Home > Web Communication > Charles Darwin, eboluzioa eta sare sozialak

Charles Darwin, eboluzioa eta sare sozialak

Teknologia berrien eboluzioa agerikoa da. “Adapt or die” dio Kate Toyk sozial mediaren inguruan. Edonon gertatzen dira horrelakoak, noizbait VHSarena zen merkatua, CDak konkistatu zuen. Egokienak jarraitzen du, gainontzekoak hiltzen dira. Orain smartphonak eta tabletak dira hizpide. Etorkizuna? Nork daki. Sare sozialen arloan, Myspacek lekua galdu du, Facebook eta Twitterren onuran. “Is Myspace dead? Yes, Myspace has died” dio Ryan kettek. Adaptatu edo hil, hori da kontua, eta behin eboluzioarekin  hasita ezin ahaztu kontzeptuaren aita. Orain 200 urte baino gehiago jaio zen Shrewsburyn. Charles Darwin handia, (1809ko otsailaren 12a-1882ko apirilaren 19a) itsasoa eta elizak ordurarte ezarritako ideiak desafiatuz Galapagoetatik harago biologia ulertzeko beste modu bat ekarri zigun gizona.

Naturalista ingeles honek izaki bizidunak denboran zehar eboluzio prozesu bat jasaten dutela postulatu zuen, hautespen naturala deitu zuen prozesu bat medio. Oraindik ere, bere aurkikuntzak biologiaren oinarri fundazionalak dira.

Bost teoria jarri zituen mahi gainean eboluzioa azaltzeko:

  1.  “Gizaki bizidunak konstanteki aldatzen dira, eta orain dela asko sortu ziren”.
  2. “Izaki bakoitza beste batengandik dator, eta guztiak osotasunean arbaso bakarretik datoz”.
  3. “Geografikoki isolatutako espeziengandik dator gaur egun daukagun espezien dibertsifikazioa”.
  4. “Eboluzioa aldaketa txiki eta graduales ematen da eta ez salto handiz”.
  5. “Izaki bizidunak ingurura adaptatua daude hortara biziraupen aukerak handitzeko, beraz egokienak kume gehiago izan eta aukera gehiago izango dute bizirauteko”.

Posible al da ideia hauek sare sozialetan aplikatzea? Ez al dira bada, sare sozialak, entitate aldakorrak? Komunikazioa bera ez al da ba aldatu? Sare sozialak sortu zirenetik beraien ezaugarriek beraien arrakasta maila baldintzatu dute. Noski, kasu honetan horretaz gain marketinga eta plublizitateak ere zeresana izango zuen, baina batzuen arrakasta dohaiekin lotzea guztiz logikoa da. Hasiera batean, lehen sare sozialek abantaila izan arren, behin beste batzuk merkatuan sartzean, balantza aldatu eta gaur eguneko egoerara heldu gara, non Facebook eta Twitter diren bi sare sozial nagusiak. Honek beste egoera interesgarri bat sortu du, behin merkatua kontrolatuta, oso zaila da bertan lehiatzea. Esaterako Google Plusen kasua daukagu, nahiz eta mundu mailako konpainia bat atzean egon, momentuz ez du lortzen aurrekoen hegemoniarekin amaitzerik. Baina zentzu horretan ere badago aldaketarik esaterako horrela dio Danielle D.Alik “It hit me this morning with a giggle that yesterday I deleted my MySpace account and opened my Google+ account. A sort of passing of the baton from one era of social networks to another”

Darwinera bueltatuz argi esan zuen berak desegokiak suntsituak izango zirela gehienetan, euren inkonpetentziagatik, zentzu horretan, polita da Darwin sarien anekdota. Sari hauek umorez janzten dituzte egoera tragikoak, izan ere, haien heriotza edo antzutasuna akzio ergel batean jasotako pertsonei ematen zaie sari hau, horrela beraien geneak urrengo generazioei ez pasatzearren, mundo hobe bat sortuz. Agian zenbait Sare sozialek ere akats larriak izatearren, edo publikoaren gustuetara ez adaptatzearren bidean geratuko dira. Nahiko ideia eugenikoak dira, baina Darwin sarien anekdota batzuk barregarriak dira oso:

-Brasildar batek 2006ean, dirudienez metala lortzeko, granada batzuk (RPG:rocket propelled grenada) apurtu nahi zituen, horretarako kotxea pasatu zuen gainetik emaitza gabe. Ondorioz, mailu bat hartu eta golpeka hasi zen. Oraingoan lortu zuen, tartean explosio erraldoi bat, sei kotxe eta lanean zebilen lokala suntsizeaz gain. Bizia galdu eta Darwin saria eman zioten.
Ghanan 2003an Aleobiaga izeneko mutil batek lagunekin batera herriko aztiari balen aurkako pozio bat erosi zuen eta ondoren bi astetan pozioaz igurtzi ostean, boluntario aurkeztu zen tirokatua izateko. Lagunek armak prestatu eta titokatu zuten. Noski, hil zen. Darwin saria jaso zuen, herriko aztiak ez, eta ziurrenik eskeronik ere ez.
Pakistanen 2002an akusatu bat epaitegian zegoen granada baten posezioagatik. Berak granada ekarrarazi eta gezurrezkoa zela esan zuen, eta eztabaidatzen zebilela, epaileak granada hartu eta anilla kendu zion. Epailea bizirik atera zen eta ez zitzaion Darwin saria eman. Berediktoa argia izan zen ordea.

Agian gauza bera gertatuko da sare sozial batzuekin, agian beraien existentzia amaituko da, halabeharrez, konpetentziaren ondorioz, edo iraultza teknologiko baten ondorioz, nahiz eta “hil” ondoren saririk ez jaso. Hala ere, harrigarria da sare sozial potenteek milaka miloi euro mugitu arren, batzuetan konpetentziari aurre egiteko ezgai izatea, eta Myspace bezalako erraldoiak beraiek lortutako lekua galtzea harrigarria gerta dakioke jende askori.

Egia da gauza asko ez direla aldatzen. Munstroak ziren politikariak izaki maitagarriak dira kanpainan. Drogak hor diraute, baita akatsak ere. Baina eboluzioa agerikoa da beste askotan. Eboluzio hau onuragarria den ala ez, beste eztabaida bat da, baina batzuetan eboluzioak teorikoki ekarri beharko lituzkeen onuretatik urrun, errealitateak txarrera goazela adierazten digu, behin eta berriro. Sare sozialak ere, lehian daude nork biziraungo du eta nortzuk geldituko dira bidean? Eboluzio edo obsoleto geratzea. Askotan ez da egia, izan ere, milaka urtetan apenas aldatu diren animaliak daude, esaterako marrazoak. Horrek frogatzen du, ideia ona bada, mantenduko dela. Ikusiko da zelan eboluzionatuko duen sare sozialen unibertsoak, baina litekeena da orain funtzionatzen duenak gerora ere funtzionatzea, eta hala ez bada seguru adaptazio prozesu bat jasango dutela Facebook, Twitter eta gainerako dinosauro gazteek.

Darwinen ondorengoa esan zuen:

“Gauza guztien hasieraren misterioak irresolubleak dira guretzat”

Agian, gaur egun ere, Darwinek berdina esango luke, gehiago dakigun arren, ideiaren funtsak hor dirauelako. Izan ere, orain asko dakigu, Darwinek berak baino askoz gehiago, eta hala ere, apenas dakigu ezer. Ez dakigu zer ekarriko duen etorkizunak, baina badakigu zer jaso dugun iraganetik, eta “Espezien jatorria” obran Darwinek esan zuena, gure fitxategi eta liburutegietan mantentzen da, tinta bidez edo era digitalean, eta haren hitzak, dauden hizkuntzan daudela, badaukate zer esanik bera hil eta zenbait mende geroago ere.

“Ezin dugu dudatan jarri gainontzekoen gainean abantaila daukan indibiduo batek, abantaila txikia izan arren, beste batek baino aukera gehiago izango duela bizirauteko eta ugaltzeko. Seguru egon gaitezke, halaber, bariazio txikiena ere, indibiduoarentzat kaltegarria bada, suntsitua izango dela. Bariazio eta diferentzia indibidual onuragarrien kontserbazioa eta ezaugarri kaltegarrien suntsiketa, hautespen naturala, edo egokienaren biziraupena deritzoguna da.”

Goiko argazkien iturriak
Carol Guilleminot. (01/09/2009). Darwin en el Uruguay. http://rotafolio.wordpress.com/2009/09/01/darwin-en-el-uruguay/
Alexa, sare sozialen konparazioa http://www.alexa.com/siteinfo/twitter.com

Erreferentziak
Aipuak Charles Darwin. (24.11.1859). On the Origin of Species by Means of Natural Selection, or the Preservation of Favoured Races in the Struggle for Life.

Kate Toy  (09.11.2011) “Adapt or die” http://www.domusinc.com/blog/2011/11/adapt-or-die/

Ryann Kett (29.08.2010) “Is Myspace Dead? Yes, Myspace Has Died” http://ryankett.hubpages.com/hub/Is-Myspace-Dead-Yes-Myspace-Has-Died

Danielle. D.Ali (30.06.2011) “The evolution of social network” http://www.cc-chapman.com/2011/the-evolution-of-social-networks/

Evovagario. (2008.09.25) Las 5 teorías de Darwin. http://evovagario.wordpress.com/2008/09/25/las-5-teorias-de-darwin/

Kimberly Peterson (2009.05.20) The Evolution of Social Networking Sites. http://www.sociableblog.com/2009/05/20/evolution-of-social-networking-sites/

Thomas Colbiry (2011.06.17) List the Five Points of Darwin’s Theory of Evolution by Natural Selection. http://www.ehow.com/info_8608416_list-theory-evolution-natural-selection.html

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: