Home > Web Communication > Bilboko Alhondigarentzat 8 aholku

Bilboko Alhondigarentzat 8 aholku

AlhondigaBilbao garai berriei moldatu eta interneten bidez ematen ditu ezagutzera dituen zerbitzuak, ekintzak, espazioak etb. Baina bere burua promozionatzeko sare sozialekin eta googlerekin lan on bat egiten du ala etekin handiagoa atara lezake? Galdera honi erantzuteko Antony Mayfield presidente orde den erakunde batek inbestigazio bat egin du sare sozialetako marketinari ahalik eta etekin gehien ataratzeko.Komunikazio sozialekin erlaziontuta dauden enpresa zerbitzuen liderra eta berriztatze ahaleginen enpresak, 8 aholku hauek ematen ditu sare sozialetan marketing estrategia ezin hobea izateko:

Lehenengo aholkuak dio bai googlek, bai facebook miloika pertsonengana heltzen direla. AlhondigaBilabo honen jakitun dagoenez, Facebooken aurrekontu bat izateaz gain web orrialde ofizial bat ere badauka.

Bigarren aholkuaren esanetan, ez zaie kasurik egin behar Anty Hypei. Hau da, Facebook sare soziala oso kritikatua izan da komunikazio hedabideetan pribazitate kontua dela eta. Ala eta guztiz ere facebookek masa merkatu izugarria du oraindik. AlhondigaBilbao badakienez facebookek masa merkatu handia duela, horretaz baliatu eta Facebook aurrekontu bat egin du bere erakundeari buruzko informazio emateko eta masak erakartzeko.

Hirugarren aholkuak dioenez komunitateko beste orrialde batzukin bizitzen jakin behar da. Hau da, baliteke erakunde bati buruz hitz egiten duten beste Facebook aurrekontu batzuk egotea. Eta baliteke, aurrekontu horiek erakundearen gaienan kritika txarrak egitea, eta azkenik erakundearen aurrekontu ofiziala baino garrantzi gehiago hartzea. Beharrezkoa da horregatik erakundearen orrialde ofiziala egunerotua izatea eta gainontzekoak baino informazio gehiago ematea. AlhondigaBilaok horregatik oso eguneratua du bere Facebook orria. Ala eta guzrtiz kontuan izan behar da aurrekontuaren egunerotasuna ez dela kritika txarrak ekiditzeko; jendeak eta beste erakunde batzuk egiten dizkion kritikak oso baikorrak baitira.

Laugarrenez kontuan hartu behar da Facebook erakundeentzat arriskutzua izan daitekeela. Hau da, erakunde baten sare sozialeko aurrekontuak akatz edo erabilpen txar bat izanez gero min handia egin diezaioke honen prestigioari. AlhondigaBilbao honen berri badu, horregatik bere aurrekontua ezin hobeto antolatuta dago sare sozialen aditu batez. Era honetara, Facebook AlhondigaBilbaorentzat zerbait ezin baikorragoa izan dadin.

Bostgarren aholkuaren izenburua “Eraiki ezazu eta ez dira etorriko” da. Izenburu honek ikusarazi nahi du nola Facebook pertsona askorengan heldu daitekeela publizitatearen bidez. Ala eta guztiz, kontuan izan behar da publizitate horrek ez duela beti iragarkia ikusten duen pertsona erakartzen. Hori dela eta estrategia on bat behar da pertsonak erakartzeko, gero zaleak (fans) lortzeko eta hauek mantentzeko. Esan beharra dago, AlhonodigaBilbaok ez duela Facebooken publizitaterik jartzen, hori dela eta bere buruari buruz publizitatea egiteko aholku hau baliagarria izan liezaioke.

Seigarren aholkuaren arabera kontuan izan behar da Facebook oso aldakorra dela. Horreagtik garrantzitsua da aldaketa hauetaz baliatzea. AlhondigaBilbao aldaketa horietaz ohartzen da, eta sare sozalarekin batera aldatzen doa.

Zazpigarren aholkua “Facebook minorista” izenburuaz ezagutua da. Aplikazaio honi esker enpresak bere burua ezagutzera eman dezakete. Arrakasta handia izanez gero, aplikaizo berri honek “puntucom”-ei lekua hartzeko posibilitatea dago. AlhondigaBilbaoren kasuan ere interesgarria izango litzateke aplikazio berri honen erabilera.

Azkeneko aholkuak esaten du kontuan izan behar dela Facebook ez dela Social Mediako estrategia bat. Baina, honen parte izan daitekela bezero, jarraitzaile eta kritikoekin. Jendea etengabe dago sarean hitz egiten, eta mundu horretan barneratzen baldin bada erakunde bat bere buruz hitz egingo dute. Nolabait berdin da erakundeari buruz txarto edo ondo hitz egitea, gauza hitz egitea da eta horrela publikoa erakartzea. Arrazoi honengatik dago moementu oro AlhondigaBilbao bere Facebook kontua aldatzen jendeak horri buruz hitz egiteko, interesa sortzeko eta bertara hurbiltzeko.

Amaitzeko, konklusio lez esan beharra dago AlhondigaBilbao asko arduratzen dela sare sozialetan bere berri ematearrean. Ala ere bere Facebook aurrekontua ezin hobeto antolatuta eta eguneratuta izateaz gain publizitate gehiago jarri lezake Facebooken gehiago ezagutarazteko.

Estekak:

*Egilea: Antony Mayfield. Izenburua: 8 aholku Facebooken marketing estrategia on bat izateko. Argitaratutako eguna: 2010eko urrian. (2010/12/21) Kontsultatua . URL:http://mashable.com/2010/10/07/facebook-marketing-tips/

*AlhondigaBilbaoren web orrialde ofiziala. (2010/12/18) kontsultatua.URL: http://www.alhondigabilbao.com/

*AlhondigaBilbaoren Facebook aurrekontua. (2010/12/18) kontsultatua. URL:http://www.facebook.com/search.php?q=alhondiga%20bilbao&init=quick&tas=0.996302672998861&ref=ts#!/alhondigabilbao

Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: