Home > Web Communication > Starbucks Coffee Company

Starbucks Coffee Company

Starbucks mundu osoan zabaldurik dagoen kafe konpainiarik handiena da. Momentu honetan 17,817 denda inguru ditu 55 herrialdetan banatuta. Oso ezaguna da bere kalitate ezin hobeko kafeagatik.

Lehenengo Starbucks-a Seattlen zabaldu zuten, 1971.urtean Jerry Baldwin, Zev Siegel eta Gordon Bowkerrek.
Hasiera batean, hauen helburua kafe aleak saltzea besterik ez zen. 1982an Howard Schultz batu zitzaien Marketing zuzendari moduan. Gizon hau, Milanera egindako bidaia baten, konturatu zen kafe egina saltzea aukera ona zela negozioa aurrera ateratzeko, eta seguru zegoen arrakasta izango zuela. Baina beste kideak ez ziren ados egon. Hau dela eta, 1986an, Schultzek bere kafe etxe kate propioa zabaltzea erabaki zuen. Eta ez zebilen oker, laster izan baitzuen arrakasta. Geroago, 1987 urtean, Starbucks-en jabeek Schultzi saldu zioten enpresa. Handik aurrera gutxika-gutxika hedatzen joan zen, Estatu Batuen barruan eta gero mundu mailan, Tokyon hasita (1996).

Lehenago aipatu dudan bezala, gaur egun oso ospetsua da duen kafe onagatik, beste edari zein janari gozoengatik, baina baita ingurumenarekiko erakusten duen arduragatik ere. 1999tik aurrera, negozioak ingurunea gehiago errespetatzeko ahaleginetan hasi ziren, adibidez birziklatze lanak eta antzeko jarduerak eginez. Lortutako emaitzak ikusirik, 2005ean National Recycling Coalition Recycling Works saria irabazi zuten.

(JPG)Eta ez hori bakarrik, 2000 urtean Fair Traid( Bidezko Merkataritza)-en produktuak atera zituzten merkatura. Horrela, gaur egun horien kafe erosle nagusia da.
Enpresak hartutako konpromiso lokal zein globala ezagutzera emateko, Starbucks Españak www.yoapoyoalcomerciojusto.org web orria jartzen digu eskura, Bertan “FAIRDTRADE-Comercio Justo de España” zigiluarekin egindako kolaborazioaren oinarriak azaltzen dira.

Hala ere, ia kate guztiekin gertatzen den bezala, bada jendea kexatu egin dena, bai langileen egoeraz baita erabiltzen diren produktuez ere. Eta batzuetan lokalek erasoak jaso dituzte munduko zenbait lekutan.

Starbucks konpainiak, bere ezaugarri eta produktuak munduari erakusteko eta iragartzeko, dendez edo kafetegiez gain, webgune, sare sozial eta antzekoak erabiltzen ditu.

 

Hau gutxi balitz, Starbucks kontu bat zabaltzeko aukera ere dago.

Erreferentziak:

Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: