebistarako: Bisita gehien jasotzen duen momentua programaren emisioaren bitartean ematen da, aurreko 15-30 minutuak bigarren izanik eta hirugarren saioaren osteko 10 minutuak. Inportantetzat jotzen da iragarkietara joaten zaren bakoitzean behin edo bitan jartzea hashtag-ak. Horretaz aparte oso inprotantea da oso argi dagoen hashtag bakarra aukeratzea.

TwitTV

Hau guztiaz mintzatu eta gero, aipatu beharrekoa da trending topic-etatik abiatuz sorturiko telebista katea, TwitTV. Youtubetik ateratako bideoak hartu eta erakusten ditu, aukeratutako trending topic-aren arabera.

Zelan sartu zaitezke TwitTV-n? Zelan bilatu daiteke?

Tekleatu TwitTV google-en, sartu webgune ofizialean eta sakatu Twitter-eko gai baten esteka. Orduan, bideo bat agertuko zaizu, webguneak aukeratzen duena. Bideo gehiago ikusi nahi badituzu, klikatu hashtag-en zerrendan.

Dialez ere aldatu daiteke, baita tendentziak eta etiketak ikusi ere. Bilaketa zehatzago bat nahi izatekotan, herrialdeka edo hirika topa daiteke informazioa. Modu berean, leku zehatz bateko hadstag-en zerrendan dauden trending topic-ak ere ikus daitezke.

TwitTv-rekin, mundu osoko trending topic-en esanahia aztertu ahal izango duzu era ezberdin batean, pil-pilean dauden gaiez osaturiko zerrenda eskaintzen baitu.

Iturriak :

Categories: Microblogging
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: