Home > Social networks > Facebook, sare sozial hutsa?

Facebook, sare sozial hutsa?

Facebook Marck Zuckerberg-ek 2004an sortutako webgune sozial bat da, egun  500 miloi erabiltzaile aktibo baino gehiagorekin. Rebeca Yankeren esanetan, sare sozialen aplikazio enpresarialak “Net Generation” deritzon gazte belaunaldi batekin bat egiten du. Hauok arrakasta lortu nahi dute eta horretarako beharrezko tresnak ezagutzen dituzte, Facebook hauen artean dagoelarik. Hori dela eta, sare soziala baino zerbait gehiago al da Facebook?

Facebook ez da sare sozial huts bat. 2 urte soilik behar izan ditu M. Zuckerberg-ek unibertsitatea, kontzeptu bezala, birdefinitzeko. Izan ere, ikasleak berezko dute mundu digitala eta heziketa zentruek gogor ekin behar izan dute hauen atzetik ez geratzeko.

Enpresek, euren aldetik, gogotsu hartu dute bezeroa entzuteko eta konprenitzeko zeregina, inoiz baino estuagoa izanik enpresa-kontsumitzaile harremana. Facebook-ek sekulako potentziala du produktu eta zerbitzua desberdinen  marketing-ari begira. Hori dela eta, ez da harritzekoa jada komunitate kuadeatzaile (Joxe Aranzabalek “community manager” izendatzeko darabilen terminoa) deritzenak gero eta ugariagoak izatea, hots, harreman publikoez arduratzen deneraren eta eragile soziala den eta interneteko edukiak sortarazten dituenaren lanak bateratzen dituena, hain zuzen ere.

Jessy Rider-ek, Facebook-eko orrialdeak enpreseei  online presentzia modu merke baina sendo batean eraikitzeko aukera eskeintzen dietela azpimarratzen du. Orrialdea kustomizatzeko eta app-ak integratzeko erraztasunak, erabiltzailearekiko interakzioa handitzen du. Egun, enpresa batek egin dezakeen gutxienekoa da horrelako orrialde bat sortzea, promozionatzeko batik bat. Facebook-eko enpresa orrialdeen bitartez, komertzialek, negozio jabeek edo organizazioek euren bezero potentzialekin interakzioa modu erraz batean burutu dezakete. Eskeinitako produktu edota zerbitzu desberdinen egunerapenak eta berriak zabaltzeko ere balio du.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: