Archive

Author Archive

Hego Poloaren konkista

Roald Amundsen norvegiarrak Hego Polora heldu zen orain dela ehun urte, 1911ko abenduaren 14an, eta kontatzeko bueltatu zen. Bere lehiakidea, Robert Falcon Scott britaniarrak , Lurreko puntu australenera heldu zen hilabete bat geroaago baina bueltako bidean, gosea, neketasuna eta temperatura baxuak bera eta bere laguntzaileekin amaitu zuen. Hauek bi espedizio bihurtu ziren.

“Abenduaren 14ko goizean, sekulako eguraldia egiten zuen, guztia Polora heltzeko prestatutako egongo balitza bezala. Ez nago guztiz ziur, baina gosaria ohiz baino arinago jan genuela uste dut eta hortik gutxira dendatik atera ginen.”  Roald Amundsen esploratzaile norvegiarrak 1911ko abenduaren 14 horretan seinale onarekin altxatu zen, bere egunerokoan kontatzen duen bezala.

Egun hartan, bere bidelagun ziren Olav Bjaaland, Oskar Wisting, Sverre Hassel eta Helmer Hanssen-ekin batera Hego Polora heltzen zen lehen pertsona bihurtuko zela konbentzituta zegoen. Amundsen ez zegoen erratuta eta, ordu batzuk geroago, arratsaldeko hiruretan, 54 eguneko bidaia eta gero, Hego Polora iritsi ziren.

Amundsen-ek beti izan zuen Ipar Polora joateko ametsa, horregatik gaztetatik oso gogor entrenatu zen, baina 1909ko irailean, Robert Peary aurreratu zitzaiola jakin zuenean, bere helmuga Lurreko puntu australenera guztiz aldatu zuen.

“De pequeño, ya sabia que queria ser explorador y se fue formando para lograrlo. Su familia tenia una naviera, pero se enrolo como marinero ene l barco de otra compañia para aprender el oficio desde abajo. Dormia con la ventana abierta y en el suelo para acostrumbrarse al frio y se impuso un programa de preparacion fisica para estar en la mejor forma posible. Era un explorador muy adelantado para su epoca” (Javier Cacho, idazle eta zientzialaria, Amundsen-Scott, duelo en la Antartida. La carrera al polo sur  Ed Forcola.)

Aurkako taldea, Robert Falcon Scott militar britainiarrak burutua, baita ere lortu zuen baina hilabete bat geroago, 1912ko urtarrilaren 17an, eta bueltako bidean bizia galdu zuten ibilbide bihurgunetsu baten ostean.

“¡Se ha producido una catastrofe!; ¡Amundsen y sus noruegos nos han precedido! La decepcion es garnde; me conduelo sobre todo por mis valientes compañeros” idatzi zuen Scottek bere egunerokoetan (Diario del Polo Sur, Iterfolio)

Urtarrilaren 16a egun txarra izan zen: Scott eta bere gizonak(Edward Wilson, Henry Bowers, Edgar Evans eta Lawrence Oates) lera eta eski markak, txakurren oinatzak eta kanpaleku baten aztarnak ikustatu zituzten. Txarrena espero zuten. Hurrengo egunean, Hego Poloan bertan, atsekabe handiarekin beraien susmoak benetakoak zirela egiaztatu zuten, Amundsen aurreratu zitzaien.

Horrela, Amundsenen balentriaren 100 urte ostean munduko espedizio asko batu dira Antartidan omenaldia egiteko helburuarekin eta norvegiarrentzat ospakizun handiko eguna bihurtu da.

Iturriak:

-www.magazinedigital.com(Egilea: Rosa M. Bosh)

Erreferentziak:

-Javier Cacho, Amundsen-Scott, duelo en la Antartida. La carrera al polo sur. (Ed.Forcola)

-Angel Sanz, editor de Interfolio.Bi esploratzaileen egunerokoak argitaratu zituen gaztelaniaz.

Categories: History

Internet eta sare sozialen arriskuak

Sare sozialek badute bere alde txarra deskribatuta: erabilera desegokia, obsesibo edo irizpide gabekoa, auto-estima arazoak nabarmendu ditzake. Teknologia berrien berehalakotasuna eta ugaltzeko gaitasunak edozein egoera kontrolatzeko zailtasunak ematen ditu.

“Marta G. 48 lagun ditu Facebooken”. “Hau 92 pertsonari gustatzen zaie”. “Nire profila gustatzen bazaizu bozkatu hemen”. Interneteko sare popularra den Facebookek ematen dituen konsigna batzuk dira. Medikuntzaren esparruan, sare sozialen erabilera okerrarekin erlazionaturiko buruko osasunerako arrisku bat dokumentatu da “depresion Facebook” deitua.

Psikiatra batzuek hau gazteen artean sortzen den depresio modalitate berri bat dela kontsideratzen dute eta gazte askok sare sozialekin jasaten duten obsesio graduan islatzen dela. Desoreka Pediatriako Akademia Amerikarraren Pediatrics aldizkarian azaldua izan da.

Facebook, sare sozial gehienetan bezala, ondo pasatzen ari diren, festetara, bidaiatu eta argazkiak igotzen, arrakasta eta lagun kantitate handia duten pertsonak ageri dira. Auto-estima arazoak dituzten nerabe batzuek txarto sentitzen dira ospe hori lortzeko ezgai ikusten baitute bere burua eta porrot bat bezala bizi dira.

Es como si estuvieran solos o ignorados en una fiesta. El problema es que Facebook es como un gran certamen de popularidad a ver quien obtiene más solicitudes de amistad o que fotografías es la más seleccionada y, además algunos reciben comentarios desagradables que empeoran su estado anímico, aunque no se trate de un ciberacoso. (Santiago García, pediatra del hospital Sant Joan de Deu)

Adituek gazte askok sare sozialak gehiegi erabiltzen dutela uste dute, beraiekin erlazionatu, informatu, maitemindu eta lagunak egiten baitituzte baina baita ere adiskideak galdu, loturak apurtu, zurrumurruak jasan eta kritikak jaso ditzakezu. Interneten gehiegi bizi diren nerabeak sare sozialen Belen Esteban antzeko bat bihurtzen dira: pertsonai mediatikoa, sareen gauza onen eta txarren eraginpean jarri.

Espainiar nerabeen bi hirurenak sare sozialen baten erabiltzailea dela kalkulatu da. Horien artean Tuenti eta Facebook nabarmentzen dira.

Las tecnologias pueden ser proclives al exceso, a la adiccion, la dependencia, la suplantacion de la, el estres y, por supuesto, tambien al aislamiento y la depresion, pero este tipo de comportamientos no es exclusivo de la tecnologia y no es provocado por el propio medio en si mismo. Lo que hace la red es aflorar y retroalimentar un problema que ya existia y que puede tener causas diversas y complejas. (Eva Bach, pedagogoa eta gazte eta teknologian aditua)

Amaitzeko, Journal of Preventive Medicine argitaraturiko ikerketa kanadar batek nerabeek egunean soilik  4 ordu ordenagailuaren aurrean egoteagatik jokabide arriskutsuagoak hartzen dituztela adierazi zuen. Honakoak dira jokabide horiek:

-         13 urte baino lehen erlazio sexualak izatea

-         Babesik gabe erlazio sexualak izatea.

-         Tristura eta apatia iraunkorra

-         Pentsaera edo buruaz beste egiteko saiakerak.

-          Elikaduraren jokabidean gorabeherak (anorexia, bulimia)

-         Ariketa fisikoaren txikiagotzea (eta obesitatearen handiagotzea)

-         Sarri erre

-         Alkoholaren gehiegizko kontsumoa

-         Drogen kontsumoa, marihuanarena bereziki.

-         Borroka konstanteak klase kideekin edo agresioak.

-         Armak eramatea

Ikerketa honen arabera, Internetaren gehiegizko erabilera telebista eta bideo-kontsolak baino jokabide arriskutsuagoak sortzen ditu, edukian  sartzean ez baitago kanpoko kontrolik, telebista programak eta bideo-kontsolak berriz, badago zenbait legegintza abusuetatik babesten dituena.

Iturria

Magazine  (Egilea:Carmen Giro)

Erreferentzia

- Santiago Garcia- Tonel (Pediatra del hospital San Joan de Deu)

- Eva Bach (Pedagoga y experta en jovenes y tecnologia)

Categories: Social networks

“The Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde”

Guk The Strange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde liburuari buruz idatziko dugu. Liburu hau Robert Louis Stevenson (Edimburgo,Eskozia,1850ko azaroaren 13a- Upolo, Samoa, 1894ko abenduaren 3a) idazle ingelesak idatzi zuen eta 1886ko urtarrilean argitaratu zen. Oso ezaguna eta literaturaren historian aztarna garratzitsua  utzi du.  Horregatik, orrielde ugari daude liburu honi buruzko informazioa ematen duena. Hala ere, gehienetan gertatzen den bezala orrialde hauek ingeleses daude gehienbat. Hau izan da  gai honi buruz idaztearen arrazoi nagusienetarikoa.

Artikulu hori egiteko iturri eta erreferentzia ugari bilatu eta erabili behar ditut. Horietako bat  http://www.sparknotes.com/ web orrialdean aurki dezakegu. Lanak egiterako orduan ugariak dira iturriak aukeratzeko irizpideak, hala nola, informazio kopurua,agertzen den informazioaren fideltasuna,informazioa ondo antolatua egotea…  Irizpide hauek guztiak betetzen dituen horietako dugu http://www.sparknotes.com/.

Zergatik aukeratu dut artikulu hau?

Lehenengoz esan beharra dago lehen begiradaz ikus daitekeela orrialdea ondo egituratuta dagoela informazioa atal bakoitzaren barnean sartua. 12 ataletan banatzen du informazio osoa : Testuingurua, argumentua, pertsonaien zerrenda, protagonisten analisia, gaiak, laburpena eta analisia kapitulua bakoitza sakonki aztertuz, zitak, faktore esanguratsuak… Atal bakoitzeko informazioa oso osatua  eta garatuta dago. Horrek antolaketa onaren faktoreakin batera orrialde hau hartzea eta ez beste bat hartzearen arrazoi nagusinetarikoa da.

Hau aukeratu izanaren beste arrazoi garrantzitsu bat gai honen inguruan dauden beste liburu batzuen erreferentzia eta informazioa iturriak ageri direla da.

Azkenik, orrialdean lehen aldiz sartzean pentsa dezakegu ez dela oso fidegarria. Baina ez da egia, gaian ikasiak diren diren irakasleak idazten baitituzte artikuluak. Gainera, hau ikasgai  eta literaturako lan guztiak ditu bere barnean zeinahi ikaslek erabil ditzan.

ERREFERENTZIAK:

- Sparknotes: http://www.sparknotes.com/

- Wikipedia, the free enciclopedia  ,http://en.wikipedia.org/wiki/Strange_Case_of_Dr_Jekyll_and_Mr_Hyde /

http://en.wikipedia.org/wiki/Robert_Louis_Stevenson

Categories: English Language

Historia fantastiko eta abenturazkoen autore esanguratsuenetarikoa

Gure artikulua The Srange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde liburuari buruz denez, bere autoreari buruz blog posta egitea iruditu zaigu egokiena. Bere liburuak oso ezagunak dira mundu osoan zehar eta 26. autore itzuliena da .Bere liburu ezagunenak honakoak dira:

  • Treasure Island (Altxor uhartea), 1883.
  • The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde, 1886.
  • Kidnapped, 1886.

Hori gutxi balitz, geroago autore garrantzitsuak bihurtuko zirenengan eragin handia izan zuen eta gaur egun oraindik du.

Robert Louis Balfour Stevenson (Edinburgo, 1850eko azaroaren 13a – Upolo, Samoa, 1894ko abenduaren 3a) eleberrigile eskoziarra, poeta eta idazle-bidaiaria, eta ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat. G. K. Chestertonek esan zuenaren arabera: bera “lumaren puntatik hitz egokia hautatzen zuena zen, zotz-ala-motz egingo balu bezala”. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borges, Ernest Hemingway, Rudyard Kipling, Vladimir Nabokov, eta J. M. Barrie. Idazle modernista gehienek arbuiatzen zuten ospe handia zeukalako eta ez zelako haien modernismoaren definizioan sartzen. Hala ere, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi dira eta Kanonean lekutxo bat egin diote.

