Home > Web Communication > Euskadi Irratia eta interneteko tresnen erabilera

Euskadi Irratia eta interneteko tresnen erabilera

Zelan erabiltzen ditu Euskadi Irratiak web komunikazio tresna ezberdinak? Zelan erabiltzen ditu Facebook, Twitter eta Blog-ak bezelako tresnak? Galdera horiek erantzun nahian Euskadi Irratiaren wcplan-a aztertu dut. Azterketa lan hau aberasgarria izateko asmotan, Susan Payton, Antony Mayfield eta Thomas Giger (besteak beste) adituen iritziak bildu eta azterketan zehar erabiliak izan dira. Hurrengo lerroetan lan horren aurkezpen bat egingo dut, bere ezaugarri nabarmenenak laburki azalduz.

Lana oraindik zirriborro gisa dagoen arren, hamar atal ditu:

  • Sarrera: Lanaren helburuaren laburpena
  • Sare sozialak: Euskadi Irratiak Facebook, LinkedIn eta Tuenti sare sozialei ematen dien erabilera
  • Microblogging: Twitter-i ematen dio erabilera
  • Blog-a: Euskadi Irratiak blog-ik ez edukitzeko arrazoia
  • Beste webgune batzuk: Euskadi Irratiaren webgune nagusiaren azterketa
  • Ondorioak: Atzerketatik jasotako ondorioak
  • Aipuak: Lanan zehar erabilitako adituen iritzi eta baieztapenen azalpenak
  • Egilearen oharra: Lanaren inguruan egin nahi nuen ohar bat
  • Bibliografia: Azterketa egiteko erabili den bibliografia
  • Helbideak: Euskadi Irratiak web komunikazio tresna ezberdinetan dituen profilak

Facebook da Euskadi Irratiak darabilen sare sozial bakarra. Bertan euren edukiak helarazteko eta jarraitzaleekin harremanetan egoteko asmotan saio bakoitzak bere page berezia sortu du. Denek ez diote erabilera berdina ematen, eta lanaren atal honetan Antony Mayfield adituak esandakoa argi geratzen da; izan ere jarraitzaile eta like gehien dituen orrialdea jarraitzaileekin harreman estuena duena da. Sare sozialen erabilera jorratzen duen atal honetan facebooken inguruan adituek egindako iritziez gain, pageen edukien azterketa eta like gehiago lortzeko adibide izan daitezkeen elkarrizketak ageri dira. Horrela, hiru ezaugarri hauek batuz, facebook-en erabileraren azterketa sakon eta landu bat lortu nahi izan da.

“A Facebook page isn’t a social media strategy. It might be an important part of one, but being connected socially means engaging with customers, fans and critics wherever they are. People talk all over the web, and being connected is about being part of those conversations. Your social strategy should be about putting a little bit of social into every move your business makes.” Antony Mayfield

Hirugarren atalak Twitter-aren erabilera du hizpide. Euskadi Irratia-k twitter era erangikor baten erabiltzen du, izan ere, argitalpen maiztasun handi bat du. Saio bakoitzerako hashtag berezi bat sortu duen arren, saio batzuk euren twitter-reko profil berezia zabaldu dute.

Laugarren eta bostgarren paragrafoetan, azkenik, blog eta webguneen gaiak jorratzen dira. Lehenengoan Euskadi Irratiak blog-ik ez edukitzearen arrazoia aztertzen da (blog-en beharrik ez duela, alegia). Bigarrenak, aldiz, Euskadi Irratiak bere webguneari ematen dion erabilera du hizpide.

Atzterketa lan honen zirriborroaren ondorio gisa Thomas Giger-en “Facebook and Twitter for radio audience interaction” blog sarrerako esaldi bat azpimarratu nahiko nuke:

Being personal and emotional is just as important as being interesting and relevant. “Interaction is everything.” Thomas Giger

Bilbiografia

Hilabetero adituen iritzi gehiago dituen arren, momentu honetan lana burutzeko erabili den bibliografia hauxe da:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: