Archive

Author Archive

Nor dago “I Love NY”-en atzean?

“I love NY” logoa, mundu guztian ezaguna den sinbolo bat da baina gutxi askok dakite zein den ikono honen jatorria, eta are garrantzitsuagoa dena, nor den bere sortzailea. Arrazoi honengatik erabaki dut, ondorengo artikulu hau Milton Glaser-i buruz egitea.

Milton Glaser, 1929ko ekainaren 26an New York hirian jaiotako diseinatzaile grafiko ospetsua da. Hungariar judutar familia batean jaio eta hezia izan zen, eta Manhattan auzoko  (orain  Fiorello H. LaGuardia High School of Music and Art and Performing Arts izenez ezagutzen dena) ean jaso zituen ikasketak. 1951.urtean, Cooper Union-ean graduatu zen eta beranduago Bologna-ko The Academy of Fine Art –ean.

Artistak, bere lanaren ezaugarri garrantzitsuenak, sinpletasuna eta originaltasuna direla esaten du, baina adituen esanetan The Push Pin izeneko estiloa jarraitzen du, elektrizizmo ezentrikoari loturik dagoena eta aldi berean Suitzako eskolako formalismoarekin kontraste handia egiten duena. Honez gain, Milton-ek estilo grafiko jostaria txertatu zuen , lexiko umoretsu eta kolore psikodelikoen arteko konbinazioa,   gaur egungo kulturari eta sasoiko estilo historikoei begira dagoena.

Honen adibide argi dugu “I love NY logoa”. Hiru letra eta bihotz baten sinboloa baino ez; hala ere, bere diseinuak, hiri baten zortea aldatu eta munduko logorik imitatuena bilakatu da. I Love New York logo eta aldi berean abesti bati loturik doan diseinua da, 1970. hamarkadatik aurrera New York hiriko turismoari bultzada emateko egin zen kanpaina publizitarioari laguntzeko egin zena alegia. Hala ere, irailaren 11ko atentatu terrosisten ondoren, logoak garrantzia handiagoa hartu zuen hiriarentzat eta baita bertako populazioarentzat ere, ezbeharraren ondoren hiria bisitatu zuen jendeak elastikoak janzten zituelako hiritarren saminarekin bat egiteko. Atentatuen ostean Glaser-ek diseinuaren bertsio berri bat atera zuen “I Love New York More Than Ever” izenarekin , eta bihotz gorriaren erdian puntu beltz bat kokatu zuen, World Trade Centre-ri erreferentzia eginez.

Hau esanda argi dago Milton Glaser, beranduago etorri diren artista askoren erreferentzia bilakatu dela eta mundu mailan ere ikono argi bihurtu dela, arrazoi honengatik, gure blogaren txoko txiki honetan leku bat merezi duela uste dut.

Erreferentziak:

- Patrick Argent, Area of design “Milton Glaser: Always One Jump Ahead”, (1999ko Abuztua/ iraila), 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.areaofdesign.com/americanicons/glaser.htm

Phillamuseum “Milton Glaser: Design, influence and process” (2000ko azaroaren 11- 2001eko abenduaren 15a),  2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.philamuseum.org/exhibitions/2001/39.html,

- Michelle Emmer, Notices of the AMS “Piero della Francesca. A mathematicians Art”, 373.orr (2007ko martxoa), 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.ams.org/notices/200703/rev-emmer.pdf

- Milton Glaser-en web orri ofiziala,  , 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua: http://www.miltonglaser.com/milton/#2

Categories: Arts, Uncategorized

Nickelback: The Canadian Encyclopedia

Gure taldeko lana burutzeko Nickelback talde famatua aukeratu dugu. Kanadako talde hau 1995an sortu zen, Alberta-n, eta  denbora aurrera joan ahala, auren ospea hazten joan da, kideen informazioarekin gertatu den bezala.  Honen erantzule nagusia, Internet izan da   baina, sarritan gertatzen den bezala, ez dago talde honen inguruko euskarazko informazio esluragarririk eta, egotekotan, ez da oso zehatza eta luzea ere.  Hau esanda, argi dago, informazio falta hau izan dela artikulu hau aurrera eramatearen arrazoi nagusia. Read more…

Categories: Uncategorized

The Girl Effect

December 20, 2011 3 comments

XXI. mendean bizi arren, oraindik ez da lortu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, nahiz eta herrialde garatuenetan arazoa gero eta txikiagoa bilakatzen ari den , herrialde pobreek arazo hau sufritzen jarraitzen dute. Arazorik eztabaidatuena, hezkuntza eskubideak dira, izan ere, herrialde askotan neska nerabeek ezin dute heziketa bat jaso arrazoi ekonomiko, erlijioso edota familia tradizioengatik eta hori da hain zuzen ere the girl effect-en helburu nagusia, arazo honi aurre egin eta batez ere emakumezkoei etorkizun hobe bat eskaini. Read more…

Mikroblogintza, blogaren seme gazteena

December 12, 2011 Leave a comment

Pasa dira bost urte, Wired aldizkarian Paul Boutinek idatzitako artikulu bat irakurri eta, kamarada, gauzak nola aldatzen diren ikusi duzu.

“Zeure bloga idazten hasi behar al duzu? –dio artikuluaren hasierak– Hona lagun baten aholkua: ez egin. Eta honezkero bloga baldin badaukazu, kendu entxufea”.

Orain Twitter, Facebook eta antzekoen garaia bizi dugu, sare sozialen aroa, Interneteko azken zurrunbilo eroa; eta, Boutinek dioenez, blogek berrikuntzaren treneko txartela galdu dute. Zergatik? Lehen geltokia: dirua

“Blogosfera, behinola norbere adierazpenen eta pentsamendu argien oasi fresko izandakoa, ordaindutako gauzen tsunami batek ito du”.

Read more…

Sare sozialak, ikasteko modu berritzailea

November 23, 2011 1 comment

Juan José de Haro-ren hitzetan interesak edo zaletasun komunak konpartitzen dituzten komunitate birtualak dira. Partaide bakoitzak Webtoki bat eskuratzen du, pertsonalizatzen du eta bertan komunikatzeko tresnak erabiltzen ditu (blogak, eztabaida-foroka, irudiak, bideoak, soinuak igotzeko tokiak…) . Tresnen bitartez bere iritziak, informazioak, artxiboak eta abar adierazi eta elkartrukatu ahal ditu. Beste partaideekiko elkarreragina “gonbidapenak” eta “lagunak” egiten sortzen da. Era berean zaletasun bereak dituzten taldeak daude. Read more…

%d bloggers like this: