Home > Chinese Language > Txinera, etorkizuneko hizkuntza

Txinera, etorkizuneko hizkuntza

Urteak pasa ahala, txinatarrak inbaditzen hari gaituzte, beraien kultura gero eta gertuago daukagu. Zein herritan ez dago denda txinatarrik? Nork ez du inoiz jan txinatar jatetxe batean? Eta hau gutxi ez balitz, gure arropa edo tresna ia guztiak, txinatarrek egiten dituztela ikus dezakegu.

Lehen hemengo empresak egiten zituzten arropa eta tresnak, baina gaur egun, txinatarrak edo japoniarrak egiten dituzte ia guztia eta gero hona bidaltzen dute. Gure arropetan ikusi ahal dugu “Made in China”. Honen arrazoia da, txinatarren esku lana oso merke dagoela.

Guzti hau kontutan hartuta, txinera jakitea gaur egun lanbide ia segurua da, enpresen esparrutik hasita eta irakaskuntzaraino helduz. Beraiekin komunikatzeko hizkuntz ia bakarra da, ingelerarekin batera. Arazoa da ingelera hizkuntz globalizatu bat dela, eskola guztietan ematen da eta, baina txinera pertsona gutxik dakite. Eta gertatu ahal da ere bai txinatarrak ingelera ez jakitea.Gaur egun gero eta gehiago ikusten hari da txinera hizkuntza ematen hari diren eskola eta unibertsitateak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitate askoko irakasleen aburuz, oso garrantzitsua da hizkuntz hau etorkizunerako.

Deustuko Unibertsitatean, txinera ikasteko aukera eskaini digute pasaden urtetik aurrera. Ez gara talde oso handi bat baina benetan merezi egin du hizkuntz hau aukeratzeak. Orain arte, bi sehileko eman ditugu, pasaden kurtsoan bat eta kurtso honetan beste bat. Txinera ikasteak, denbora luzea darama baina oinarri on bat irakatsi digute. Gure klaseetan bi liburu erabiltzen ditugu:
New Practical Chinese Reader (Textbook)
– New Practical Chinese Reader (Workbook)

Hizkuntza berez ikasteko nahiko konplexua da, baina oso interesgarria eta polita nire ustez. Gehien hitz egiten dena mandarinera da.Munduko populazioaren seiren batek, 1.300 milioi pertsona inguruk, txineraren formetako bat darabil ama-hizkuntza lez. Hizkuntza familia bezala, txinerak 1,2 mila milioi hiztun inguru ditu; mandarinerak bakarrik 850 milioi hiztun inguru ditu, munduko beste edozein hizkuntza gaindituz.

Txinera ikasteko, Pinyin izeneko alfabeto modukoa asmatu zen, gure letrekin idazten dena. Alfabeto hau mandarineko karaktereekin elkartzen da. Zailena karaktereak ikastea da, asko daude eta oso desberdinak dira haien artean.

Txinera ikasteko hizkuntza eskolara, unibertsitatera edo akademia batera joan ahal zara, baina egia esan ikasteko modu honena Txinara joatea da. Han, unibertsitate batzuk udako klaseak ematen dituzte eta prezio ekonomiko batez klaseak, espetxea eta aktibitateak dituzu.

Gehigarria den informazioa begiratzeko:
Chino-China web orria

Erreferentziak:
– Revista Dyna,”EL CHINO, ¿IDIOMA DEL FUTURO?” Kontsultatutako data: 2010eko Abendua, http://www.revistadyna.com/dyna/cms/articulos/FichaArticulos.asp?IdMenu=2&IdEjemplar=51&IdDocumento=1316
– Estudiar chino, dónde y cómo.Kontsultatutako data: 2010eko Abendua, http://internacional.universia.net/seccionEspecial.jsp?idEspecial=135&idSeccion=5984&title=ESTUDIAR-CHINO-DONDE-COMO
– Txinera. Wikipedia,entziklopedia librea. Kontsultatutako data: 2010eko Abendua, http://eu.wikipedia.org/wiki/Txinera

Categories: Chinese Language
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: