Archive

Author Archive

Famarik gabeko artea

Jean Nouvel 1945. urtean jaio zen Fumel deituriko Frantziako hegoaldeko herri txiki batean, Akitaniako lurraldetik hurbil, baina laster mugitu zen handik gertu dagoen Srlat herrira bere familiarekin batera. Bere haurtzaroa eraikuntza gotikoez beteriko Erdi Aroko herri txiki honetan eman zuen, garai hartako gerraosteko urritasun eta pobreziak markaturiko bizitzari aurre eginez.

Hogeita bat urterekin, Burdeosen ikasketak egin ondoren, Pariseko Arte Ederretako Goi-Mailako Eskolan onartua izan zen eta pintura ikasteari ekin zion, nahiz eta handik gutxira arkitektura hautatu zuen. Aldaketa honen zergatia alderdi ekonomikoari ezarri zion, berak beranduago esan zuen moduan: “En aquellos años no tenía apenas dinero y me pareció que la arquitectura sería una vía más práctica para ganarme la vida que la pintura”.

Garai hartan Parisen arnasten zen aireak ez zuen inongo zerikusirik izan orduarte izandako giro herritar eta konformistarekin; agerian zegoen inguruko eskola, unibertsitate eta lantegietan herritarrek orduko Charles de Gaulle presidentearen gobernu kontserbadorearen aurkako jarrera. Intelektualek, langileek eta ikasleek sustaturiko aldaketarako grina horrek 1968ko Maiatzeko iraultza ekarri zuen. Borroka honetan emandako istilu eta barrikadak albo batera utzita, eragin handia izan zuten Nouvel-engan eta bere artearengan ikasleen asanbleetatik atera ziren planteamendu sozialista eta utopikoek.

Bere unibertsitario garaian, Nouvel, Claude Parent izeneko arkitekto bakarti eta polemikoarekin lan egiten hasi zen; polemikotasun horren adibide bat dugu hormigoi armatuzko bunkerren edertasun eta plastizitatea goraipatzean, alegia. Horrela, 1972an lizentziatu zen eta jasotako influentzia iraultzaile eta heterodoxoek, 70. hamarkadako irudi nabarmenetako bat bihurtu zuen arkitektura eta politika munduan. Fama hau aprobetxatuz, 1976an “Arkitekto Frantsetsak 76ko maiatza” izeneko mugimendu progesista bat sortu zuen, arkitektoek hiriko politikan eta hondarearen gestioan erabakiak hartzeko garrantzia handiagoa aldarrikatzeko asmoz. Honen ostean, hurrengo urtean, Arkitekturako Sindikatoa sortu zuen. Read more…

Categories: Arts, Basque Language Tags: ,

Hizkuntzen arteko ukipena ugarituz doa globalizazioaren erruz

November 21, 2011 Leave a comment

Hizkuntzak eta hiztunak harremanetan daude, gizarte mailako arrazoi ezberdinak direla medio, herriek topo egiten dutelako. Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude eta 200 estatu; beraz, hizkuntza ofizialez gain, asko izan daitezke herri bateko hizkuntzak eta ondorioz, munduko hizkuntzak ez dira isolatuak, ukipenean bizi dira. Hizkuntzen arteko harremanak zuzenak dira eta esan dezakegu mundua kokagune desberdinetan eleaniztuna denez, hizkuntza komunitateak etengabe gainjartzen direla. Ricardo Tavares-en esanetan:

La riqueza del idioma no tiene fronteras, y cada país revela su historia y realidad cultural cuando habla. Nada queda oculto.

Read more…

%d bloggers like this: