Home > Economy, Web Communication > Ekonomia: 2008-2010eko krisialdi ekonomikoa

Ekonomia: 2008-2010eko krisialdi ekonomikoa

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoa oinarritzat hartuz, ekonomia klaseak inoiz baino baliagarriagoak dira. Deustuko Unibertsitatean ekonomiako hainbat eta hainbat klase ematen dira eta nirean, konkretuki,  hainbat kontu desberdin maneiatu ditugu baina aipagarriena gaur egun bizitzen ari garen krisi ekonomikoa da. Hain zuzen ere 2007an  Ameriketako Estatu Batuetako finantza sektorean hasi zena eta geroago mundu osora zabaldu zen krisia.  Hurrengo lerroetan krisialdiaren arrazoiak, eraginak eta sektore ukituenak  batu ditut.

 

Krisiaren arrazoiak:

Krisiaren arrazoi guztiak aipatzea zaila izango litzateke, beraz, krisialdi honen arrazoiak anitzak direla esan daiteke. Arrazoirik nagusienetariko bat bankuen sistema da, arau zorrotzik ez dituena mailegu eta inbertsioetan batez ere. Honek, Amerikako Estatu Batuetan diru-sarrera egonkorrik ez zuten pertsonei hipotekak, maileguak eta hauekin erlazionatutako beste hainbat produktu ematea ahalbideratu zuen, munduan zeuden interes-tasa baxuek zorpeketa erraztu eta bultzatu baitzuten. Gainera, mundu mailako banku gehienek, Estatu Batuetatik deribatutako hainbat produktu hipotekario erosi zituzten eta erosi eta gero, elkarren artean saldu eta erosi zituzten.Hori dela eta, nazioartera zabaldu zen arazo larri bat bihurtzen ari den krisi ekonomiko hau.

Krisiaren eragina:

Eraginik aipagarriena munduko merkataritzaren gainbehera izan da 2008 eta 2009 urteetan. Azken urte honetan eragin handikoa izan zen krisialdia manufakturen krisi handi bat sortarazi zuelako eta jaitsiera esanguratsuenak esportazioetan oinarritutako ekonomietan gertatu ziren (Asian batez ere).

Beste eragin nabari bat langabezi tasan ematen ari da gaur egungo langabezi- tasa %20 baita.Beraz, lan egin nahi duten pertsonen artean bostetik batek bakarrik egin dezake. Herritarrak langabezian daude enpresak krisian daudelako. Zergatik? Enpresek ez dutelako diru nahikorik eta hori dela eta, langileak soberan daude. Langabezi-tasa lar altua dela esan du José Luis Rodriguez Zapaterok, gobernu-presidenteak. Valeriano Gómez-ek (emplegu orokorraren idazkari ohia) ere berdin deritzo: “datu oso txarra da eta enplegu desegitea baxuagoa izango zela uste nuen.”

Krisiaren eragina inguruko herrietara baino beranduago iritsi zen Euskal Herrira baina langabezi-tasa hemen ere oso nabaria da. 2009 urteko azken datuak aztertzen baditugu, Nafarroako langabezi-tasa altuena dela ikusiko dugu, %12,23. Jarraian Bizkaikoa dator %11,23koa izanda.

Sektore ukituak:

Higiezin eta eraikuntza sektoreak oso ukituak izan dira krisialdi ekonomikoa dela eta. 500.000 eta 600.000 bizilekuk ez dute eroslerik aurkitzen salneurriak oso altuak direlako. Prezio altu hauek eta banketxeek hipotekak emakidatzeko daukaten arretak zerikusia izan dute etxe hauek saltzerako orduan. Beraz, eskaintza eskaera baino altuagoa dela argi ikus daiteke eta hori arazo larria da.

Sektore turistikoa ere nahiko ukitua izan da. Oporraldiak gutxitu egin dira, hau da, lehen bi edo hiru asteko oporraldiak egiten ziren baina orain 10 egunetakoak besterik ez. Horrez gain, lehen hoteletan ostatua ematen zuten baina gaur egun apartamendueak alokatzen dituzte, gastuak banatu ahal izateko eta horrela opor merkeagoak izateko. Kontuan edukitzeko beste faktore bat: atzerritar gutxiago heltzen ari dira gure aireportuetara.

Automozio-sektorea denboraldi txarra pasatzen ari da. 50.000 langileen lanpostua kolokan dago eta 14.000 langile lanpostu-erregulazioan daude eta kopurua gero eta altuagoa izango da. Antonio Romero Haupold , Fanocautoko presidenteak dioenez, beharrezkoa zena baino gehiago produzitu dute auto fabrikek eta erosleek beharrezkoa duten finantzaketak huts egin duenean, burbuilak eztanda egin du.

Argi dagoenez, krisialdi honen egoera ez da hobetu nahiz eta 2010 urterako hobekuntza txiki bat aurreikusita egon. Gure ekonomia geldi dago baina ea denon ahalegin eta permaduraz egoera hau hobetzea lortzen dugun, lan oso gogor eta zaila izango den arren.

Irudia eta iturriak:

2008-2010eko krisialdi ekonomikoa. (2010, Abendua 10). Wikipedia, Entziklopedia askea. Kontsultatua: 16:06, 2010eko abenduak 14  http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=2008-2010eko_krisialdi_ekonomikoa&oldid=1800485 webgunetik.

M.V.G. (2010eko apirilak 28). La tasa del paro supera el 20%.El País (egunkaria) . Kontsultatua: 2010eko Abenduak 14. http://www.elpais.com/articulo/economia/tasa/paro/supera/elpepieco/20100428elpepieco_8/Tes webgunetik.

Del Arco, Serafí. (2008ko azaroak 25). La crisis del automóvil pone en peligro 50.000 empleados. El País (egunkaria). Kontsultatua: 2010 eko Abenduak 14 http://www.elpais.com/articulo/economia/crisis/automovil/pone/peligro/50000/empleos/elpepueco/20081125elpepieco_6/Tes webgunetik.

(2009ko irailak 15) .Elite ekonomikoaren ituna langileen aurrean. Kaosenlared. Kontsultatua: 2010 eko Abenduak 15. http://www.kaosenlared.net/noticia/construyendo-cambio-social-necesitamos-euskal-herria

La crisis económica. (Irudia). Kontsultatua: 2010eko Abenduak 15 http://williambalam.blogspot.com/2009/11/la-crisis-economica.htm.

Categories: Economy, Web Communication Tags:
  1. December 18, 2010 at 5:59 pm

    Aipuok ez dute estilorik jarraitzen.

  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: