Home > Social networks, Web Communication > The Social Network – Sare Soziala

The Social Network – Sare Soziala

The Social Network 2010eko pelikula bat da, zeinetan Facebook sare sozial ezagunaren sorrera kontatzen den eta bere sortzaileengan izandako ondorioak agerian usten dituen. 2010eko irailaren 24an estreinatu zen, New York-eko Zinema Jaialdian. Bere estreinutik, hainbat sari eskuratu ditu, euren artean, hiru Oscar sari.

 ” Es más que la película del año: ‘The Social Network’ también define la década (…) una moderna ‘Rashomon’ que te tendrá clavado a la butaca.”

(Peter Travers: Rolling Stone)

Fitxa teknikoa:


Jatorrizko izenburua: The social network
Zuzendaria: David Fincher
Gidoilaria: Aaron Sorkin (Eleberria, Ben Mezrich)
Aktoreak: Jesse Eisenberg, Andrew Garfield, Justin Timberlake, Max Minghella, Armie Hammer, Rooney Mara, Dakota Johnson, Brenda Song, Josh Pence.
Herrialdea: AEB
Iraupena: 120 minutu
Ekoizpen-urtea: 2010

Argumentua:
2003. urtean Harvard-en, Mark Zuckerberg izeneko ikasle batek Facebook sortzen du ikaskide batzuen laguntzaz. Sare sozial berri honek lehendabizi Harvard-en arrakasta lortzen du, eta gutxinaka beste unibertsitate batzuetatik hedatzen da, beste batzuen artean, Columbia, Yale eta Standford-era helduz. Proiektuak aurrera jarraitzen du Mark eta Eduardok, Facebook-eko beste sortzaileak, Sean Parker ezagutzen duten arte. Sean Parker Napster musika zerbitzuaren sortzaileetako bat da. Gauzak horrela, Facebook hainbat herrialdetatik zabalduz doa, enpresa oso errentagarri batean bihurtuz.

Facebook sortu eta sei urte eta 500 milioi lagun ondoren, Mark Zuckerberg historiako gazte aberatsenen artean dago, baina horretarako, hainbat lagun utzi ditu atzean eta arazo legalak bata bestearen atzetik pilatu egiten zaizkio.

“No haces 500 millones de amigos sin ganarte algunos enemigos…”

Jasotako Sariak:

The Social Network-ek sari ugari jaso ditu Europan zein Estatu Batuetan. Beste askoren artean, 2010ean, Estatu Batuetako National Board of Review of Motion Pictures elkarteak pelikula onenaren, zuzendari onenaren, aktore onenaren eta egokitutako gidoi onenarensariak eman zizkion eta urte berean, Oscar sarietan hiru sari irabazi zituen: egokitutako gidoi onenarena, soinu-banda onenarena eta muntaketa onenarena. Aldi berean, Europan, Londreseko Kritikoen Elkartearen eskutik, pelikula onenaren, gidoi onenaren, aktore onenaren eta zuzendari onenaren sariak jaso zituen.

“Un hipnótico retrato de un hombre que en cualquier otra época quizás sería considerado un loco o un inútil, pero en la era de Internet tiene la agilidad mental para transformar una idea en un imperio.”

(Kirk Honeycutt: The Hollywood Reporter)

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: