Archive

Author Archive

Web communication plan: “Vaya Semanita”

December 22, 2010 Leave a comment

Sarrera honetan Vaya Semanitari buruz hitz egingo dut, wikian egindako Web Communication planaren laburketa moduko bat izango da. Telebista programa arrakastatsu honen sare sozial eta microblogginga aztertuko ditut, bestetaz aparte.

“Vaya Semanita”, ETB2n egiten den umore telebista saioa da. Hasiera batean katearentzako garrantzia handirik gabeko umore saio arrunt bat zen arren, gerora eta ikusleen erantzuna ikusita saioaren ordutegia ikusle gehieneko orduetara aldatu zen eta saioaren egitura ere aldatuz joan zen, arrakasta handia izanez.Programa, sketch-etan zatitzen da. Horretaz aparte, aurkezle bat dago eta normalean ospetsua den jendea gonbidatzen dute programara, haiekin txantxetan aritzeko eta haiei buruz sketch-ak egiteko.

Oscar Terolek aurkezten zuen 2005. urtera arte. Urte honetaz geroztik, Andoni Agirregomezkorta dabil aurkezle lanetan. Hainbat sari irabazi ditu telebista programa honek eta, orain dela gutxi barru, antzerkira eraman dute.

Sare sozialetan badu tokia Vaya Semanitak. Facebookeko aurrekontua badu eta esan beharra dago oso arrakastatsua izan dela. 66.668 lagun ditu gaurko datan, 2010eko Urtarrilaren 19a. Tuentin badu ere orri bat, 11.636 lagunek segitzen dute.Honetaz aparte, umorezko programa honek bere web orria dauka. ETB-ko web orriaren barruan sartuta dago eta han berriak jartzen dituzte.

Nire ustez, eta konklusio moduan, sare sozialen eta web guneen bitartez, programa hau moduko eta beste gauza askotako marketing ugari egiten da eta jendeak gehiago jarraitzen du. Oso modu ona da daukan arrakasta ikusteko eta berriak jartzeko bertan.

Erreferentziak:
– Wikipedia, entziklopedia librea. Vaya semanita. Kontsulta data: Urtarrilak 19. http://eu.wikipedia.org/wiki/Vaya_Semanita
– “Vaya Semanita”, lleva su humor al Auditorio Baluarte.(2011ko Urtarrilak 13). Kontsulta data: Urtarrilak 19. http://www.noticiasdenavarra.com/2011/01/13/ocio-y-cultura/cultura/vaya-semanita-lleva-su-humor-irreverente-al-auditorio-baluarte

Categories: Web Communication

Txinera, etorkizuneko hizkuntza

December 15, 2010 Leave a comment

Urteak pasa ahala, txinatarrak inbaditzen hari gaituzte, beraien kultura gero eta gertuago daukagu. Zein herritan ez dago denda txinatarrik? Nork ez du inoiz jan txinatar jatetxe batean? Eta hau gutxi ez balitz, gure arropa edo tresna ia guztiak, txinatarrek egiten dituztela ikus dezakegu. Read more…

Categories: Chinese Language
%d bloggers like this: