Archive

Author Archive

“Guernica” koadroa: ikuspegi ikonologikoa

Post honen helburu nagusia, Guernica koadroaren ikonologia azaltzea da. Horretarako, Santiago Sebastián López eta F.D.Russel autoreen lanak erabili ditut. Ikuspegi ikonologiakoa aztertzen hasi baino lehen, beharrezkoa da obra honen aurkezpen txiki bat egitea. Guernica Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilaren zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. II. errepublikak eskatu zion eta margolariak maiatzerako amaituta zeukan. Margolan hau urte horretan ospatutako erakusketa unibertsalean aurkeztu zen, Parisen.

Gernikan gertatutako bonbardaketak ez zeukan arrazoi politiko edo estrategikorik, herri honek ez baitzuen kokapen egokirik ez armada garrantzizkorik gudan. Gertaera honek, beraz, biztanleriaren izugarrizko beldurra eragitea bilatzen zuen. Eraso krudel eta bihozgabe horrek  Picassoren sentimenduak piztu zituen, eta, horrekin batera, bere barneko margolari bikaina. Maiatzean zehar, zirriborro asko egin eta gero, artelanari ekin zion, non irudi desberdinez baliatuz, esanahi ezkutu asko sortu zituen.

Esangura horiek azaltzeko, adituek, metodo ikonologikoa erabiltzen dute. Aipatu behar da, ordea, hori egin baino lehen, metodo ikonografikoa erabiltzen dela, non irudien azalpen orokor bat ematen den (kolorea, tamaina, kokapena…). Baina azalpen honetan, haratago joko dut; koadroan agertzen diren irudien interpretazioa egiten, edo azaltzen, ahaleginduko naiz. Lan arriskutsua, Picassok ez baitzuen azalpenik eman. Are gehiago, esanahi konkretuak azaltzearen kontra agertu zen behin baino gehiagotan. Iritzi eta usteen itsaso horretan, aldiz, badaude argi ikusten diren irudi batzuk. Koadroko zaldiak herriaren sufrimendua eta mina adierazten du. Beste aldetik, zezena aurkitzen da, guda, erasoa eta hondamendia gogoratuz. Azkenik, hirugarren eta azkenengo animalia, usoa, bakearen eta itxaropenaren sinboloa da. Pertsonei dagokienez, bi dira garrantzitsu. Bata, ama eta bere semea, hilik. Bestea, belauniko dagoen emakumea. Beharbada, bere familiako kideak bilatzen ari da, ezintasuna adieraziz.

Analisi mota hauek, dena dela, ez dira guztiz fidagarriak, bainda ikusleari laguntzen diote artelanak interpretatzen. Kasu honetan, Guernica koadroa polemika askoren iturri izan zen autorearen isiltasunarengatik. Hala ere, artearen munduan murgilduta dauden ikerlariek, ondo informatuta daudenean, analisi konplexuak eta interesgarriak egiten dituzte.

Erreferentziak:

-Santiago Sebastián López: “El Guernica y otras obras de Picasso: contextos iconográficos” Murcia, 1984

-F.D.Russel: “EL Guernica de Picasso: El laberinto de la narrativa y de la imaginación visual” Ed nacional, Madrid, 1981

-Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernika_(margolana) (2012ko maiatzaren 6an bilatuta)

The Illustrated Discography of Surf Music

We have used this reference to write about Jack Johnson in our wikipedia article. The Illustrated Discography of Surf Music 1961-65 is an excellent source to find the what, who, and where of surf music produced in these influential times. While the book doesn’t go into any great detail of the history of each song, there is a good and basic history of Surf Music and gives useful information about certain artists. This book contains a database-like listing of albums and is a useful guide to collecting albums. This book is worth looking high and low for.

Categories: Uncategorized
%d bloggers like this: