Archive

Author Archive

Espazioaren konkista Wikipedian jasoa


Ideologia antagonistak, espioiak, muga fisikoak, estatu kolpeak, gerrillak, bonba nuklearrakXX. mendearen  ezaugarriak jasotzen eta sintetizatzen dituen prozesu luzea eta interesgarria da Gerra Hotza. Gertakari historiko luze lez, historiako adar ezberdinak ikutzen ditu, hala nola, politika, ekonomia, zientzia eta teknologia . Ondorioz, gai honek eskeintzen duen zabaltasuna Wikipedian jasotzea erabaki dugu, dokumentazio egokiarekin eutsiz. Era berean, Wikipedian ageri den jatorrizko artikuluak izan dezakeen informazio falta edo hutsunea betetzea dugu helburutzat.

Lehenik eta behin, gaztelaniako jatorrizko artikuluaren informazioa irakurri genuen eta bere erreferentziak aztertu genituen. Informazioa Google Docs plataforman itzuli genuen. Informazioaren zati handia itzulita zegoela, tutoria izan genuen, eta, bertan, jada itzulita zegoen artikulua klaseko Deusto Littera Wikian sortu genuen sarrera berria eta bertan ekin genion lanari. Artikulua Wiki plataformara pasatzeko unean, atal ezberdinetan banatu informazioa: Sarrera, Aurrekari historikoak, Gerra Hotzeko testuingurua, Apolo programak, 12 astronautak, gastu ekonomikoak… Falta ziren atal horiek klaseko Wikian sortutako sarreran itzuli eta taldeko kideen artean landu genituen.

Artikulua burutzeko unean eguneroko lanari garrantzia eman diogu. Zatika egin dugu lana, pixkanaka-pixkanaka eguneroko ekarpenak eginez. Hori izan da gure artikuluaren luzeeraren gakoa. Era horretan, lehen aipatu diren adar ezberdinak garatu dira, hots, politika, ekonomia edota teknologiari buruz aritu gara.

Informazio hori aberasteko xedearekin, beste bibliografia bilatu genuen, adibidez, RIA Novosti agentzia errusiarraren artikuluak, NASAren orrialdeko informazioa, El Mundo egunkariko artikulua, Historiako testuliburuak… Behin artikulua prest zegoela, Wikipedian kontua sortu dugu eta bertan jarri dugu gure artikulua: Espazioko Lehia. Ondoren, argazki egokiak bilatu ditugu informazioari dimentsio bisuala emateko. Wikipedian egindako azken ekintza esteken eranstea izan da. Esan beharra dago termino batzuei buruz euskarazko Wikipediak dituen eskasiak gure lana zaildu duela.

Azkenik, gaiari buruzko informazio gehigarria bilatu dut, adibidez, Apolo 13aren inguruko dokumentala, taldean partekatu duguna. Oso lan interesgarria iruditu zait, gai honi buruzko ezaugarri berriak ikasi baititut. Era horretan, gaiarekiko interesa piztu da nigan eta esperientzia aberasgarria izan dela deritzot.

Erreferentziak:

- Wikipediako artikulua: http://eu.wikipedia.org/wiki/Espazioko_lasterketa

- Deustuko Littera Median egindako artikulua: http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/Infoman1112/Space_Race

A documented Space Race

The one who insists on hitting a rock on the moon will not get it, but will end up knowing how to handle the slingshot.                                           Arabian proverb

This proverb sums up the spirit that in the decade of 1960 to 195o led the two superpowers, the United States and the Soviet Union to start a space race culminating in the arrival of American astronauts on Apollo 11 to the Moon in August 1969. There is one little difference between the proverb and reality: the man succeeded in walking onto the Moon. This is one of the most important historical events of the twentieth century that capped a process of technological expertise, but that, in turn, hid a cultural and political confrontation between the two blocs. As mentioned, it was a race, a competition between two parties and countries to step on the moon, so that, when studying this event, it is vital to avoid bias. Therefore,  official press and official news agencies are going to be attended in documenting this historic event. Here are two examples:  Read more…

Categories: History

Itxura digitala vs. nortasun digitala

Power to the people abesten zuen John Lennon-ek 1971. urtean, gizabanako ororen desadostasunak, usteak, malkoak eta algarak bihotz guztien batasunean isuriko zirelakoan. 40 urte pasa dira, eta, gizon horren hitzak hein batean bete dira, Internet eta komunikabide digitalak jendearen bozgoragailu bilakatu baitira. Teknologiaren aro honetan, bizitzaren elementu guztiek dimentsio digitala hartu dute. Enpresa eta marketing munduan inoiz baino garrantzitsuagoa da merkatuaren aurrean bakoitzak duen nortasuna eta itxura. Baina, ba al dakigu zer diren kontzeptu horiek? Read more…

Categories: Web Communication

El individuo y la masa

November 28, 2011 2 comments

“Las masas humanas más peligrosas son aquellas en cuyas venas ha sido inyectado el veneno del miedo…. del miedo al cambio.”    Octavio Paz

El psiquiatra austriaco Viktor Frankl publicó en 1946 Ein Psychologe erlebt das Konzentrationslager,  obra más conocida como El hombre en busca de sentido. En ella, el autor narra las experiencias vividas como prisionero de guerra durante la Segunda Guerra Mundial. Viktor Frankl ahonda en la búsqueda del sentido de la vida en situaciones límite. Argumenta que en situaciones límite como la vivida por él mismo siendo preso en un campo de concentración, al verse privada y aplastada la libertad individual, el ser humano se limita a la propia defensa y olvida todo su hostil entorno, que únicamente le da la espalda. Por lo tanto, es el individuo, enclaustrado, solo y desnudo el que se muestra en situaciones en las que no se garantizan los derechos humanos. Read more…

Arctic Monkeys sarean

Ez genekien zer zen Myspace. Britainia Handiko diska salmenten rankingeko lehenengo postuan geunden. Telebistan eta irratian egunero agertzen ginen. Prentsak MySpace kontua ateratzen zuen egunero, eta guk ez genekien zer zen MySpace.


Hauek ziren Arctic Monkeys taldekideen hitzak lortu zuten behin-behineko ospeaz hitz egiterakoan. Nork esango zien Sheffield hiriko kanpoaldeko auzo industrialeko 20 bat urte zuten lau gazteei Interneti esker euren musika mundu osora zabalduko zutela. Read more…

Categories: Web Communication
%d bloggers like this: