Home > Web Communication > Have you customised your privacy settings?

Have you customised your privacy settings?

Facebookari esker, Francesco Manettok esaten duen bezala, jakin dezakegu Eric Gustafsonen hainbat datu: 22 urte ditu, Fisikan Lizentziatua da, eta lan bila dago. David Lynchen filmak gustoko ditu. Bere Facebookean sartuz gero, pertsona honi buruz informazio gehiago lortu genezake.Facebooka gero eta arrakasta gehiago duen sare soziala da. Sare sozial hauek oso gomendagarriak dira jende berria ezagutzeko eta hurrun dauden lagunekin harremanak mantentzeko. Gainera, enpresa askok erabiltzen dute sare sozial hau Interneten bere izena zabaltzeko eta jendea ezagutzeko.

Baina sare sozial hauek badute zenbait arrisku. Izan ere, perfila edo kontu bat egin behar duzunean datu pertsonal asko eman behar dituzu. Momentu honetan hazi daitezke arazoak. Eman dituzun datu pertsonalak informazio publikoa bihurtzen da. Beraz, arazo larriena da ez dakigula gure informazio publikoa dela. Informazio horrekin gure bizitzari buruz asko jakin dezakete.

Dena den, arazo honi aurre egiteko bideak daude, Facebooken bertan. Pribatasun egoera aldatzeko egin behar dena erraza da. Facebookek ematen dizun aukera bat da. Horretarako, zure kontura jo behar duzu eta bertan “Pribatasun ezarpenak” klikatu. Orri horretan ikus dezakezu “Partekatzen dituzun gauzak”. Egoera guzti horiek Bertan aldatu ditzakezu. Jarri ditzakezun egoerak honakoak dira: Denek, Lagunek bakarrik, Lagunen Lagunek eta pertsonalizatu. Azken aukeran Nik bakarrik jarri dezakezu. Geroago “Besteek partekatzen dituzten gauzak” aldatu dezakezu, eta bukatzeko “Harremanetarako informazioa” aldatzeko aukera duzu.

Beraz, aldaketak pertsonalizatu eta gero, Facebookeko datu eta informazio pertsonalak nahi duzun egoeran dauzkazu. Hala ere, kontuz ibili behar da sare sozialak eskatzen dituzten datuekin.



ITURRIAK.

Categories: Web Communication
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: