Home > Economy, Web Communication > Sare sozialen zeregina enpresen antolakuntzan

Sare sozialen zeregina enpresen antolakuntzan

Zergatik egon beharko litzateke enpresa social media deiturikoan? Enpresa buru askok nahiko jarrera eszeptikoa izan dezakete honen aurrean, baina badaude arrazoi erabakigarriak sare sozialetan egoteko. “Es allí en los espacios sociales donde hoy día habla su público de su marca y de su empresa.” (Joost Scharrenberg, scharrenberg.net). Social Media bada enpresa batek bere bezeroekin harremana sortzeko euskarri baliagarriena, ikus dezagun zer gehiago eskaini diezaiokeen honek empresari.

“Sare sozialetan ez bazaude, ez zara existitzen.(…)  Gaur egun erran daiteke sare sozialak ez direla berrikuntza. Gure gizartearen parte dira. Nahi ala ez informazioa kontsumitzeko bide bat bihurtu dira. “.  (Xan Harriague Tristant, 2011)

Sare sozialakAgian, baieztapen hau gehiegizkoa da, baina ukaezina da sare sozialak gure gizartean indartsu sartu direla eta, gure enpresa ere gizartean indartsu egotea nahi badugu, ezin dugu hau ahaztu.  Unai Artetxe kazetariak post honetan adierazten duen moduan sare sozialek  sekulako aukera eskaini diete enpresei haien bezeroak ezagutzeko; sare sozialei esker bezeroak erosle soilik izatetik enpresaren parte aktibo izatera pasa dira. Tamalez, enpresa asko ez dira honetaz konturatu eta aukerari probetxu gutxi ateratzen ari dira.

“Tengo la impresión de que no somos conscientes de lo que tenemos entre manos. Las redes nos han brindado a las marcas la oportunidad de conocer de primerarísima mano a nuestros usuarios, de entrar en sus vidas, en sus círculos de amistad, e incluso en sus hogares. Sin duda, estamos ante la mejor ocasión que se nos ha presentado jamás de descubrir lo que realmente sienten nuestros usuarios, los que adquieren nuestros productos, los que están interesados en nosotros.” (Unai Artetxe, Komunika Subway).

Beraz, euskarria badago eta bideak ere. Hala ere, ez da gauza erraza sare sozialak era erabilgarrian erabili eta kudeatzea. Helburua ez da konpetentziak baino sale gehiago izatea Twitter edota Facebook-en, ditugun bezeroekin harreman estua garatzea baizik. Alde batetik sare sozialetan egoteak ez du hauetan kontua izatea bakarrik eskatze; kontu hori kudeatu eta erabiltzea baizik. Aurretik ere aipatu dugun moduan, eskuen aurrean duten euskarria izugarri erabilgarria suerta daiteke, honetaz baliatzen bagara gure bezeroak eta haien beharrak aztertzeko, hauek gero ahalik eta hoberen asetzeko.

Ricardo Tayarrek bere blogean zera dio; Enpresa gehienek nahi dute sare sozialetan egon, baina hau ez da egin beharko aurretiaz estrategi bat finkatu gabe edo aurretik zenbait aspektu kontuan hartu gabe.” (Ricardo Tayar) Honetaz konturatu dira adituak; `Community Manager´delakoaren beharraz eta horregatik sortu da hain zuzen Socialitas, Eitb-k albiste honetan esatuen duen modura. “Zerbitzu hori eskaintzen duen Espainiako enpresa bakarra da eta helburua enpresa txikiek eta ertainek sare sozialetan duten partehartzea kudeatzeko zerbitzu merkea eskaintzea da.” (EITB)

Ukaezina da beraz, enpresa entitate konplexua dela eta berrikuntza guzti hauek hare konplexuagoa egiten dutela, hala ere, merezi du haiengan esfortzu berezia jartzeak, ematen dituen fruituak oso onuragarriak izan daitezkeelako enpresarentzat. Ez dago formula sekreturik sare sozialetan arrakasta ziurtatzeko, baina bai adibideak eta aurrekariak, baita irakatsi diezaguketen adituak ere.  Era berean ezin dugu ahaztu, sarean dagoen guztia dinamikoa dela eta behin arrakasta lortua dugunean, honekin batera egin behar dugula aurrera, gelditu barik. Aldaketak barneratuz.

ERREFERENTZIAK:

  1.  Joost Scharrenberg, 2011. scharrenberg.net. ¿Por qué debe estar mi empresa en Social Media? http://scharrenberg.net/2011/03/%C2%BFporque-debe-estar-mi-empresa-en-social-media/
  2.  Xan Harriague, 2011. Gauza Ageria. Jauzi egin baino lehen, urik dagoen begiratu http://xanharriague.wordpress.com/2011/03/08/jauzi-egin-baino-lehen-urik-badagoen-begiratu/
  3.  Unai Artetxe, 2011. Komunika Subway. Marcas sociales que desaprovechan a sus usuarios http://komunikasubway.com/2011/09/13/marcas-sociales-que-desaprovechan-a-sus-usuarios/
  4. Ricardo Tayar, 2010. 20 cosas que una empresa debe tener en cuenta para estar en redes sociales. http://www.ricardotayar.com/2010/06/07/20-cosas-empresa-estar-en-redes-sociales/

 

ESTEKAK

  1. Eitb, 2011. Socialitas, Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/749431/socialitas-community-manager-zerbitzuak-saltzen-dituen-enpresa-berria/?utm_source=dlvr.it&utm_medium=twitter

ARGAZKIAK

  1.  http://www.eitb.com/multimedia/images/2011/10/04/548409/548409_socialitas_foto610x342.jpg
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: