Identitate Digitala

Ba al dakizu zenbat lagun edota ezagunek ezagutzen duten zure identitate digitala ?Eta bertan sartzeko erabiltzen duzun pasahitza?

Ba al dakigu zer den identitate digitala? Guztiok ezagutzen al dugun edota paso egiten sareko beste txisme bat delako kontuarekin?

Identitate digitalari buruz hitz egiten dugunean, hitz gutxitan erabiltzaile izenari buruz ari gara. Bai, gure erabiltzaile izena, non interneteko leku publikoetan nabigatzen ari den jendeak ikus dezakeen izena, mundu osoko jendeak. Komeni da beraz, gure erabiltzaile izena sare sozialetan erakusgarri dela gogoratzea, eta hau zaindu beharra dagoela , gure egunoroko bizitzan geure ospea , nolabait esateko, zaintzen dugun bezala.

Zure erabiltzaile izena edota identitate digitala publiko egitean , jende gehiagok “ezagutu” ahal izango zaizu, eta alderantziz, pribatua izatean zuk bakarrik edota zuk baimentzen dituzun lagunek jakin ahal izango dute zure identitatearen berri, besteak beste. Askotan, sare sozial batean izena ematean esaterako, gutariko askok irakurri izan du bertan agertzen diren lege eta arauak, eta askotan hauetaz paso egin eta beheko laukitxoan agertzen den “Siguiente” eta “Finalizar” klik eginez bertan izena eman.

Azken puntu honekin zera esan nahi nuen, gure Identitate digitala babesteko gaur egun pasahitz bat besterik ez dugula izaten normalean gure eskutan, eta hau , nire ustez eta askorentzat suposatzen dut, ahalik eta pribatuen gordetzea komeni zaigula, hala nola zenbakiak eta letrak nahastuz edota letra larriak eta letra xeheak elkar konbinatuz ehunka modu ezberdinetan.

Adibideak:

mk898MIRE78343487 (Miren Azkalgorta)

1258963J78965432IbRR (Joseba Ibarguren)

ON- LINE REPUTAZIOA

Zeri buruz ari gara on-line reputazioari buruz hitz egiten dugunean? Askotan sare sozialetan barrena ibiltzen garenean, ez gara konturatzen edota garrantzia gutxiegi ematen diogu gure informazio personal edota datuei. Hau guztia, hala ere, gaur egun gero eta gutxiago baloratzen den gai bat dela ere esatera ausartuko nintzateke horrelako sareengatik.

Harremanak askoz ere hotzagoak bilakatzen dire, egiten ari zaren guztia edota pentsatzen duzuna argitaratzen ari baitzara eta jada, zuk personakin berbaegin aurretik badakizulako bere identitate digitalari esker zeintzuk diren berak gustoko dituen hobby edota nolakoa den, noiz jaio zen, eta beste hainbat datu, besteen artean.

Lorena Fernandezek (Euskadin eragin handiena duten 10 emakume blogarietako batek) dio ez dela mundo birtual bat eta beste erreal bat existitzen, biak errealak direla baizik non espazio ezberdinak okupatzen dituzten eta norbera berdina den bietan baina eszenatoki desberdinean.

Berak esaten duenarekin guztiz ados nago, sare sozialak elkarrekin harremanetan jartzeko sortu ditugun tabernak direla baitirudite , eta lagunekin edota senitartekoekin egoteko jada ez dugulako kaferik ezta telefono gorririk hartzen.

Eta hau guztia teknologia berrien errua dela uste al dugu? Modu zuzenean erabiltzen al ditugu teknologia hauek? Gazteok, kasuak kasu, dibertitzeko erabiltzen ditugun orrialdeak erabiltzen ditugu soilik, hauek gizarte aldarrikapen edota beste mila protesta, iritzi edota mila gauza dotore eta onuragarri egiteko aukera ere ematen digutenean.

Zer esanik ez, enpresei buruz. Askok eta askok beraien identitate interneteren bidez saltzen baitute ,eta ez dugu ahaztu behar askotan hau trikimailu bat besterik ez dela izaten, izena saltzeko erabiltzen dena.

Honekin guztiarekin ez naiz sare sozial guztien aurka jarri gura, niri ere, egia esan behar baitut, erabilgarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkidalako, betiere modu zuzenean erabilita. Ongi daude sare sozialak, teknologia berrien bilobak dira, baina ondo zaindu behar dira.

Horregatik ez dugu ahaztu behar, eta Lorena Fernandezek esaten zuen bezala, sare sozialen aurretan sartu aurretik ginen moduan, guztioak Libre eta Arduratsu izaten ere jakin behar dugula inolako dependentziarik gabe.

“La construccion de identitdad implica el triple desafío ( y riesgo) deconfiar en uno mismo, en otros y tambien el la sociedad”. Zigmunt Bauman

Informazio gehiago nahi izatekotan:

Lorena Fernandez: http://vodpod.com/watch/3192403-identidad-digital-por-lorena-fernndez-i

http://vodpod.com/watch/3192426-identidad-digital-por-lorena-fernndez-ii

Robert Rouker:http://www.youtube.com/watch?v=oTdz5qKdTrc&feature=related

BBC news_Notebook :http://www.youtube.com/watch?v=Ot7pOAoZxE0

http://jjdeharo.blogspot.com/2011/03/identidad-digital-y-redes-sociales.html

http://www.epractice.eu/en/cases/idbaleares

Informazio iturriak:

http://bihardaberandu.wordpress.com

http://www.slideshare.net/loretahur/identidad-http://posicionamientoenbuscadoreswebseo.es/identidad-digital.htmldigital-3356437

http://jjdeharo.blogspot.com/2011/03/identidad-digital-y-redes-sociales.html

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: