Home > Microblogging, Social networks > Talde-jakintza, mikroblogintza… eta mundua

Talde-jakintza, mikroblogintza… eta mundua

November 21, 2011

Aspaldi ikasi genuen gizakiok jakintza partekatzea eta metatzea denon onurarako zerbait dela, denok irabazten dugula. Horrexek lagundu gaitu aurrera egiten, hobetzen, eboluzionatzen. Idazkera sortu zenetik, egungo Wikipediara arte, 6000 urteko informazio idatziriko metaketa eman da. Geure aroan, eskura daukagun informazio kopurua itzelezkoa da, amaigabea. Internet da erruduna, eta batez ere, talde-jakintza.

Links that users share are analyzed, filtered and rated, making it feasible to convert collective intelligence into structured information. For example, information, comments and links that are shared by users belonging to a certain community –e. g., linguistic, social, thematic, organizational- are analyzed in real time to obtain trends at specified intervals (e. g., hourly, daily, weekly…).

(Astigarraga eta beste, 2011)

Talde-jakintza, partekatutako jakintza da, pertsona askorengandik eratorritakoa eta adostutako erabakiak hartzen dituena. Hasierako aipua Adibiderik esanguratsu eta ezagunenetarikoa, Wikipedia Entziklopedia Askea daukagu.

Imagine a world in which every single person on the planet is given free access to the sum of all human knowledge. That’s what we’re doing.

Jimmy Wales, Wikipediako sortzailea.

Baina badira jakintza partekatzeko beste tresna batzuk. Mikroblogintza, ohiko blogintza ez bezala, eduki txikiagoak partekatzeko aukera ematen du; hau da, esaldi laburragoak edota irudi edo bideo mugatuak igotzeko aukera. Une honetan, Twitter mikrobloginik ospetsuena da, erabiliena. Horrela definitzen du bere burua:

Twitter is the best way to discover what’s new in your world.

Twitter

Twitterrek 200 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta informazioa unero partekatzeko aukera ematen du. 140 karaktere baino ezin dira sartu, eta horretan datza bere arrakastaren gakoa; mezu laburrak eta erabiltzeko interfaze erraz bat. Edozer parteka daiteke, Wikipedian bezalako edukiak zein eduki pertsonalak eta abar. Berriak zabaltzeko (jakintza azken batean…) tresnarik erabilgarriena bihurtu da, askatasunaren ikur hutsa. Horren adibide, arabiar munduan bultzatutako iraultzak dira, sare-sozialen eta Twitterren bidez nagusiki bultzatuak.

Mikroblogintza jakintza zabaltzeko tresna oso ahaltsua da, oso indartsua. Tresna oso garrantzitsua talde-jakintzan,bere ekarpena neurtezina baita. Mundua konektatu ez ezik, mundua txikiagotu du. Ez gara elkar-konektatuta soilik bizi, denaren parte gara, denok denen parte gara. Jakintza, botoi batera daukagu. Egiozu klik jakintzari!

  1. Eneko Astigarraga Arakistain, Josu Azpillaga Labaca, Luis Fernandez Ostolaza eta Aitzol Naberan Burgaña (2011.06.03) Umap, inteligencia colectiva extraída de las redes sociales. El profesional de la información-en argitaratua. 2011.11.18an,  http://eprints.rclis.org/handle/10760/16177#.Tslh8FZMlTx -en ikusia.
  2. Jimmy Wales (2004.07.28) “Wikimedia Founder Jimmy Wales Responds,”. 2011.11.09an,  http://en.wikiquote.org/wiki/Jimmy_Wales -en ikusia.
  3. Twitter. 2011.11.08an,  http://twitter.com/about -en ikusia.
  4. Collective Intelligence. Wikipedia. 2011.11.08an, http://en.wikipedia.org/wiki/Collective_intelligence -en ikusia.
%d bloggers like this: