Home > Web Communication > Arctic Monkeys sarean

Arctic Monkeys sarean

Ez genekien zer zen Myspace. Britainia Handiko diska salmenten rankingeko lehenengo postuan geunden. Telebistan eta irratian egunero agertzen ginen. Prentsak MySpace kontua ateratzen zuen egunero, eta guk ez genekien zer zen MySpace.


Hauek ziren Arctic Monkeys taldekideen hitzak lortu zuten behin-behineko ospeaz hitz egiterakoan. Nork esango zien Sheffield hiriko kanpoaldeko auzo industrialeko 20 bat urte zuten lau gazteei Interneti esker euren musika mundu osora zabalduko zutela.

MySpace-i buruz ezer gutxi jakin esan arren, haien jarraitzaileek taldearen musika eta letrak sare sozial horretan jarri zituzten. Hori izan zen taldearen abiapuntua. Gaur egun, Arctic Monkeys taldea Facebook-en, Twitter-en, Myspace-en edo Youtube-n aurki daiteke. Teknologiaren aroan, taldearen presentzia Interneten nabarmena da.

Sare sozialen munduan, Facebook eta Twitter aipatzea ezinbestekoa da. Taldearen kontua Facebook-en honakoa da: http://www.facebook.com/ArcticMonkeys. Bertan, kontzertuen programaketa, argazkiak, disken salmenta eta merchandising-aren kudeaketaren berri ematen da. Horren adibide gisa, honako mezua dugu, Facebook-en argitaraturikoa.

  • Last night of the UK Tour at Liverpool Echo Arena tonoght! All merch items will be appearing in the online store in the next couple of weeks. We´ve got the SIAS (Suck it and see) poster up and the limited edition tour programme.

Arctic Monkeys-en Twitter kontua hauxe da: http://twitter.com/#!/ArcticMonkeys. Facebook-en funtzio bera du Twitter-ek taldearentzako. Batez ere, kontzertu programaketaz eta abesti edo bideo berrien argitarapenaz aritzen dira tweet-ak. Hona hemen adibide batzuk:

  • New Video for new single “Suck it and see” – out 31st October-
  • House of Blues in Houston tonight. For all shows listings go to www.arcticmonkeys.com

Bai Facebook-en zein Twitter-en, web orrialde hori aipatzen da gehienetan, hots, web orrialde ofiziala. Bertan, taldeak berriak, kontzertuak, argazkiak, bideoak, argitaraturiko materiala, jarraitzaileen foruma eta denda dauka. Esan beharra dago jarraitzaile forum horretan parte hartzeko, bai Facebook-en zein Twitter-enerregistratu behar zarela.

Aipagarria da twitter-en taldearen inguruko kontu faltsuak eta ez-ofizialak daudela. Horien artean honakoa dago, http://twitter.com/#!/_arcticmonkeys, taldearen fan gune ez-ofiziala.  Halaber, kontu honek, http://twitter.com/#!/AlexTurnerSays, Alex Turner abeslariaren izena dauka, baina kontuaren informazio orokorrean, erabiltzaileak Alex Turner ez dela zehazten du.

Azkenik, aipatzeke dago Arctic Monkeys-en youtube-ko kanala: http://www.youtube.com/user/ArcticMonkeys. Bertan, taldearen bideoklipak, zuzeneko ekitaldiak, kontzertuak eta elkarrizketak aurki ditzakegu. Youtube-z gain, MySpace nabarmendu behar dugu (http://www.myspace.com/arcticmonkeys). Nahiz eta orrialde horretan beste orrialdeetan aurki daitekeen informazio bera egon, esan behar dugu Arctic Monkeys taldea MySpace-i esker ezagutzera eman zela.

Hortaz, esan dezakegu Arctic Monkeys taldea ez litzatekeela izango gaur egun bezain ospetsua Interneten laguntza izan ez balu. Indie musikaren panoraman talderik ezagunenetarikoa da Arctic Monkeys. Indie terminoa, independent hitzatik dator, hau da, “zuk zeu egin” filosofiatik. Beraz, esan dezakegu planteamendu horrek ospea ekarri ziola taldeari, diskografika handi batean egon ezik, interneten abestiak argitaratu zituelako. Internet tresna oso baliagarria da projektuak ezagutzera emateko, horren adibide argia da talde honena. Taldekideek, honi buruzko gogoeta egiten dute:

Bai noski, Internet bidez musika kontsumitzea ondo dago, baina guztiak gara diska tradizionalak erostearen zaleak. Logikoki, Internet-ek lagundu gaitu, baina musika mundua kaltetu dezakeela uste dugu.

Gaur egun, sareko milaka leku ezberdinetan topa ditzakegu Arctic Monkeys taldeari buruzko berriak. Datuek euren pisua adierazten dute. Facebooken soilik, 2.269.796 pertsonek “Gustoko dut” botoia sakatu dute. Botoia sakatzeko prest?

Erreferentziak:

Advertisements
Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: