Home > Social networks > Sare sozialen gaineko zentsura

Sare sozialen gaineko zentsura

Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, aukera asko eskaintzen dituztenak bertan. Ondorioz, aditu batzuek erabateko garrantzia ematen diote, sareko azken boom-a dela esanez. Beste batzuk, ordea, uzkurragoak dira baina denek garrantzi handia ematen diete sare sozialei. Xabi Zabalaren esanetan, 2004ko otsailaren 22an sarean.com-en aditzera eman zuenez.

Dena dela, sare sozialek eboluzio nabaria izan dute  2004ean Xabi Zabalak bere definizioa adierazi zuenetik. Horren eraginez, Eskola 2.0-k beste definizioa bat eman du ezagutara. Honen arabera, sare sozialak Interneten eremuan, pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira; bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute, interes komunak dituzten komunitateak sortuz. 

Estatu Batuetako Estatu Departamentuak bere “giza eskubideen” urteroko informean adierazi zuen moduan, 2009an hainbat gobernuk Interneten eskainitako adierazpen askatasuna zentsuratu zuen.TECNOLOGÍA-Sociedad-ek 2010eko maiatzaren 8an argitaratu zuen moduan. Sare sozialen gaineko zentsura etengabean ari da gertatzen zenbait erregimenetan.

Informe horren arabera, 2009an sare sozialen erabilera anitz hasi zen. Horren ondorioz, Txina eta Irango gobernuek, besteak beste, diru ugari xahutu zuten sare horiek kontrolpean izaten, baita haien gaineko zentsura ezartzen ere.

Txinak atzerriko webguneetarako sarrera saihetsi zuen, zentsura erabili eta erregulazioak onartzen ez zituzten haiei zigorra ezarriz. Bestalde, Iranek Facebook eta Twitter bezalako sare sozialak blokeatu zituen hauteskunde eta Ashurako istiluen garaian.

Informe hau osatzerakoan kontuan izan dira enbaxadek, lekuko komunikabideek eta organizazio ez gubernamentalek emandako datuak, BBC Mundo-k dionaren arabera.

Zentsura horren adibide garbiena daukagu Facebook-en politika berriaren ekimena.

Bai, Facebook-ek azken aldian neurri zorrotzagoak ezarri ditu, zenbait enpresa eta erakunderen gehiegizko iragarpena eragozteko, baita norbaiten aurkakoak edota kaltegarriak izan daitezkeen kontuak ukatzeko ere.

Horri zergatia, edo hobeto esanda arrazoipena eman nahian, hurrengo lerroetan azalduko dira zeintzuk diren sare sozial bateko kontu bat ixteko arrazoi nagusiak. Nahiz eta neurri hauek zenbait gizabanakorengan ere eragin, hein handi batean, erakundeengan dauka ondorio sakon eta zuzenagoa.

  1. Existitzen ez den izena jartzea / kontu bikoitza edukitzea.
  2. Perfil pertsonalak negozioetarako erabiltzea.
  3. RSS feeds gehiegi inportatzea.
  4. Autorearen eskubideen aurka doazen edukiak argitaratzea.
  5. Beste hormetan, orrialdetan edota taldeetan negozioen iragarpena egitea.
  6. Facebook-etik informazioa eskuratzea, hartzea. Esate baterako, beste erabiltzaileena.
  7. Aldi berean lagun gehiegi gehitzea.
  8. Talde askotako kide bilakatzea.
  9. Mezu berdina hainbat hormetan argitaratzea.
  10. Mezuak posteatzea (iragarkiak izanda edota ez izanda) hormetan, postetan, mezuetan…
  11. Aldi berean (pokes) toke gehiegi bidaltzea.
  12. Eta batez ere, Spam-ik ez egitea. Sare sozialak hitz egiteko, harremanetan egoteko dira. Eta horren baitan, hain zuzen ere, entzutea, ulertzea eta elkarbanatzea dago.

Sarritan, deuseztapena justifikatua izan arren, badira zentsuratzat jotzen dutenak. Hala ere, ia-ia beti arrazoi finkoren bat dago kontu bat ukatzerakoan.

Deuseztapena:

Beste sare sozialetan ere, kontu baten deuseztapena egiteko aukera dago. Eta Tuenti-n, besteak beste, erabiltzaile bat salatzeko aukera ematen du.

Iturriak:

Categories: Social networks Tags:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: