Archive

Author Archive

Sare sozialak ezagutuz

Sare sozialak pertsona taldeez osaturiko egitura sozialak dira. Web bitarteko topagune hauetan adiskideak ahaideak edota interes komunak dituen jendea biltzen da.

Sare sozialen aintzindariak, XVIII. mendearen amaieran, Émile Durkheim eta Ferdinand Tönnies izan ziren. Lehenengo sare sozial birtuala Andrew Winreich-ek fundatu zuen Macroview enpresak sortu zuen. Six Degrees zuen izena eta 1997tik 2001era arte iraun zuen. Sare honen izena Frigyes Karinthy-k 1929an aurkeztu zuen sei gradu bananduen teorian oinarritzen da. Beranduago, 50. hamarkadan, teoria matematiko bezala proposatu zuten. Teoria honen arabera, pertsona bat munduko beste puntan dagoen beste pertsona batekin egon daiteke kontaktuan sei ezagunen katearen bidez. Orain zenbaki hori txikitu egin da, izan ere, oso erraza da fisikoki urrun dauden pertsonekin kontaktuan egotea.

Sare sozialek arriskuak eta alde positiboak dituzte. Abantailei erreparatuz, sozializazioa pluralitatea, berdintasuna eta integrazioa areagotzen dute; pertsona askoren bakardade edo isolamendua apurtuz. Ordenagailuek gero eta garrantsi handiagoa hartu duten gizartean gaudela argi dago, gaztetxoak oso goiz hasten dira hauekin lan egiten; sare sozialek eginkizun garrantsitzua betetzen dute, izan ere nerabeei ordenagailua era ludiko batean erabiltzea ahalbidetzen die.

Baina sare sozialak, gauza guztiak bezala abantailak eta desabantailak ditu. Gaur egun jendea 12 urterekin murgiltzen da sare sozialetan, egiten ari denaz oso jakitun izan gabe eta horrela edozein argazki igo edo gauzak publikoki esateak baditu bere arriskuak. Honez gain, identitatea lapurtzeko arriskua ere badago. Baina gauza hauek guztiak erabilera egokia eginez eta arduratsua izaten saihestu daitezke.

Seguruenik Euskal Herrian sare sozialik erabilienak Tuenti, Facebook, Twitter, Msn eta Linkedin dira. Koadrila edo lagunekin hitz egiteko eta ekitaldiak sortzeko ere oso aproposak dira. Sare sozialek berehalakotasuna, hurbiltasuna, informazioa eta askoz gauza gehiago eskaintzen dituzte eta gainera dohainik dira.

Sarean, Javi Zabala, 2004ko otsailak 22an (http://sarean.com/sarean/491)

Oreka komunikazioa, Jon Agirre, 2011ko otsailak 16an (http://orekakomunikazioa.deusto.es/2011/02/16/sare-sozialak-aukera-ala-arazo)

Sare sozialak eta gazteak , Amarauneko armiarmak, 2011ko abenduak 13an

Duncan Wattsek idatzitako liburua: Six Degrees: The Science of a Connected Age

Guraso, Iratxe Esnaola, 2010eko urriak 11 (http://guraso.com/kolaborazioak/sare-sozialak-isolamendua-edo-sozializazioa)

elcorreo.com, 2011ko abenduak 21 “Hiru gaztetatik bik sare sozialak «oso garrantzitsutzat» hartzen dabez”

Sare sozialak eta gazteak , Amarauneko armiarmak, 2011ko abenduak 13an

Wikipedia entziklopedia, sare sozialak, 2011ko abenduak 17 (http://wikipedia.org/wiki/Red_social)

Categories: Social networks

AC/DC sarean

Nire web komunikazio plana AC/DC musika taldeak sarean egiten duen lanean datza. Gaur egun internet pertsonen bizitzetan asko barneratu da, izan ere gauza askotarako erabil daitekeen tresna da. Publizitaterako ere, oso baliagarria bihurtu da eta gero eta enpresa gehiagok erabiltzen dute.

AC/DC musika taldea, Malcom eta Angus Young anaiek 1973an Sydneyen sortu zuten hard rock musika taldea da. Musika talde hau oso famatua izan da hasieratik izan duten bizitasuna eta indarragatik eta musikari asko pasatu da bertatik. 200 milloi album inguru saldu dira eta “Black in Black” albumak 50 milioi album baino gehiago saldu ditu mundu osoan (Thrillerren atzetik dago munduan gehien saldu den albumen ranking-ean). 38 urte igaro ondoren, bizirik eta arrakastatsua izaten jarraitzen duen taldea da.

Image

AC/DC-k beste musika talde gehienak bezala, bere web orrialde ofizilia izateaz gain, sare sozialetan eta blogetan ere kontuak ditu. Bere web ofizialak zaleei taldearen inguruan dena jakiteko aukera ematen die, girak, bideoak, argazkiak, berriak eta hainbat gauza gehiago ikus ditzakete.

Gehien erabiltzen dituen sare sozialen artean, Facebook, Twitter eta Youtube daude. Hemendik taldeak informazioa emateaz gain, hurbiltasuna ere eskaintzen du, izan ere, eurek idazten dute leku horretan eta zaleek beraiekin hitz egin dezakete. Taldeko aintzinako pertsonak bergogoratu edota data esanguratsuak oroitzen dituzte. Argazkiak eta bideoak elkarbanatzen dituzte eta iruzkinak ere jar ditzakete.

Azken finean, kontu horiek euren taldea XXI. mendean dauden aurrerakuntzen parte izateko egin dituzte. Taldeari buruzko informazioa denon esku egoteko, publizitatea egiteko, eta zaleei hurbiltasuna eskaintzeko batik bat.


AC/DCren webgune ofiziala (http://www.acdc.com/es)

Wikipedia entziklopedian, AC/DC, 2011ko urriren 1ean (http://eu.wikipedia.org/wiki/AC/DC)

MTV Networks, 2007an  (http://www.mtv.com/bands/m/metal/greatest_metal_bands/071406/index8.jhtml)

The Australian Broadcasting Corporation´s Gateway to Arts and Culture (http://www.abc.net.au/longway/timeline/)

Oscar M.S. , 2000ko abenduaren 17an (http://www.ac-dc.galeon.com/)

Categories: Music

“El Diario de Noah”

The Notebook edo El Diario de Noah, Nicholas Sparks idazle estatubatuarrak idatzi zuen hirugarren nobela eta argitaratu zuen lehenengoa izan zen. New Bern-en, Ipar Carolinan, sei hilabetez egon zen idazten eta 1996an irten zen. Liburu hau argitaratu osteko lehenengo astean gehien saldu denetarikoa izateagatik, New York Times aldizkarian egon zen eta urte batez Best sellerra izan zen.

Theresa Park izan zen Nicholas Sparksen ondoan egon zen agentea. Nobela erromantiko hau benetako gertaera batean oinarrituta dago. Izan ere, Sparks bere emaztearen amama eta atitearen amodio luzean inspiratu zen amodiozko nobela hau egiteko. Beranduago, 2004an, filma egiteko egokitu egin zuten, Nick Cassavetes zuzendaria eta Jeremy Leven eta Jan Sardi gidoilarien eskutik. Honek ere arrakasta handia izan zuen, 12 sari eta 3 sari-proposamen jaso zituen.

Liburu hau berrogeigarren hamarkadan kokatzen da. Allie Hamilton emakume gaztea kostaldeko Seabrook hirira doa bere familiarekin uda igarotzera, bertan Noah Calhoun ezagutzen du azokan. Neska ikusi orduko, Noah seguru dago elkarrekin bizitzeko jaio direla nahiz eta euren estatusa oso ezberdina izan. Uda zoragarria igarotzen dute elkarrekin eta maitemindu egiten dira baina bigarren mundu gerrateak gazteak banandu egiten ditu, Noahk ordea, ez du Allie bere bihotzetik aterako.

Erreferentziak:

Nicholas Sparks the official website. Willow Holdings, Inc. All Rights Reserved. 2002-2012. Retrieved from: http://www.nicholassparks.com/LearnMore.asp?BookID=1

Wikipediatik: The Notebook (novela). Azkenengo aldiz 2011ko azaroaren 19an editatuta. Retrieved from: http://en.wikipedia.org/wiki/The_Notebook

Categories: Arts, Cinema

Anish Kapoor, aro garaikideko artista

Anish Kapoor Bombay-n jaio zen 1954ko martxoaren 12an. Bere ama judu jatorrikoa zen (kultura androgenokoa), hilabete gutxirekin Bagdad-era immigratu zuena; aita, berriz “Punjab” familiatik zetorren (tradizio matriarkala). 1972an Israelera joan zen bere anaiarekin eta bertan ingeniaria elektrikoa ikasten hasi zen. Baina sei hilabete beranduago, karrera utzi eta artista izango zela erabaki zuen.

1973an Londresera joan zen artea ikastera, lehenengo Hornsey College of Art-en eta beranduago Chelsea School of Art and Design-en. Bertan bere bizitzan eredu izango zenarekin topo egin zuen, Paul Neagu artistarekin hain zuzen.

Image

Hortik aurrera Londresen bizi izan da eta bertan dauka bere estudioa. Baina Ingalaterran ia bizitza osoa bizi izan arren, ez du bere burua Britainiartzat jotzen; ezta Indiotzat ere. Bere ama eta bere aita jatorri hain ezberdinekoak izanda, bera “munduko biztanlea” dela aitortzen du, izan ere, izan duen arrakastaren eraginez, bizitza osoa egon da leku batetik bestera. Hala ere, bere obretan Indiar kulturan hain garrantzitsua den kolore gorria asko erabiliko du. Honengatik guztiagatik, multikulturalismoa eta justizia sustatzen duen artista dugu Anish Kapoor.

Kapoorrek bere lehenengo bakarkako erakusketa, 1980an egin zuen Pariseko Patrice Alexandran eta bere erreputazioa oso arin zabaldu zen. 1990an Veneziako Bienalean Bretainia Handiko ordezkaria izan zen eta Duemila Saria jaso zuen. Hurrengo urtean, 1991ean, Turner Sari ospetsua ere jaso zuen.

1999an Kapoor benetako akademiko izendatu zuten eta 2003an Britainiar Inperioko Komandantea hautatu zuten. Urte berdinean (2009), Royal Academy of Arts-en bakarkako erakusketa egin zuen; momentu-arte, bizirik egonda aukera hau izan zuen artista bakarrean bilakatuz. 2011an Frantzian, Arte eta letren ordenako komandantea izendatu zuten eta Japonian ere, Praemium Imperiale-a eman zioten.

Hainbat sari jaso dituen artista hau, arte garaikidearen eredu bilakatu da, izan ere, lan berritzaile eta ezin hobeak egiten ditu, ikusle eta artistak txundituz.

Erreferentziak:

Anish Kapoorren web orri ofiziala, (http://www.anishkapoor.com/)

Artishok, arte garaikideko aldizkaria, EUGENIA BERTELE (2011/10/24): (http://www.artishock.cl/2011/10/la-escultura-como-cuerpo-social-dirty-corner-de-anish-kapoor/)

Museo Guggenheim Bilbao, Anish Kapoor (2010): (http://www.guggenheim-bilbao.es/microsites/anish_kapoor/index.php?idioma=es)

Wikipedia entziklopedia askea, Anish Kapoor: (http://en.wikipedia.org/wiki/Anish_Kapoor)

Categories: Uncategorized
%d bloggers like this: