Home > Social networks > Ba al dago sare sozialen aurkako iritzizik? Zeintzuk eta zergatik?

Ba al dago sare sozialen aurkako iritzizik? Zeintzuk eta zergatik?

Nola lortzen dituzte etekinak sare sozialak guri hainbat eta hainbat zerbitzu doan ematen badiguzte? Benetan doanik lan egiten al dute? Egitan al dira hain esku zabalak? Hainbat adituk honi buruzko azterketa egin dute, Marko Txopitea, Kateryna Andriyenko eta Iñaki Errasti, besteak beste. Jarraian adituen iritzi desberdinak alderatu ondoren, pisu eta zinezkortasun gehien dituztenak artikuluaren enborra osatzen duten idatzia doakizue: Sare sozial digitalak egun, berebiziko garrantzia lortu dute gizartean.

Horrela, oso ezagunak egin dira Hotmail eta Terra web bitartez e-posta mezuak kudeatzeko bezalako guneak, Facebook eta MySpace lagunekin harremanak mantentzeko, Twitter mikroblogak sortzeko… Zerrenda amaigabea da. Arazoa gehienetan webgune handi guztien atzean dauden enpresak eta beraien interesak dira. Enpresa horiek, beraien baliabideak ezeren truke jartzen dituztela uste badugu ere, trukean guk uste baino askoz gehiago ematen dugu, azken finean, enpresak direlako eta beraien xede nagusia etekin ekonomikoak ateratzea delako: publizitatea da enpresei etekin gehien ematen dietena eta horrela, webguneak gero eta iragarki gehiagoz josiak daude.

Egia delako gehienok begiratu ere egiten ez dugula, baina ehuneko txiki batek bai begiratzen du, eta ustez, ehuneko txiki hori txikia izanda ere, diru piloa mugitzen du. Ondo pentsatua, ez da harritzekoa sare sozial batzuek lortu dituzten erabiltzaile kopuruak ikusirik: Twitter sareak 100 milioi, Youtubek Ameriketako Estatu Batuetan bakarrik 120 milioi, Hotmailek 100 milioi, , Yahoo Mesengerrek Japonian bakarrik 100 milio, Microsoft Messengerrek 330 milioi eta Facebook-ek 300 milioi egin berri ditu. Iragarkiak lortu duten garrantzia haibesteraino heldu da non Twitter eta Facebook sare sozialek jakitera eman berri dutenez, iragarki komertzialak nonahi ager daitezken, baita gure edukien barruan ere.

Aipatutako gehiegikeriak sare sozialen zerbitzuak doan direlako onartzen ditugu eta tamalez, hauen atzean dauden enpresak badakite, arestian aipatutako gehiegikerietatik oraindik haratago joateko abagunea ikusi eta erabiliz. Sare sozial hauen parte izan nahi duenak zerbitzuaren baldintzak onartu behar ditu, End User License Agreement (EULA) eta Terms of Service (ToS), alegia. Erabiltzaile gehienak testu legal hauek irakurri ere ez ditu egiten eta zein baldintzatan sartu den ulertu gabe erabiltzen du webgunea.

Facebook eta Youtube zerbitzuen baldintzak, esaterako, ezaugarri hauek dituzte: zure datu batzuk edo guztiak edozein momentutan ezabatu dezakete, baita zure kontu osoa ere eta hori zuri inolako azalpenik eman gabe. Zure datuen segurtasuna ziurtatzen ez dutela diote, zure datuak lapurtzen badizkizute edo inork zure pribatutasuna urratzen badu (beraiek ez direnean, ulertzen da), inolako erantzukizunik ez dutela esaten dute. Zerbitzua bera txarto badabil edo bat-batean nahi duten denboran zehar eteten badute egin dezaketela diote. ITURRIAK:

Categories: Social networks
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: