Santurtziko Serantes Kultur Aretoa Santurtzin kokatzen da, eta filmak aparte, antzerki lanak ere ikusteko aukera ematen du. Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Autonomiadun Erakundea da. 1998an sortu zen, eta 3 areto ditu. Handiena 600 eserleku ditu, eta beste biak ez dira 200 eserlekuetara heltzen. Hala ere, areto handia da, bi pisu ditu eta. Read more…
Like this:
Be the first to like this post.
Izenburuan irakurtzen ditugun kontzeptuak Giza Zientziekin erlazionatuta daude. Gaur egungo mundua gero eta batutago dago komunikabide eta ditugun garraiobideei esker. Gainera, egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak eragin dute Munduan zehar dauden kultura anitzak kontaktuan jartzea. J.I. Pichardo Galanek argi eta garbi azaltzen du multikulturalitatea zer den: kontzeptu hau azaltzeko kontuan izan behar da pluralismo eta integrazioa, eta horrean arabera esan daiteke multikulturalitatea errealitate bat dela, kultura ezberdinen arteko multzoa. Read more…
Like this:
Be the first to like this post.
Facebookari esker, Francesco Manettok esaten duen bezala, jakin dezakegu Eric Gustafsonen hainbat datu: 22 urte ditu, Fisikan Lizentziatua da, eta lan bila dago. David Lynchen filmak gustoko ditu. Bere Facebookean sartuz gero, pertsona honi buruz informazio gehiago lortu genezake.Facebooka gero eta arrakasta gehiago duen sare soziala da. Sare sozial hauek oso gomendagarriak dira jende berria ezagutzeko eta hurrun dauden lagunekin harremanak mantentzeko. Gainera, enpresa askok erabiltzen dute sare sozial hau Interneten bere izena zabaltzeko eta jendea ezagutzeko. Read more…
Like this:
Be the first to like this post.
Recent Comments