Home > Languages, Logic > Noiz egiten digute iruzur?

Noiz egiten digute iruzur?

Zelan jakin dezakegu politikari batek kontatzen diguna egia edo gezurra denik? Eta gure lagunek esaten digutena? Beti egia esaten al dugu? Gizakia zalantzez beteriko mundu batean bizi da, kexka hauei guztiei erantzuten saiatuz. Honen inguruan aipatu behar da Deustuko Unibertsitatean instituzioa izan zen Javier Petrina. Berak irakatsi egin die hainbat ikaslei zeintzuk diren erabili behar diren metodoak hau guztia argi edukitzeko. 

Kurtso honen hasiera arte eman egin ditu klaseak Petrinak, orain bere lekua Cristina de la Cruz-i utziz. Lógica y argumentación du izena ikasgai honek, Bertrand Russell-ek eta A.N.Whitehead artzain protestanteak idatzitako Principia Mathematica deituriko liburuan oinarrituta dagoena.

Lógica y argumentación deituriko ikasgaia ulertzeko, logikak zer esan nahi duen ezinbestekotzat jotzen da. Hainbat definizio ditu,  guztien artean honako hauek izanik Petrinak erabili zituenak :

Expresión de las condiciones formales del ejercicio del discurso

Hábito científico especulativo de la relación de razón de segunda intención

Estudio del razonamiento, de la argumentación formalmente estructuralmente válida

Kanten eta Aristotelesen ustetan, logika kantiarrean eta logika aristotelikoan adierazten duten moduan, logika bat-batean sortu zen. Aurretiaz inork ez zuen aipatu.
Logika hau, tradizionaltzat jo daitekeena, abstraktiboa zen, hau da, hizkuntza naturalak hartu eta arrazonamenduen estrukturan fijatzen zen. Principia Mathematica-z geroztik, logika sortzaile izatera pasatu zen.

Laburtzeko, eta ulergarri izateko, Petrinaren apunteak hartu eta ikusiko dugu zelan defini daitekeen Lógica y argumentación :

Benetakotzat ematen den egiazko forma ordenatua sostengatzen dituzten premisetan oinarritzen den zientzia.

Chaim Perelmanek eta Olbrechts-Tytecak osatzen dute gaur eguneko pentsamendu filosofikoaren korronterik nagusienetarikoa. Gaur egun, Teoría de la Argumentación izenez ezagutzen dena sortu zuten. Logikaren adibide bat, non hiru esaldiak faltsuak diren, eta arrazonamendua ez den baliagarria.

  1. Trapagarandar guztiak oso guapoak dira
  2. Klase honetako guztiak oso guapoak gara
  3. Beraz, klase honetako guztiak trapagarandarrak gara

Hurrengoan, aldiz, hiru esaldiak faltsuak izan arren, arrazonamendua baliagarria da:

  1. Trapagarandar guztiak oso guapoak dira
  2. Klase honetako guztiak trapagarandarrak gara
  3. Beraz, klase honetako guztiak oso guapoak gara

Hauek dira Logikaren oinarrizko adibideak, bere esanahia eta ikasgaiak eskatzen duena ulertu ahal izateko. Goiko esaldiei enuntziatu deitzen zaie. Sistema formaleen oinarrizko elementutzat jotzen dira.

Bi motatako enuntziatu daude:

  • Atomikoak: Proposizio bakarrekoak. Adib.:Josebak dio berak finkatutako irizpideak jarraitu behar direla.
  • Molekularrak: Bi proposizio edo gehiagokoak. Adib.:Ibiltzea eta eskiatzea gustatzen zait.

Enuntziatu atomikoak letra xeheekin errepresentatzen dira. Hauei enuntziatuaren aldagarri deritze. Edozein enuntziatu atomikoren ordez jarri daitezke. Hauek lokailu izeneko seinuen bitartez erlazionatuta daude. Hona hemen erabilienak:

  1. Juntagailu: ^ Adib.: p^q (Patinatzea eta jatea gustatzen zait)
  2. Disjuntzio: v Adib.: pvq (Zinemara edo eskiatzera noa)
  3. Baldintzazkoa: -> Adib.: p->q (Barazkiak jaten badituzu, orduan barazkijalea zara)
  4. Baldintzazko bikoitza: Adib.: p<->q (Etengailua jo eta soilik jotzen baduzu, orduan argia itzaliko da).

Iturriak:

Categories: Languages, Logic
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: