Home > Microblogging > Mikroblogintza, blogaren seme gazteena

Mikroblogintza, blogaren seme gazteena

Pasa dira bost urte, Wired aldizkarian Paul Boutinek idatzitako artikulu bat irakurri eta, kamarada, gauzak nola aldatzen diren ikusi duzu.

“Zeure bloga idazten hasi behar al duzu? –dio artikuluaren hasierak– Hona lagun baten aholkua: ez egin. Eta honezkero bloga baldin badaukazu, kendu entxufea”.

Orain Twitter, Facebook eta antzekoen garaia bizi dugu, sare sozialen aroa, Interneteko azken zurrunbilo eroa; eta, Boutinek dioenez, blogek berrikuntzaren treneko txartela galdu dute. Zergatik? Lehen geltokia: dirua

“Blogosfera, behinola norbere adierazpenen eta pentsamendu argien oasi fresko izandakoa, ordaindutako gauzen tsunami batek ito du”.

Blogetan espezializatutako Technorati bilatzailearen Top 100ean geroz eta gutxiago dira blog pertsonalak; ezin dute lehiatu, egunean 30 artikulu idazten dituzten blogari profesionalen aurrean.Mikroblogintza (ingelesez: microblogging) testu laburrak idazteko aukera eskaintzen duen blog formatua da, medio ezberdinen bitartez hedatzen dena: bat-bateko mezularitza, e-posta, weba, eta abar. Microblogging zerbitzu ezagunena Twitter da, 2006ko uztailean abian jarri zena. Antzeko zerbitzu batzuk Jaiku edo Identi.ca dira. Hala eta guztiz ere, Facebook eta MySpace bezalako sistema ezagunek ere microblogging egiteko aukera eskaintzen dute, hauek “egoera eguneraketa” izena ematen diotelarik.

Baina non geratu da garai batean hain berritzailea izan zen bloga? Zer gertatu da? Bloga daukat, hain zaharra al naiz? Konturatzerako zahartu egiten zara: 2004 inguruan bloga sortu zenuen, munduan zegoen gauzarik modernoena zelakoan: deitu zioten bitartekorik gabeko kazetaritza; hitz egin zen benetako informazio askatasunaz; eta zu, gorantz begira, utopia hori gertuago zegoelako ustean.
Bigarren geltokia: multimedia

Blogen arrakasta zor zaio testuak publikatzea erraztu izanari, ordenagailuko pantailan borragoma erabiltzen zuenak ere bere gunea erraz sortzeraino. Baina orain, banda zabalera handiagoekin, multimedia edukiak sareratzea edonoren esku dago; eta argazkiak, bideoak eta audioa hobeto egokitzen dira, Boutinen esanetan, Flickr, YouTube edo Facebook-era. Oroitzen kanta? Bideoak hil zuen blog izarra.
Hirugarren geltokia: testuak, fite!
2007ko maiatzean Twitter genuen hizpide astekari honetan. Urtebete zeraman martxan eta askok mikroblog bat zer zen deskubritu genuen: gehienez 140 karaktereko mezuz idatzita itxurazko zerbait egin ote zitekeen galdetzen genion geure buruari. Bada, bi urte beranduago, baietz erantzun dezakegu: testu bidezko komunikazioa azkartu du. Ohiko blogetan baino lasterrago dabil informazioa mikroblogetan. Euskal Herrian ere komunitate aktiboa sortu da, Txioka.net bisitatuta ikus daitekeenez. “Eta Twitterreko mezuak momentuan bilatu daitezke, Google-ek indexatu ditzan itxaron gabe” gehitu digu Boutinek.
Azken geltokia ote? 
Wiredeko artikulua hasi bezala bukatzen da: “Hil ezazu zure bloga” dio; 2004a pasa zela; ea Facebooken elkar ikusiko dugun. Eta pentsatzen duzu sareko guruei horrelako boutadeak botatzea gustatzen zaiela, alajaina. Internet erabiltzen hasi zinenetik entzun duzu: e-posta kalitu behar zuen Messenger-ak; eta e-posta erabiltzen jarraitzen duzu –lehen baino gehiago–. Blogek prentsa akabatu behar zuten; eta prentsan ari zara lanean. Bai, beharbada zahartu egin zara. Blogak ez dira Interneteko azken moda. Baina, nahi bezain labur idatz dezakezu blogean ere –ikusi, bestela, Slashdot.org bezalako webgune erreferentzialak–; multimedia edukiak erraz txertatu ditzakezu; eta kapitalaren lurrinak ez ditu blogari guztiak limurtu. Ez gaitezen erremintekin itsutu; ea zerbait interesgarria sareratzen dugun.

Informazio iturri gehiago:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: