Home > Blogs and forums, Microblogging, Social networks, Web Communication, Wikis > Nire Web Komunikazio Plana: El Terrat

Nire Web Komunikazio Plana: El Terrat

El Terrat ekoizpen-etxearen web komunikazio plana aztertu dut.  Andreu Buenafuentek sortu eta zuzendutako enpresak honek Facebook-eko orrialde eta talde bat, 5 Twitter kontutik gora, 5 blog, webgune informatibo bat, webgune korporatibo bat eta nola bait harremandutako 7 webgune dauzka, besteak beste.

Sare sozialen arloan, Anna Farmeryk dio  sare sozialak enpresen estrategien barne izan beharko lirateke.  El Terrat-ek hala egiten du, F

acebook-eko talde eta orrialde baten bidez,  eta Farmeryk esandakoa modu honetan betetzen du:  kontsultak erantzun eta aholkuak ematen dituzte (Horman edo Kutxan) horrela bezeroaren dudak argitu, hauekiko harremana estutu eta hobetu, eta bezero hauek honen guztiaren hitza zabaltzea lortuz. Gainera, RSS feed bidez jarraitzeko aukera era luzatzen dute eta bezeroen iritzia hain argi eta garbi eskura izanez, euren produktu eta zerbitzuak hobetzeko aukera dute.

Andra Picincuren esanetan, gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dute Twitter eta jada erreminta profesionaltzat jotzen da; horregatik, microblogging munduarekin harremanduta hainbat twitter kontu dituzte zabalduta egun. Picincuk, sinesgarritasuna hobetzeko informazioa tartekatzea, negozio aukerak bilatzea, bereziena azpimarratzea, langileekin komunikatzea edo enpresa lehiakidearekin komunikatzea gomendatzen du honekin loturan. Horrez gain, hainbat blog ere badituzte El Terrat-ekoek. Alberto Órtiz Zaratek defendatzen duen elkarrizketa-merkatua teoria -mercado conversacional– (pertsona bakoitza, bere zeresanarekin,  merkatuaren gakoa bihurtzen da) jarraitzen du estrategia honek.

Azkenik, webgune korporatibo bat  eta informatibo bat ere badu enpresa honek, non enpresarekin eta bere produktuekin harremandutako guztia agertzen den lehenengoan eta alor desberdinetan burutu dituzten lanen eta eskeintzen dituzten produktuen aurkezpen komertzial bat bigarrengoan. Horrezgain, beste hainbat proiekturen inguruko webguneak ere baditu.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: