Home > Web Communication > Zara interneten zehar

Zara interneten zehar

Zara indar eta eragin handiko enpresa da eta horregatik Zararentzat web komunikazioak oso garrantzitsuak dira. Web komunikazio garrantzitsuenen artean Facebook, Zara blog, bere webgune ofiziala, Youtube eta beste hainbat daude. Hau guztia aztertzeko lehenengo Zara zer den eta erabiltzen dituen web komunikazio hauek zertarako baliagarriak diren azaldu beharra dago.

Zara Inditex taldearen enpresa famatuenetarikoa da, moda-denden kate famatuenetarikoa hain zuzen ere. Amancio Ortega Gaonaren eskutik sortu zen Zara 1975. urtean eta gaur egun Europan, Amerikan, Asian eta baita Afrikan ere aurki ditzakegu kate honetako moda-dendak. 1422 denda daude guztira 76 herrialdetan eta hauetatik 329 Espainian daude. Aipagarria da nola  2004 urtean Zarak Inditex-en salmenten %67,8 betetzen zuen eta baita logistikako hiru zentro dituela, bata A Coruñan, beste bat Zaragozan eta azkena Madrilen.

Gaur egun denda honetako arropa internetetik edota mugikorretik dei soil bat eginda eskura dezakegu. Horretaz gain, moda-denda sare sozialetan eta blogetan ere aurkitu ahal dugu.

Zarak 2010eko irailak 2tik saltzen du arropa interneten. Bere webgunean besterik ez gara sartu behar nahi dugun edozein janzki erosteko, baina zer gertatuko da itzulpenekin? Amancio Ortegak esan duenez: “ez da egongo arazorik itzulpenekin, ohituta gaude itzulpen kopuru handia maneiatzen gure dendetan eta internetetik erositako janzkiak ere arazorik gabe bueltatu eta dirua jaso edo beste janzki bategatik aldatu ahal izango dira”.

Esan beharra dago Zararen web komunikazioak ez direla bere denda on-line-arekin bukatzen, sare-sozialak eta blogak ere kontuan hartzen ditu. Zarak bere bloga dauka, Zara blog izenekoa eta bertan moda-denda honi buruzko informazio ugari aurki dezakegu: geografikoki nola banatuta dagoen, zein giza baliabide politika daukan, langile desberdinei eginiko elkarrizketak, Zararen lehiakide nagusienari buruzko informazioa (H&M)…eta abar. Baina bloga alde batera utziz, Facebook sare-sozialaren erabiltzaile dela ezin dugu ahaztu. Zarak sare-sozial honetan 7.572.943 lagun ditu, hori dela eta  munduan zehar Facebook-en lagun gehien dituen 50 markaren artean 15. postuan aurkitzen da. Zararen aurretik Victoria´s Secret edota Converse-All Star daude baina  H&M bere lehiakide indartsuena bere atzetik dago 24. postuan.

Hau guztia ikusita, Zara enpresa oso indartsua dela eta munduan zehar oso zabaldua dagoela froga dezakegu. Gaur egun Wikipedian, Facebooken eta Youtuben presente dago. Bere bloga ere badauka, non  nahi izan beste iruzkin egin ahal diren. Beraz, Zararentzat web komunikazioak premiazkoak dira eta baita onuragarriak ere modu honetan bere salmenta kopurua areagotu ahal duelako eta hortaz, bere dirutza gehitu eta oraindik indartsuago bihurtu daitekelako.

Irudia eta iturriak:

Zara. Kontsultatua: 2010eko Abenduak 16. (Irudia). http://viaestilo.blogspot.com/2010/09/zara.html webgunetik.

Zara. Wikipedia, La enciclopedia libre (2010 eko irailak 16). Kontsultatua: 16:52, 20010eko Abenduak 15.http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Zara&oldid=42379362 webgunetik.

(2010eko irailak 6) Zara también triunfa en las redes sociales. El País (egunkaria). Kontsultatua 2010eko Abenduak 15. http://www.elpais.com/articulo/economia/Zara/triunfa/redes/sociales/elpepueco/20100609elpepueco_11/Tesç webgunetik.

(2010eko abuztuak 25) Zara arrasa en Facebook. Faro de Vigo (egunkaria). Kontsultatua: 2010 Abenduak 16.  http://www.farodevigo.es/tecnologia/2010/08/25/zara-arrasa-facebook/467146.html webgunetik.

Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: