Home > Anthropology > Multikulturalitatea eta kulturen arteko elkarrizketa

Multikulturalitatea eta kulturen arteko elkarrizketa

Izenburuan irakurtzen ditugun kontzeptuak Giza Zientziekin erlazionatuta daude. Gaur egungo mundua gero eta batutago dago komunikabide eta ditugun garraiobideei esker. Gainera, egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak eragin dute Munduan zehar dauden kultura anitzak kontaktuan jartzea. J.I. Pichardo Galanek argi eta garbi azaltzen du multikulturalitatea zer den: kontzeptu hau azaltzeko kontuan izan behar da pluralismo eta integrazioa, eta horrean arabera esan daiteke multikulturalitatea errealitate bat dela, kultura ezberdinen arteko multzoa.

Giza Zientziak oso zabala eta esparru asko ukitzen ditu, nahiz eta zientzien artean berrienetako bat izan; baina artikulu honetan gizarte eta kulturen arteko erlazioan zentratuko naiz, eta gaia honek dituen kontzeptuen zerrenda batean. Horretarako kontzeptuak multzoka bananduko ditut, guztiak ez baitaude lotutak edo ez baitute lotura bera. Lehenengo multzoan etnizitateari buruz izango da, bigarrena aurreiritzi eta diskriminazioari buruz eta hirugarrena etnozantrismoa eta interkulturalismoari buruz. Multzo hauek lantzen ditudan bitartean adituen ezagutza eta iritziengana joko dut.

Lehenengo multzoa

Oso ohikoa da arraza eta etnia ez desberdintzea eta esanahi bera duen hitz bi bezala erabiltzen ditugu.  Adituek diotenez, arraza biologiari lotuta dago, etnia, aldiz, faktore kulturalak ere ergiten diote.  Rodero E. eta M. Herrera adituek diotenez, arraza prozesu bilogiko bat da. Etnia, herri edo pertsona talde bat da non kideek komunean dituzten historia, erlijioa, hizkuntza edota arraza da.

Bigarren multzoa

Multzo honetan aurreiritziak aipatuko ditugu eta hauek dituzten ondorioak, askotan, diskriminazioa. Aurreiritziak, beraz, kaltegarriak dira gizartearentzako normalean gizarte talde bat bereizten delako besteengandik. Bereizketa hau mota askotako izan daiteke, baina normalenak arrazismoa eta xenofobia dira. Arrazismoari definizio bat bilatzeko zailtasunak izan dituzte, nahiz eta hainbat esparrutik bilatu, esate baterako, soziologia, psikolohia, antropologia, …. Batónek ere bere definizioa eman zuen, eta doktrina bezala definitu zuen, desberdintasun biologikoen existentzia defendatzen zeun doktrina. Bestalde, xenofobia pertsona batek atzerritarrari dion beldurra eta gorrotoa da. 

Hirugarren multzoa

Azken multzo honetan etnozentrismo eta interkulturalismoaren kontzeptuak jorratuko ditut. O. Sotok antropologoak azaltzen duenez, etnozentrismoa  parametro propioaz baliatuz mundua aztertzeko  jokaera da. Modu honetan, bakoitzaren talde etnikoa besteena baino garrantzitsuagoa da. Guztiz kontra relatibismo kulturala daukagu, honen arabera,  kultura guztiak balio bera dute. Bukatzeko, interkulturalismoren definizio bat ematea gustatuko litzaidake. Kontuan izan behar dugu interkulturalismoa eta multikulturalismoa ez dela gauza bera, eta horretarako J.I. Pichardo Galánek idatzitako liburu bati jo dut(“Reflexiones en torno a la cultura“, 2003), non azaltzen desberdintasuna: alde batetik, multikulturalismoa kultura desberdinen multzoa da, eta bestetik, interkulturalismoa kultura horien erlazioa izendatzen duen dinamika da. Beraz, multikulturalismo gabe, interkulturalismoa ez zen existituko. 

ITURRIAK.

Categories: Anthropology
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: