Sare sozialak, ikasteko modu berritzailea
Juan José de Haro-ren hitzetan interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak dira. Partaide bakoitzak Webtoki bat eskuratzen du, pertsonalizatzen du eta bertan komunikatzeko tresnak erabiltzen ditu (blogak, eztabaida-foroka, irudiak, bideoak, soinuak igotzeko tokiak…) . Tresnen bitartez bere iritziak, informazioak, artxiboak eta abar adierazi eta elkartrukatu ahal ditu. Beste partaideekiko elkarreragina “gonbidapenak” eta “lagunak” egiten sortzen da. Era berean zaletasun bereak dituzten taldeak daude.
Sare sozial ezagunenak, hala nola, Tuenti, MySpace edo Facebook, irekiak dira, hots, ez dago isolatzerik beren partaideen artean. Ikas tresna informalak dira , informazioa eta artxiboak askatasun osoz zirkulatzen direnez, eragozpen handiena sortzen duten “zarata” da, sakabanatzea erraz gertatzen da. Hala eta guztiz, oso interesgarriak dira irakasleagoaren artean komunikazioa eta eztabaida suspertzeko.
Sare sozialak direla eta, bere partehartzaileek beren identitate digitala eraikitzen dute eta bere txokoa pertsonalizatzen dute, azken hau oso erakargarria nerabeentzat.
Sare sozial batek arauak behar ditu, harreman birtualen ezagupen sakona, beraz, elkarbizitza ere lantzen dugu. Beste aldetik, irakaslearekiko komunikazioa errazten da, toki berean ikasle guztiak daudelako. Sare sozial batean azpitaldeak ere egin daitezke, lan taldeak edo elkarlana garatzeko, dokumentazioa, estekak, iritziak…elkartrukatuz.
Arlo bakoitzak bere taldea sor dezake, irakasleak lanak, ikas-jarduerak, foroak eta abar jartzeko edo eskatzeko.Edo arloen arteko taldeak, tutoretzan edo eskola-aldizkaria egiteko, esate baterako. Aukera ugari ematen digute, Sareek eskaintza dizkigun tresnei (blogak, foroak, soinuak, irudiak, bideoak…) kanpoko elementuak gaineratu ahal dizkiegu, dokumentuak edo normalean erabiltzane ditugun estekak..
Sare soziala, nolabait, oinarrizko plataforma bezala aurkezten da klaseetan erabiltzen ditugun baliabideak gaineratzeko.
Informazio iturriak:
- Juan Jose de Haro, KLIKATEKLA (2011). 2011/11/14an kontsultatua http://jjdeharo.blogspot.com/
- Jon Agirre, Oreka komunikazioa(2011/02/16) 2011/11/20an kontsultatua http://orekakomunikazioa.deusto.es/2011/02/16/sare-sozialak-aukera-ala-arazo/
- Javi Zabala, Sarean (2004/02/22) 2011/11/20an kontsultatua http://www.sarean.com/sarean/491
- Teketen, Nerabeak eta interneteko sare sozialak (2010/02/19) 2011/11/23an kontsultaua http://teketen.com/2010/02/nerabeak-eta-interneteko-sare-sozialak/
Teketen, Zabala eta Agirre erreferentzietan dituzu baina ez dira testuan agertzen! Erreferentziak dira testua egiterakoan erabili diren iturriak!