Stevensonen jaiotze izena Robert Lewis Balfour Setevenson izan zen eta Eskoziako Edinburgo hirian 1850eko azaroaren 13an. Haren aitaThomas Stevenson izan zen, eta aitaita Robert Stevenson izan zuen; biak ala biak itsasargien ingeniari bikainak, eta baita haren birraitaita ere. Familiako alde hartatik jaso zuen abentura, itsaso eta bidaiekiko maitea. Haren ama Gilbert Elliot, Mintoko lehenengo baroiaren eta George Smith abadearen ondorengoa zen eta Arthur St. Clairrekin erlazionatuta zegoen. Haren amaren parteko aitaita, Lewis Balfour, filosofia-moral irakaslea eta apaiza zen eta Stevensonek gaztaroko opor gehienak eman zituen haren etxean. “Orain askotan galdetzen diot neure buruari”, esan zuen Stevensonek, “zer jaso nuen nik abade zahar honengandik. Izan ere, uste dut sermoiak egiteko harro zegoen, eta neu ere bai, baina inoiz ez dut entzun guk entzutea gogoko genuenik”. Amarengandik, Margaret Balfour, birika makalak heredatu zituen (garaikideek tuberkulosiazeukala uste izan zuten, gaur egunean bronkiektasi edo sarkoidosia zela uste da). Honek, berak esaten zuen bezala “ohazalaren lurrean” lotu zuen neguan, eta han, ohe ertzean, erizainak orduak eta orduak ematen zituen Bibliako eta Covenat zaharrei buruzko pasarteak irakurtzen. Udan kanpoan jolasteko agintzen zioten. Han ume basati eta arduragabea zela erakutsi zuen, eta hamaika urte bete zituenean hain ondo sendotu zen, non gurasoek Edinburgoko unibertsitatera prestatzeko Edinburgh akademiara bidali baitzuten. Asmoa, aitaren urratsak jarraitzea zen itsasargi ingeniari bezala. Aro hartan asko irakurri zuen eta batez ere Shakespeare, Walter Scott, John Bunyan eta Arabiako Gauak gogoko izan zituen.

Hamazazpi urte zituela Edinburgoko unibertsitatera sartu zen, baina berehala jakin zuen ez zeukala ez indar fisikorik, ez gogo zientifikorik ingeniari arrakastatsua izateko. Aitak bidaia batean eraman zuenean, itsasargien eraikuntzan interesaturik egon beharrean, haren burua ikusi zituzten itsasertz eta uharteei buruzko erromantze ederrekin betetzen zela konturatu zen. Aita berarekin oso zorrotza bazen ere, azkenean literatura ikasten utzi zion, baina lehendabizi zuzenbidea ikasten bazuen. Horrela, beti izango zuen oinarri ekonomiko sendo bat. Ikastaro hori egin zuen eta hogeita bost urte zituenean azterketa gainditu zuen, baina prozesuan haren osasuna biziki makaldu zen egindako ahaleginarengatik.

1876an, Fanny Osbourne ezagutu zuen Frantzian eta maitemindu ziren. Fanny emakume estatubatuarra zen, bera baino hamar urte zaharragoa, eta bere senarrarengandik bananduta zegoen. Bere seme-alabekin bizi zen, margotzen eta atseden hartzen. 1880an, Fanny dibortziatu eta gero, ezkondu ziren.

Urte horretan, bere osasuna okertu zen, tuberkulosia dela eta. Edinburgora itzuli ziren bizitzera, gero Davosera (Suitza), eta azkenean Bournemouth bainuetxera. Hiru urte geroago, New Yorkerajoan ziren. Han Mark Twainekin adiskidetu zen. Azkenean, Samoara joan ziren .Samoako biztanleekiko harremana oso ona izan zen (Tusitala deitzen zioten, istorioak kontatzen dituena). Prentsa ingelesean Samoako egoera kaskarra salatu zuen. Burmuineko erasoaldi baten kariaz hil egin zen. Samoan bertan lurperatu zuten

Ikus dezakegunez, idazle honek bizitza konplexu bat izan zuen eta berak idatzitako lanak ahaztu ez daitezen film moldaketa asko egin dira bere istorioak kontuan hartuta

Categories: Uncategorized
%d bloggers like this: