Archive

Posts Tagged ‘publizitatea’

Facebook vs Twitter, marka komertzialek kontuan hartzeko alderdiak

Herbert Marshall Mcluhanek zioen publizitatea XX. mendeko arte formarik handiena zela. Baina 1980an hil zenean berak ez zekien hurrengo mendean, muga guztiak zeharkatuko zituela komunikazio komertzial teknika honek. Kapitalismo basatiaren eskutik ikaragarri garatu den teknika hau bide berriak zabaldu nahian dabil itsasoz gain uholdeetan ura bezala. Neoliberalismoaren adar honek interneten bere sustraiak ireki nahian dihardu azken hamarkadan. Twitter eta Facebook estrategia hauen adierazle aparta dira. Baina zer eduki behar da kontuan marka komertzialen mezua modu eraginkorrean hel diezaien erabiltzaileei?

Lehenik eta behin, produktu bat saltzeko ezinbestekoa da zehaztea norentzat zuzenduta dagoen. Twitterren eta Facebooken adin guztietako erabiltzaileak ageri dira. Nerabeek (18-22 artean) nahiago dute Twitter (%26) erabili Facebook (%16) baino. Eta 23-35 urteko taldearen artean pareko datuak jaso dira baina Twitter erabiltzailea joriagoak dira (%34). Batez ere, sare-sozialen demokratizazioa, arabiar eta asiar herrialde askotan, zerikusi handia izan du. Beraz, 18 eta 35 urteko aldean sar ditzakegu erabiltzaile gehienak oro har. Talde ugariena da, batik bat teknologiak erabiltzeko duten errastasunagatik, izan ere internetaren hasi diren belaunaldiak dira. Read more…

%d bloggers like this: