Home > Social networks, Web Communication > Sare Sozial ezberdinak eta bakoitzak duen erabilera

Sare Sozial ezberdinak eta bakoitzak duen erabilera

Sare sozialak gaur egun mundu guztian zabalduta dauden Interneteko webgune batzuk dira, eta hauen helburua komunikatzea eta informazioa alde batetik bestera pasatzea da. Funtsean denak helburu berbera izan arren desberdintasun ugari daude sare sozial batetik bestera. Gaur egun famatuenak facebook, tuenti eta twitter dira.

Esan beharrekoa da Espainia mailan gehien erabiltzen den sare soziala Tuenti dela, baina mundu mailara joko bagenu ikusiko genuke Fcebook-a dela erabiliena, eta izugarrizko aldearekin. Tuentik 2 miloi erabiltzaile ditu eta Facebook-ak berriz 350 miloi gutxi gorabehera. Hori horrela izatearen arrazoiak hauek izan daitezke: Facebook-a Tuentia baino zaharragoa da, beraz zirkulazioan denbora gehiago egon denez erabiltzaile gehiago lortzeko aukera izan du. Gainera Facebook sare sozial zabaldua da, hau da, nahi duzunean batu ahal zarenetako bat. Tuentia berriz ezberdina da. Bertan sartzeko sare sozial hori erabiltzen duen pertsona batek gonbidatu behar zaitu.

Orain hiru sare sozial horien deskribapen txiki bat jarriko dut, bakoitzak ze abantaila eta desabantaila dituen jakiteko.

Facebook: Mark Zuckerberg-ek sorturiko sare sozial bat da. Hasiera batean Harvard Unibertsitateko ikasleei zuzendutako aplikazio bat izan zen, baina denborarekin famatua egin eta mundu guztira zabaldu zen. Facebookaren alde onenetariko bat erabiltzaile bakoitza nahi duen sareetan ibili daitekeela da. Hau da, lanera, ikasketetara edo beste gauza askotara zuzendutako sareak dauzka, oso erabilgarria eginez.

2008an goi mailako tituludun pertsona askok erabiltzen zuten, 120 milioik gutxi gorabehera. Sare sozial hau munduan zehar zabaltzeko hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzen hasi ziren. Lehenengoak alemaniarrezko, frantsesezko eta gaztelerazko bertsioak izan ziren. Orain dela gutxi, 2010ean euskarazko bertsioa sortu zen.

Facebook-ak zerbitzu asko eskaintzen ditu, horien artean lagunak, talde eta orriak, horma, argazkiak, opariak eta jokoak.

Tuenti: Tuentia gehienbat gazteei zuzendutako sare sozial bat da. Bertan Tuenti orri pribatu bat eskura daiteke mugarik gabe argazkiak eta bideoak igo daitezke, baita blog pertsonal batean idatzi eta lagunen argazkiak ikusi eta iruzkindu.

Tuentiak duen abantaila bat pribatutasun maila ona da. Hiru maila ezberdin daude, eta hauek dira: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea. Horrek esker zure pribatutasuna ondo mantentzeko aukera ematen dizu.

Desabantaila berriz batzeko modua da. Sare sozial pribatua denez gonbidapena behar da bertan kontu bat sortzeko. Facebook-a berriz sare sozial irekia da.

Twitter: Sare sozial eta microblooging zerbitzu bat da. Bere erabiltzaileei argazkiak igo eta iruzkintzeko aukera ematen die, baian gehienez 140 karaktere erabiliz. Facebook-a eta Tuentia-rekin konparatuz askoz aplikazio gutxiago ditu eta horri 140 karaktereko mezuak lotzen badizkiozu beste biak baino gutxiago erakartzen du jendea. Hori izan daiteke beste biek baino erabiltzaile gutxiago izatearen arrazoia.

Twitter-a 25 eta 50 urte bitarteko pertsonek erabiltzen dute.

Laburbilduz, hiru sare sozial hauek, Facebook, Tuenti eta Twitter, aplikazio eta aurkezpenari begira oso ezberdinak izan arren denek dute helburu berdina: komunikatzea eta informazioa mugitzea. Gainera segurtasun maila oso ona dute, nahi ez den informazioa denentzako eskuragarri ez jartzeko.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: