Zer da multikulturalitatea?
Pichardo Galánen Reflexiones enotrno a la cultura; una apuesta por el Interculturalismo liburuak talde kultural desberdinen arteko banaketari aurre egiteko proposamenen hurbilketa du helburu: etnozentrsimotik eta errelatibismo kulturaletik multikulturalismo eta interkulturalismoraino. Autoreak elkarketarako eta eztabaidarako proposamena egiten du errespetu eta berdintasunetik abiatuz beti ere.
Multikulturalitatea, aurtengo nire ikasgai gogokoenetarikoa da, baina zer da multikulturalitatea? eta zertan bereizten dira multikulturalitate eta interkulturalitatea?
Multikulturalitatea pluralismo kulturalaren lehen
adierazgarri da eta arrazagatik edo kulturagatik sortutako diskriminazioa baztertzen du, eta kultura guztien errespetua eta onarpena bultzatzen du. Arraza edo kulturagatiko diskriminazio eza bultzatzen du, eta desberdintasun kulturalaren onarpena eta eskubidea defendatu ere. Kulturen arteko desberdintasunak azpimarratzen ditu, hainbeste non kultur talde batzuk besteengandik isolatu ditzakeen. Sozietate bat multikulturala dela esango dugu bertan hainbat kulturatako pertsonak bizi direnean. Read more…

Recent Comments