Archive

Author Archive

Kandinsky, VASSILY

Vasily Kandinsky (1866-1944) Moskun jaio zen artista dugu. Oso gaztetatik, bere gurasoek semeak koloreen, hitzen eta soinuen aurrean aparteko abilezia, sentsibilitatea eta talentua zuela ohartuta, eta bere heziketari jartzen zioten arreta bereziari esker, Kandinskyk gustuko zuen hori garatu eta sendotu ahal izan zuen berak berezko zuen talentua. Hala ere, hogeita bederatzi urte izan arte itxaron behar izan zuen beste artista errusiar asko legez Munichera joan eta bere ibilbide edota karrera artistikoari hasiera emateko. Read more…

Categories: Arts, History, Humanities

Even Zohar: Literatura eta Itzulpenak

March 20, 2012 Leave a comment

Artikulu hau Itamar Even Zoharrek 1990ean idatzitakoa da eta bertan bere lan nagusienean, polisistemen teorian oinarrituz, itzulpengintzak duen garrantziari buruz dihardu. Itamar Even Zohar, filosofo, Hebraiar filologo eta Literatu Konparatuko aditu israeldar garrantzitsuenetariko bat izateaz gain, Ikasketa Kulturaletako ikertzailerik esanguratsuenetariko bat da zalantzarik gabe. Ikertzaile israeldar hau batez ere identitate nazionalen eraketetan kulturak duen jarrera zein handia eta eraginkorra izan daitekeen azaltzen saiatzen da.Artikulura bueltatuz bada, bertan Zoharrek itzulita dauden obra literarioek zer nolako garrantzia izan dezaketen galdetzen du eta hauek itzuliak direnean, itzulita diren hizkuntzara moldatu eta gero ea formatu edota esanahia bera jarraitzen mantentzen duten aztertzen du:

The prevailing concept is rather that of “translation” or just “translated works” treated on an individual basis. Is there any basis for a different assumption, that is for considering translated literature as a system? Is there the same sort of cultural and verbal network of relations within what seems to be an arbitrary group of translated texts as the one we willingly hypothesize for original literature? What kind of relations might there be among translated works, which are presented as completed facts, imported from other literatures, detached from their home contexts and consequently neutralized from the point of view of center-and-periphery struggles? Read more…

Categories: Languages

Argia, astekaria izatetik haratago

December 16, 2011 Leave a comment

ARGIA [Zeruko Argia] astekaria Euskal Herri eta Iparraldean publikatzen den euskarazko aldizkari orokorra eta zaharrena da. Astero kaleratzen da eta gaurkotasunarekin lotutako gaiak sakontasunez lantzea da helburu nagusitzat duena. Gaur egun oso estuki lotuta dago bai bere Facebook , Twitter eta Youtubeko sare sozialetara. Hala ere esan beharra dago bere publikazio eta informazio gehiena bere orrialde propioan argitaratzen dela, Argia.comen. Aldizkarian gehian  aztertzen diren gaiak kultura, gizartea, hezkuntza, nazioartea , ekonomia eta euskara dira batik bat ,eta hauek ez dira beti Euskal Herriaren gainekoak izaten, bertan izan dezakeen eragina ere aztertzen duten arren. Read more…

Categories: Basque Language

Entre dos mundos

November 28, 2011 Leave a comment

Nola sentitzen da atzerritar bat beste herrialde batera mugitzen denean? Zeintzuk dira berak aurre egin behar dituen arazo sozial, kultural edota familiarrak? Zergatik gertatzen zaie hain zaila kultura berri horretara moldatzea?Aitor Ibarrola-Armedariz eta Raquel Blave Entre dos mundos liburuan galdera hauek erantzuten eta aztertzen saiatzen dira eta horretarako bederatzi istorio ezberdinez baliatu dira, hauek guztiak Iparramerikako emigratu eta bertan bizimodu hobeago bat aurkitzera joandakoenak. Gaur egun gai hauek unibertsitate mailan landu eta garatzea garrantzitsua iruditzen zait, askotan urruti ikusi arren, egunerokotasunean ikusi eta gurekin bizi dugulako, historiaren zati delako, eta gu ere inoiz hala sentiarazi gaitezkeelako edota sentiarazi dezakegulako. Read more…

Categories: Multiculturality Tags:

Identitate Digitala

November 24, 2011 Leave a comment

Ba al dakizu zenbat lagun edota ezagunek ezagutzen duten zure identitate digitala ?Eta bertan sartzeko erabiltzen duzun pasahitza?

Ba al dakigu zer den identitate digitala? Guztiok ezagutzen al dugun edota paso egiten sareko beste txisme bat delako kontuarekin?

Identitate digitalari buruz hitz egiten dugunean, hitz gutxitan erabiltzaile izenari buruz ari gara. Bai, gure erabiltzaile izena, non interneteko leku publikoetan nabigatzen ari den jendeak ikus dezakeen izena, mundu osoko jendeak. Komeni da beraz, gure erabiltzaile izena sare sozialetan erakusgarri dela gogoratzea, eta hau zaindu beharra dagoela , gure egunoroko bizitzan geure ospea , nolabait esateko, zaintzen dugun bezala. Read more…

%d bloggers like this: