Home > Social networks > Sare sozialetan aurki ditzakegun erakundeen zenbait orrialde eta talde

Sare sozialetan aurki ditzakegun erakundeen zenbait orrialde eta talde

Hona hemen Facebook-en egin behar izan ditudan oharretako bat aurkezten dizuet Jose Payases-en artikuluan oinarritua. Ohar horien artean, hurrengoa aukertau dut, sare sozialetan aurki ditzakegun erakundeen zenbait orrialdei buruz.

Gaur egun Facebook bezalako sare sozialak zenbait erakunde ezagutzeko aukera ematen digute, baita ezagunak diren beste askok  promozionatu ahal izateko aukera ere. Sare hauen bitartez erabiltzaile diren pertsona guztietara heltzea lortzen dute eta, gainera, dohainik. Lehenik eta behin gustatuko litzaidake Facebookeko taldeen eta orrialdeen arteko bereizketa egitea baita haien edukiera azaltzen duen sarreratxo bat aurkeztea ere:

Orrialdeen ezaugarri orokorrak:

Orrialdeak dira, funtsean, marka, musika talde, filme, onbide eta beste zenbait erakundei buruzko informazioa biltzeko. Orrialde baten jarratzailea egiten zarenean, informazio hori zeure Facebookeko horman argitaratuko da eta, zeure lagun diren guztiek informazio hori ikusi ahal izango dute. Bestalde, oraingoan, beste eginkizun bat betetzen dute Facebookeko orrialdeak: zeure lagunei gustuko dituzun gauzak aurkeztea baita orrialdeak gomendatzea ere. Orrialdetako egitura sinplea da, bi horma ditu: bata orrialdearen sortzailearentzat eta bestea, jarratzaileentzat. Amaitzeko, orrialdeak, aplikazioak dituzte eta askea da haien jarratzaile izatea edo ez, kontrolik gabe.

Taldeen ezaugarri orokorrak:

Lehen esan dugun bezala, taldeen eta orrialdeen arteko desberdintasun nabaritxoak badaude. Hasteko, taldeak orrialdeak baino pribatuagoak dira. Taldeak administrazioak dituzte eta hauek, taldetan publikatzen den informazioa, eta taldean sartzen diren partaideak kontrolatzen eta sailkatzen dituzte. Azkenik, ez dituzte aplikaziorik.

Taldeei eta orrialdeei buruzko ondorioak:

Taldea sortzea komeni zaigu arlo pertsonalerako edo interakzio eskala txiki batean manejatzeko erabiliko badugu baina, marka, musika talde edo beste zenbait erakundeetako erabili nahi badugu, komeni zaigu orrialde bat sortzea.

Hona hemen aurkitu ditudan zenbait erakundeen, talde zein orrialde, zerrenda eta bakoitzaren azalpen labur bat:

Beraien egoeragatik magia antzerkietara eta beste zenbait lekutara iritsi ez daitezken pertsonentzat sortzen dituzte zenbait espektakulu. Facebook-a erabiltzen dute antolatzen dituzten antzerkien data eta kokapena erabiltzaileei jakinarazteko eta ikuskizunen argazkiak igotzeko. 85.600 jarratzaile baino gehiago dituzte Facebook-en eta haien Facebookeko orrialdera eramaten gaitu bertan jarri dudan esteka.

Telebistan dagoen txapelketa aurkezten duen Facebook taldea da. Jendearen artean zabaltzeko eta dagokion edizioko sekretuak, aurrerapenak eta argazkiak publikatzeko erabiltzen da. 264 kide ditu.

Pasareletan eta dendetan saltzen diren jantziak aurkezteko erabiltzen dute Facebook-a. Gainera promozioak ateratzen dituzte nahi duenak parte hartzeko eta sariak irabazteko. Orrialde bat da eta 885.300 jarratzaile baino gehiago ditu.

Eguneroko berriak saretzen ditu denok jakin ditzagun. Gainera publikatzen diren berriei buruzko iritzia emateko aukera dute orrialde honetako jarratzaileek, 2300 baino gehiago gaur egun.

Futbol taldeari buruzko berriak publikatzen dituzte, baita argazkiak, bideoak eta ordutegiak ere. Deian bezala jarratzaileek parte hartzeko aukera izaten dute 30.000 kide baino gehiago duen orrialde honetan.

Iturriak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: