Home > Humanities, Multiculturality > Kolonialismoaren aztarnak

Kolonialismoaren aztarnak


Frantz Fannonek zioen legez asaldatzea eta ekintza etsiak bideratzea baino ez dago. Bortizkerian eta gehiegikerian oinarritutako gaitz honek sendo dirau eta ez dauka atzerapausorik, historian zehar lurraldeak ustiatu eta kulturak hondatu dituen fenomeno honek inoiz baino indar handiagoa berenganatu du.

Frantz Frannon psikiatria, filosofia eta idazle iraultzaile frantzesa oso eraginkorra izan da ikasketa poskolonial, teoria kritioka eta marxismoaren eremuan. Fanon ezaguna da deskolonizazio eta kolonizazioaren psikopatologian egin dituen ikerketagatik.

Deustuko Unibertsitatean Giza-zientziako taldea Multikulturalismoaren barruan sakontzen dabilen eremuen artean ikerketarako gaia dugu Kolonialismoaren eragina. Historian zehar oihartzuna izan duen gertaera honek azterketarako abagune paregabea eskaintzen du. Izan ere, fenómeno hau azaltzeko prest hainbat diziplina agertu dira, esaterako antropología, ekonomia, politika, soziologia edo historia bera.

Ikuspuntu orokor batetik, kolonialismoa lurralde edo nazio baten menperaketa politiko eta ekonomikoa atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Era ezberdinean artikulatuta baina helburu berarekin gertatu da Erromatar Inperioren hedapenatik, Amerika eta Afrikako kolonizaziora arte eta gaur egun ezagutu berri den postkolonizazio kontzepturaino.

Prozesu hauek guztiek duten amankomuneko xedea hedapena da, boterea, aberastasuna alegia. Herrialde batek euren mugak zeharkatu behar ditu hedatu dadin, ez soilik geografikoki, baizik eta zientzia, medikuntza, jakintza, ekonomia eta gizarte arloan. Justifikazio honetan oinarritu dira hainbat … kolonialismoa defendatzeko, esaterako Rudyard Kipling idazle britaniarrak Gizon zuriaren zama (1899) lanean zioen ezinbestekoa zela espantsionismoa ondorio latzak eduki arren komunitate natiboetan.

Baina, jendeak ez zuen erreparatzen prozesu honek etorkizunean izan zitzakeen ondorioetan? Arestian aipatutako postkolonialismoa da ondorio esanguratsuenetarikoa. Kolonialismo europearra lurralde kolonizatuen historia fundatzailean bilakatzen da. Herrialde hauen historia hasieratik gaur egunera arte Europarengandik menderatuta dago oro har.

Hizkuntzan, nabari da metropolien lurralde hauetan utzitako herentzia edo ondare kulturalak. Mundu postkolonialean hiru hizkuntz talde ezberdin daitezke:

  • Talde elebakarrak, kolono europarrek indigenak erabat zapaldu ostean, euren hizkuntza nagusitu zutenean.
  • Elebidunak diren gizarte disglosikoak, kolonoak heldu baino lehen hitz egiten zen hizkuntzak iraundu du eta egun irakasten da hizkuntza europarrarekin batera.
  • Komunitate kriolloak eta poliglosikak, kolono eta indigenen arteko harremanean sortu diren nahasketei men egiten dute.

Laburbilduz, kolonialismoa onerako eta txarrerako herrialde batek jasan behar duen zama iragaitza da, azken batean, herritarren identitatea osatzen dituen ezaugarri oparoak eskaintzen baititu.

Erreferentziak:

  • Francesca Neri; Multiculturalismo, Estudios Postcoloniales y Descolonización, Barcelona, Ed Crítica, 2002 pag,391-418
  • Mª José Vega; Imperios de papel, Introducción a la crítica postcolonial, Barcelona, Ed. Crítica, 2003, pág. 24
  • Kuan-Hsing Chen; Stuart Hall: La formación de un intelectual de la diáspora, entrevista; Revistas de Occidente, Noviembre 200, pág.23
  • Fanon, Franz; Los condenados de la tierra (Prefacio Jean P. Sartre), París, 1961
  • Rudyard Kipling; La carga del hombre blanco, Londres 1899
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: