Home > Social networks, Web Communication > Ba al dakigu sare-sozialen erabilerak ondorioak dakarzkiela?

Ba al dakigu sare-sozialen erabilerak ondorioak dakarzkiela?

Gaur egun, bereziki, gazteen artean, sare-sozialak erabiltzea gero eta arrakasta handiagoa izaten ari da. Sare sozial horien artean gehien erabiltzen direnak Tuenti, Facebook, Twitter eta MySpace dira. Egia da, eta beraz kontuan hartzekoa, gazteen artean, hirutik batek behintzat, norberaren datu pertsonalak sare sozial batean eskegitzen dituela, eta horrek ondorioak ekarri diezaizkiola uste gabe. Horri INE-ren (Estadistikako Institutu Nazionala) datuak gehitzen badizkiogu, honako hau ikus dezakegu: Espainako familien %54 interneten sartu daitezkela eta horra sartzen diren adingabeko umeak (10-15 urteren bitartean) %85 direla. Gainera, ondorioztatu daiteke, sare sozial batzuek MySpace, besteak beste, webgunetik 90.000 adin txikikoen aurkako abusuak eragiten duten erabiltzaileak baztertu dituztela. Beraz, datu horiek guztiak islatzen dute benetan larritzeko moduko arazoa dela.

“Internet erabiltzea ezinbestekoa bihurtu da gazteen bizitzan, hori horrela, gure erantzukizuna da erabilera seguruagoa egitea” azaldu zuen pasa den hilabetean Viviane”>http://es.wikipedia.org/wiki/Viviane_Reding”>Viviane Reding-ek (Europar justizia batzordearen presidenteordeak). Gaur egun, sare sozialen enpresen %40k bakarrik zihurtatzen dute haien sareetara sartzen diren gazteen profilak soilik horien lagunengatik ikusiak izan ahal direla.

Sare sozialak mota guztietako jendea sartzen den leku dira, eta leku askea denez edonor sartu ahal da, beraz, ondorioak ekar ditzake. Sare sozialak, Javier”>http://www.cremadescalvosotelo.com/cv_cremades_javier.htm”>Javier Cremades abokatuak esan zuen bezala, umeak jolasten ari diren parkea bezalakoa da, non umeek era osasuntsu batean jolastu dezaketen edo gaiztoen taldearekin harremanetan sartu daitezkeen. Eta gaiztoek, batzuetan, aurkitzen zaituzte. Orain dela egun batzuk adibidez, ezagutu zen Rosario Floresen alabari gertatu zitzaiona, tuenti-ren bitartez 13 urteko neska hori mehatxatu zuten.

Baina benetako erantzuleak zeintzuk ditugu? sare sozialak ala familiak? Adituek argi daukate: Gurasoek seme-alabekin hitz egin behar dute, konfiantza giro bat sortzeko. Horrela, umeak nazkatutak sentitzen diren egoeretan gurasoekin konpontzen saiatu behar dira, sare sozialetara jo beharrean. Arturo”>http://argijokin.blogcindario.com/2006/11/05300-arturo-canalda-nuevo-defensor-del-menor-de-la-comunidad-de-madrid.html”>Arturo Canaldak (Madrilgo erkidegoaren adingabeko defentsorea dena), aditzera eman du gazteak konexioari utzi behar diola beste norbaitek gogaitzen duen unean, eta horrela gertatuz gero, nagusiengana jo eta polizia-etxean salaketa jarri, arazoa zuzentze aldera.

ITURRIAK:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: