Busti zaitez euskal kulturaz Durangoko azokan!
Durangoko euskal liburu eta disko azoka ezta edonolako azoka arrunta, ez horixe! Urtez uzte Durangoko Landako erakustazokan egiten den 4000 metro karratuko euskal kulturaz jositako eremu paregabea da.
Azoka hau Durangoko Landako Erakustazokan izaten da urtez urte eta aurtengoa 45.edizioa izan da. Azokaren Web orrialdeak Gerediaga Elkartearen laguntza izan du besteak beste, eta honek ere bere web orrialde ofiziala du euskaraz eta gaztelaniaz egitaratua.
Artikulu honetan, Durangoko euskal liburu eta disko azokaren web orrialdearen nondik norakoak azalduko ditut, hots, zein sare sozialetan parte hartzen duen (Facebook), microblogging-a (Twitter) eta barnean dituen beste web orrialdeak (Durangoko azokaren web orrialdea eta Flickr). Sarean dituen kontu guzti hauek oso garrantzitsuak dira. Izan ere, jende dexentek hartzen du parte hauetan eta beraz, nahiko fidagarriak direla esan genezake informazioren aldetik.
Mia Wenjen-ek dioen bezala, “Facebook eta Twitter negozio kontuetarako oso lagungarriak dira”. Hori dela eta, Durangoko azokak arestian aipaturiko sare sozial hauek erabiltzen ditu.
Recent Comments