Home > Web Communication > Identitate digital profesionala, benetan erabilgarria?

Identitate digital profesionala, benetan erabilgarria?

Internet-en eskutik, beste gauza askoren moduan, profesionalen artean komunikatzeko modua aldatu egin da; horrenbestez, identitate digital profesionala edukitzea ia ezinbestekoa bihurtu da:

Ésta es una tendencia al alza, ya que el impacto de la reputación profesional en Internet tiene cada vez más influencia en los procesos de selección para un trabajo en España y en toda Europa” (Pedro Sánchez PerniaViadeo.com-eko zuzendaria Espainia eta Portugalen)

Identitate digital profesionalak hainbat abantaila eskaintzen baitizkigu, hala nola, gure profil profesionalaren hedapena, sektore bereko pertsonekin kontaktuan jarraitzea, lana bilatzeko beste bide alternatiboa eta sarean erreputazio eta balorazio profesionala eraikitzea. Izan ere, identitate digital profesionalaren oinarrian NetRep izeneko kontzeptua daukagu, hau da, sarean daukagun erreputazioa.

Lan mundura bideratutako sare sozialek paper garrantzitsua betetzen dute bakoitzaren identitate digital profesionala eraikitzerako orduan. Mota honetako sare sozialak asko dira gaur egun: Linkedin, Xing, Viadeo… Sare sozial hauek gure sektoreko pertsonekin kontaktuan egotea ahalbidetzen du, eta azken finean kontaktuen kopurua baino, kalitateak dauka garrantzia. Era berean, Enrique Dans, Enpresa Institutuko irakaslearen hitzetan, sare sozial profesionalen eraginkortasuna ziurtatuta dago: “Nadie se iría a buscar trabajo a Match.com  ni a ligar a LinkedIn, pero ambas son muy eficientes en su área”.

Hala ere, Identitate Digital Profesionalak badu bere alde txarra, gazteen artean inoiz baino ohikoa bihurtzen ari baita festa, mozkorraldi edo antzeko egoeratan agertzen diren argazkiak Facebook edo Myspace bezalako sare sozialetara igotzea. Argazki horiek edonork ikus ditzake, eta horrek etorkizunean ondorio latzak ekar dezake, besteak beste, lanpostua galtzea edo harekin zerikusia duen aukeraren bat galtzea. Viadeo-k egindako ikerketa baten arabera, lanpostu baterako zenbait hautagaik aukera galdu zuten interneten egoera desegokietan agertzeagatik edo curriculumean idatzitakoa eta sarean agertzen zena bat ez etortzeagatik.

Beraz, enpresaburu batek edo Giza Baliabideen arduradun batek gure izena tekleatzen duenerako prestatuak egon behar gara, webgune egoki batean sektoreko pertsona nabarmenekin kontaktuan gaudela erakutsiz. Dena den, Emilio Marquez-en iritziz ez da nahikoa Linkedin bezalako sare sozial batean izena ematea eta erantzun baten zain geratzea, blog bat edukitzea ere oso baliagarria da. Horrez gain, oso garrantzitsua da presentzia birtualaz gain, sektorearekin zerikusia duten ekitaldi, kongresu eta abarretara joatea.

“En lugar de limitarse a dejar un perfil y un currículo en sitios como Linkedin y quedarse pasivo a ver qué pasa, es mejor disponer de un blog riguroso sobre temas profesionales o estar activo en redes profesionales virtuales, aunque sólo te lean cien personas, pero que resulta que son las cien personas clave de tu sector, aquellas que más tienen que leerte, lo que te va creando una reputación a través del razonamiento y la conversación”

Emilio Márquez (Networking Activo sare sozialaren sortzailea)

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: