Home > Social networks > E-posta, horma eta mezu pribatua. Zer idatzi bertan?

E-posta, horma eta mezu pribatua. Zer idatzi bertan?


E-posta, mezu pribatua eta horma mezuak jaso eta idazteko erabiltzen dira. Mezuak jaso eta idazteaz gain, beste erabilera batzuk ere eman dakizkieke adibidez, bideo edo irudiak norberak nahi duen pertsonari helarazteko erabil daitezke. Alodia Isidroren esanetan,  facebooka da elkarren artean mezuak eta abarrak partekatzea ahalbidetzen duen sare sozial erabiliena.

Baina badago ezberdintasun bat mezuak bidaltzeko hiru modu hauen artean. Mezu pribatuak, sarritan PM edo MP bezala laburtuak, erabiltzaile batek Interneteko foro, txat edo sare sozial batetan beste bati bidaltzen dion e-posta antzeko mezua da.

Esan beharra dago, mezu pribatu bat e-posta bidez bidalitako mezu bat baino anonimoagoa  dela, igorlearen e-posta eta IP helbideak ostonduta baitaude, administratzaile eta moderatzaileentzako izan ezik.

Tresna hau Interneteko foroetan eta IRCeetan (Internet Relay Chat) erabiltzen da. IRCa, testu batean oinarrituta bi pertsona edo gehiagoren artean eztabaidak sortzea ahalbideratzen duen komunikazio protokoloa da. Foroek orokorrean  mezu pertsonaletan, BB kodea edo HTML-a erabiltzea bideratzen du. BB Kodeak mezuen itxura eraldatzeko aukera ematen du eta HTML-a web orriak sortzerako orduan nagusitzen den markaketa lengoaia da.

E-posta zerbitzua lehenengoz 1965.urtean hasi zen erabiltzen. Internet bidez bidaltzen den informazioa ez dago guztiz babestua eta beste batzuk ere irakutzeko arriskua dago. Izen oneko komertzioek kodifikatutako teknologiak erabiltzen dituzte, beste batzuek bezeroaren dauetatan sartzea galerazota izan dezaten. Beraz e-posta bidez datu pertsonalak bidaltzea arriskutsua izan liteke, hirugarren batzuek zure informazioa eskuratzeko aukera baitaukate. Hau, e-posta eta IPa agerian daudelako gertatzen da.

Sare sozialetan izena emanda gaudenean, suposatzen da lagunak ere baditugula sarean. Sare sozial horiek “horma” deituriko atala izaten dute. Bertan zure lagun direnek, mezuak idatzi edota argazki eta bideoak erantsi ditzakete. Mezu hauek, zure lagun guztiek irakurriak eta ikusiak izan daitezke, beraz pribatutasuna alde batera uzten dugu. Gainera, nahiz eta ezizen edo antzekoren bat erabiltzen badugu ere, benetako erabiltzailea zein den jakiteko aukera dago, sare sozialetan izena emateko e-posta eskatzen baitute.

 

ITURRIAK:

 

Categories: Social networks Tags:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: