Home > History > Maratongo bataila

Maratongo bataila

Ba al dakigu zein den maratoi probaren jatorria? Izen bereko batailatik dator. Bataila hartan asko zegoen jokoan, baina azter dezagun lehenik eta behin garai hartako kontextua.

Kristo aurreko V.garren mendearen hasieran, Pertsiar inperioa garai hartako superpotentzia zen. Errege Handiaren menpe zeuden garai hartan ezagutzen zen munduaren zatirik handiena (gaur egungo Turkiatik India-raino, Egipto barne). Baina garai hartako errege Dario haserretuta zegoen greziarrekin, izan ere, hauek inperio barruko greziarrak matxinadak egitera bultzatzen zituzten. Hortaz, Greziara gudaroste bat bidaltzea erabaki zuen, heleniarrak behingoz bere menpe jartzeko.

Pertsiar inperioa

Dariok nahiago zuen etsaien errendizioa lortzea diplomazia bidez borrokatzea baino, eta mezulari batzuk bidali zituen hiriei ura eta lurra eskatzen. Hiri askok eskakizun hauek bete zituzten, baina atenastarrek mezulariak meatze batera bota zituzten lurra hartu zezaten eta espartarrek ur putzu batera bota zituzten urarekin berbera egiteko.

Dario asko haserretu zen honen berri izatean. Horregatik espedizio bat antolatu zuen, 600 itsasontzikoa eta Artafernes eta Datis jarri zituen buruzagi bezala. Pertsiarrek Naxos uhartea konkistatu zuten lehenik, eta gero Eretria suntsitu zuten, bertako biztanleak esklabo bihurtuz. Ondoren, pertsiarrek Maraton landa ondoan lur hartu zuten, Hipias Atenas-eko tirano ohiak gomendatuta.

Atenastarrak konturatu zirenean, beraien gudarostea bidali zuten pertsiarrak geldiaraztera. Pertsiarren plana hauxe zen: atenastarrak Maratonen zeuden bitartean, beraien indarren zati bat itsasoz bidaliko zuten Atenasera. Atenaseko gobernuaren oposizioarekin akordio bat eginda zeukaten: hauek hiriaren ateak zabalduko zizkieten pertsiarrei eta ordainean, hiriaren gobernua eskuratuko zuten.

Bi gudarosteak elkarren aurrean egon ziren hainbat egunez, pertsiarrek espero zuten seinalea ikusi zuten arte. Brontzezko ezkutu batek eguzkiaren izpiak isladatzen zituen. Pertsiarren gudarostea itsasoratzeko eta Atenasera zuzentzeko seinalea zen. Datisek bere gizonak itsasontzietara igotzeko agindu zuen.

Atenaseko estrategoek (generalek) batzar bat egin zuten eta erasotzea erabaki zuten. Pertsiarrak gehiago zirenez, atenastarrek beraien gudarostea luzatu zuten, horrela 4 gizoneko sakonera zuten beraien erdialdean, hegaletan 8koa zutelarik.

Greziarrak hurbildu zirenean, gezi zaparrada bat erori zitzaien gainera. 180 metro falta zirenean, greziarrak korrika hasi ziren. Borroka oso gogorra izan zen. Pertsiarren lantzak greziarrenak baina motzagoak ziren eta beraien armadurak greziarrenak baina askoz arinagoak ziren. Hala ere, pertsiarrek oso gogor borrokatu zuten, eta greziarrak atzerantz egitea lortu zuten.

Maratongo bataila

Hegaletan ordea, greziarrek pertsiarrak garaitzea lortu zuten, eta ondoren pertsiarren erdialdea inguratzea lortu zuten. Egoera hartan ez zuen ezertarako balio pertsiarrek arkuarekin zeukaten trebetasunak.

Taktikak

Pertsiarrek itsasontzietara ihes egin zuten, eta gehienek ihes egitea lortu zuten, greziarrek 7 itsasontzi bakarrik harrapatu zituzten eta. Atenas oraindik ez zegoen salbu, pertsiar gudarostea harantz zioalako itsasoz, eta Fidipides bidali zuten garaipenaren berri eman zezan. Fidipides-ek bere indar guztiak erabili zituen Maraton-etik Atenas-era zeuden 42 kilometrok egiteko, eta mezua eman bezain laster hil zen.

Azken hau kondaira bat da, eta ez dakigu egia den ala ez. Dena den, Atenas-eko armadak egun bat behar izan zuen Atenas-era itzultzeko, eta pertsiarrek Atenaseko ateak itxita zituztela ikustean, beraien herrialdera itzultzea erabaki zuten.

Irudiak:

Categories: History Tags: , , ,
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: