Archive

Author Archive

Arte postmodernoa: Jeff Koons

 Egungo artean arreta jarriz, gaurkoa Arte Postmoderno bezala ezagutzen den artea daukagu, Aro Garaikideko gizarte, politika eta ekonomian oinarritzen dena. Arte honen barruan kokatzen da Jeff Koons artista estatubatuarraren lana. Garaiko artista polemikoenetarikoa dugu Koons, baita hobeto ordainduenetakoa ere.

Kitsch estilotik hasi eta monumentalismora garatu du bere lana. Material ez-ohiko bezain arraroak erabili ditu bere obrak egiteko, eta horrek ere ospea eman dio; ispilua eta binilotik, loreak erabiltzera arte. Azkenengoen artean koka dezakegu Guggenheim Museoaren aurrealdean daukagun Puppy,  bere lanetan famatuenetarikoa.  Read more…

Nickelback: Biografia

Gure taldeko artikulua Nickelback taldearen inguruan egingo dugu. Kanadako talde hau 1995an sortu zen, Hanna herrian, Albertan, eta harreskero jarraitzaile ugari izan ditu. Hori dela eta, taldea eta hau psatzen duten kideen informazioa zabalduz joan de Interneten bidez; baina, oso sarritan gertatzen den bezala, ez dago talde honen inguruko informaziorik euskaraz edo, egotekotan, ez da oso zehatza eta luzea ere.  Hau izan da Nickelback taldeari buruzko artikulua idazteko zergati garrantzitsuena.

Artikulu hori burutzeko, hainbat iturri eta erreferentzia jarraitu eta erabiltzea beharrezkoa dugu; horietako bat da Enyclopedia of World Biography web orrialdean aurki dezakeguna.

Ugariak izan daitezke orrialde edo informazio iturri bat lana egiteko egokiak direla pentsatzera eramaten dizuten arrazoiak: zelako luzeera duen, batzen duen informazioa sinesgarria izatea,  bilatzen diren datuak argi azaltzea… Horietako artikulua dugu aipatutakoa, World Biography-n argitaratutako.

Read more…

Nire Web Komunikazio Plana – La Pegatina

December 19, 2011 Leave a comment

 Sare sozialak punta-puntako gai direla denok dakigun gauza da; honen bitartez urruti bizi diren lagunekin egin dezakegu berba une oro, Interneteko tarifa ordaintzearekin bakarrik. Horrela, argazkiak partekatu, lagunak egin eta gure burua ezagutzera eman dezakegu. Hori dela eta, gero eta gehiago dira web orrialde bat sortu edo sare sozialetan aurrekontu bat irekitzen duten musika taldeak. Horietako bat dugu La Pegatina, izugarrizkoa arrakasta izaten ari duen talde katalana. Hauek Facebook, Twitter eta MySpace-n aurrekontua izateaz gain, euren web orrialde propio ireki dute. Read more…

Kontuz zure nortasun digitalarekin!

December 2, 2011 Leave a comment

Eurostatek 2011ko otsailean argitaratutako datuak erabilita,  María Lázaro Ávilak azpimarratu du Espainia dela nortasun digitalaren lapurketa gehien ematen den herrialdea, Bulgariarekin batera: herritarren %7ak informazio pertsonalaren eta pribatasunaren urraketa jasan duela onartzen du, Europar Batasunean %4an bakarrik gertatzen delarik.

Interneteko erabiltzaile orok du bere nortasun digitala. Posta elektronikotik hasi, eta erabiltzen diren baliabideen arabera eratzen da nortasun hori; arazoa da anonimotasuna galtzen ari dela. Nortasun digitala ez da gure izena Google-en jartzen agertzen zaiguna, Interneten bidez bakoitzari buruz zabaltzen den ideia edo ideia horren inguruko informazioa baizi. Erabiltzaile bat Interneten sartzean eta ohiko ekintzak egiten hastean, posta elektroniko kontua ireki, sare sozialak erabiltzen hasi, edo beste abarretan, bere nortasun digitala mamitzen hasten da.  Bere ekintzekin, sareko hainbat tokitan arrastoa uzten hasten da. Posta elektronikoa bidali, blog bateko sarrera bat idatzi, lagun bati erantzun; egunero egiten den jarduera arrunta da. Horrek guztiak erabiltzailearen sareko nortasuna osatzen du.

Read more…

Sare sozialen arteko guda

November 28, 2011 Leave a comment

José Isaac Mercader kazetariak 2008an argitaratutako artikulu batean esandakoaren arabera,  gazteen %83 sare sozialen bat erabiltzen du. Arrakastarik handiena MySpace eta Facebook multinazional estatubatuarren arten banatzen bada ere, Tuenti sare espainiarrak lidergoa lortu du, Google+ alde batera geratu gabe. Enrique Dans-ek sare sozial hauen kaptazio estrategien kontra agertu da. Sare Sozialen arteko guda hasi ote da? Read more…

%d bloggers like this: