Home > History > KUKUTZA-tik ez dira pasako!

KUKUTZA-tik ez dira pasako!

Goizeko bostak dira Errekaldeko auzoan eta Kukutza izeneko gune kulturalaren aurreko bihurgunean ertzaintzaren hogei bat furgoi agertu dira ezustekoan. Hauetatik bakoitzetik 7-8 beltz jaisten dira guztiz armaturik. Helburua? Azken 13 urte hauetan auzoaren bizitza kulturala bermatzen eta aberasten lan egiten aritu diren pertsonen proiektua txikitzea, eta baita pertsona askoren ametsak ere.

Errekaldeko auzoak kultura gune baten beharra izan du orain dela 13 urtetik hona. Behar hori asetzeko, gazte talde bat izan zen Kukutza ekimenari hasiera eman ziona. Baliabide ekonomikorik ez, baina eremu legaletik atera gabe, auzoak behar zuen gune kulturala bilakatu zen. Abandonatuta zegoen industria zahar bat okupatu egin zuten, jabeari baimena eskatu ondoren, eraikina bere osotasunean berriztatu zuten eta urteak igaro ahala, hainbat motako proposamen eta ariketa kulturalak jaso zituen. Udaletxeak ez da inoiz arduratu Errekaldeko auzoaren bizitza kulturalaz Kukutza sentimendu eta proiektua auzoarentzako lan egiten zegoelako denbora guztian. Baina mundu honetan egunero gertatzen den bezala, ekonomiak kulturari gailentzen zaio eta honen ondorio garbia dugu aurten, irailaren 20an aurrera eramandako Kukutzaren aterarazte krudela.

Urte askotan zehar aurrera eramandako proiektu honen etorkizuna hiru egunetan zehar erabaki zela esan daiteke, eta Kukutza ziren lau hormak aparte, gauza gehiago txikitu egin ziren. Euren gorputzekin eta harriekin Kukutza babestu zutenek EAE-ko poliziaren biolentzia krudela jasan behar izan zuten. Hurrengo bideoak bortizkeri horren isla dira.

Desalojoari eta Kukutzari buruz informazio gehiago nahi izatekotan:

Categories: History
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: