Archive

Author Archive

Google Drive, online biltegiratze puntako espazioa.

Ezagutzen genuen jada Dropbox eta GoogleDocs, interneten nahi genuen informazioa gordetzen laguntzen zigutenak, edonon eta edonoiz internet koneksioaren bitartez beste inolako biltegiratze gailurik gabe. Baina, App hauek muga asko eragiten dituzte, adibidez Dropbox edukiera zehatza dauka eta GoogleDocs-en ezin dira dokumentu grafikorik partekatu. Arazo hauek konpontzeko, Googlek ezpazio berria sortu du, Google Drive izenez.

Google Drive ilaran artxiboak gordetzeko serbitzua da, 2012ko apirilaren 24an Googlek sarean txertatu zuena. Gaur egun GoogleDocs en ordezkoa da, beste aldaketa batzuen artean, extensioak aldatu baititu Googlek docs.google.com  drive.google.com-engatik. Erabiltzaite bakoitzak doako 5GB erabili ditzake bere artxiboak gordetzeko, ordainduz zabaldu daitezkenak noski. Esan beharra dago serbitzu hau ez dagoela bakarrik Windows-era mugatua, Mac eta Android-ek badute bere App GoogleDrive-n erabilerarako eta denbora gutxi barru iPhone eta iPad-erako ere prest egongo da.

Honela aurkezten digute adituek produktu berri hau:

Su lanzamiento inminente era un secreto a voces y ya la tenemos entre nosotros Google Drive, el servicio de almacenamiento en nube de Google acaba de ponerse en funcionamiento para todos los usuarios de una cuenta Google.

Hauxe argitzen digute Xaraka foroko erabiltzaileek, izan ere, denbora zeraman google enpresak tankerako proiektua sortzen, guztiek itxaroten hari ziren proiektua. 5GBera edukiera handituz, momenturarteko maila handituz, izan ere, PC, MAC eta Android mugikorrentzako baliagarria da. Halaber, hauexek dira edukiera hori handitzeko xehetasunak:

A partir de estos 5GB iniciales, Google Drive ofrece ampliar esta capacidad en otros25GB por 1.88 euros mensuales, en 100GB por 3.76 euros o 1TB por 37.71 euros. La suscripción a una cuota mensual también supone ampliar la capacidad de Gmail a 25GB

Bideo hauen bitartez Elena Henriquez-ek bere erabilera, gaitasunak eta berritasunak azaltzen dizkigu:

Argi dago beraz, jada, artxiboen partekatzea eta bilketa ez dela arazo bat izango, izan ere, zerbitzu honekin edonon eta edonoiz heltzeko.

 

Dropbox: Wikipedia contributors. (2 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from  http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Dropbox_(service)&oldid=490327419

Google: Wikipedia contributors. (3 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from  http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Google&oldid=490390744

GoogleDocs: Wikipedia contributors. (2 May 2012). Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrived from   http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Google_Docs&oldid=489115675

Txaumes (24 April 2012) Retrived from http://www.xataka.com/otros/google-drive-la-nube-de-google-ya-esta-aqui

Elena Henriquez (24 April 2012) Retrived from http://es.engadget.com/2012/04/24/google-drive-queda-al-descubierto-con-5-gb-de-almacenamiento-gra/

Nick Cassavetes-ek El diario de Noa filmaren zuzendari

Nick Cassavetes, El diario de Noa filma zuzendu zuen. Zinemaren munduko familiako zuzendari eta aktore honek, 2004an estreinaturiko historia pantaila handira eramatea lotu zuen, 40. hamarkadaraino denboran bidaiatuz. Read more…

Pierre Lévy eta Howard Bloom-ek adimen kolektiboaren erabilerak aditzera ematen dizkigute.

Internetek amaigabeko aukerak eskaintzen dizkigu informazioa lortu, transmititu eta kudeatzeko, baina, azken urteotan pilpilean dagoen modurik errrazena adimen kolektiboa dela kontatzen digu Pierre Lévy. Adimen kolektiboa, norbanakoen lankidetzari esker sortzen den inteligentzia modu bat da, ziberkulturaren eta ezagupenen gizartearekin erlazionatutakoa.

” Adimen kolektiboa unibertsalki banatuta dagoen, etengabe nabarmendua eta gaitasunen mobilizazio eraginkorraren ondorio. Bi ezaugarri nagusi ditu adimen kolektiboak: elkarren onarpena da bere oinarri eta helburu eta gizabanakoen abersatea.” Read more…

Categories: Uncategorized

Pilar Igarragirre euskara eta iberiaren arteko harremanaz mintzo

November 28, 2011 1 comment

Pilar Iparragirrek dio euskarak ez duela iberiar penintsularen beste hizkuntzekin zerikusirik (latinetik eratorriak baitira). Iberiar hizkuntzaren zenbait arrasto izan ditzakela uste da, batez ere toponimiari dagokionez, baina, iberiera ulertzea lortzen ez den bitartean ezin da euskara iberierarekin erlazionatu. Ez da zehatza euskararen jatorria, izan ere ez dakigu zehazki zein urtetan sortu zen. Hainbat teoria izan dira euskararen jatorriaren inguruan, sorlekuaren inguruan batez ere, ez baitago argi Pirinioen inguruan sortu izan bazen (bertan mintzatu baita euskara milaka urteetan zehar) edo kaukasiar hizkuntzekin zerikusia duen, amazigerarenik edo iberierarekin erlazionatzen baita besteak beste.  Dena dela, Europako hizkuntzarik zaharrenatzat hartzen da euskara, erromatar inperioaren aurrekoa, eta beraz hizkuntza indoeuropearretatik at, nahiz eta latinaren, frantsesaren eta gaztelaniaren eragin handia izan, hizkuntza horiekiko ukipena dela eta.

Inguruko hizkuntzen eraginaz kanpo, euskarak ere aldaera anitz ditu bere baitan, euskalkiak deritzonak. Euskal lurraldeen geografia itxurabakoa dela eta, aldaerak eremu txikiak artzen dituzte eta ugariak izaten dira, herri batetik bestera ere suertatuz.  Aldaera guzti horiek ezagutu eta ulertzeko lan sakonak egin izan dira urteetan zehar, Euskaltzaindiaren Herri Hizkeren Atlasa batik bat. Horregatik izaten da hain gatxa euskararen mapa dialektologikoa edo hizkuntz atlasa egitea.

Historian zehar zenbait idazle saiatu dira lan hori betetzen, lehenengoa Manuel Larramendi izan zelarik 1729an, “El imposible vencido” lana argitaratu baitzuen Salamancan, Lanaren zailtasuna agerian usten zuelarik. Louis-Lucien Bonapartek ere, Napoleonen hilobak, egin zuen bere euskalkien banaketa baina azken sailkapena Koldo Zuazok egin du 1997an 6 euskalki bereiztuz: mendebaldekoa edo bizkaiera, gipuzkera edo erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtera, ekialdeko nafarrera (Zaraitzuko eta Aezkoako hizkera barnean zelarik) eta zuberera.

Aurretiaz aipatutako aldaeren aniztasuna dela eta, idazleek arazoak zituzten, ez baitzuten argi zein euskalki erabili haien lanak euskaldun guztiek uler zitzaten. Arazo horrek ez zuen konpobidea jaso 1960ko hamarkadararte, euskara batua sortzeari ekin zenean, euskalkien zatiketa gainditzeko eresu estandarra sortzea erabaki zenean. 1968an Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean bilera egin zen, lehenengo arau multzoak finkatzeko eta gipuzkera eta lapurtera oinarritzat hartzea erabaki zuten. pizkanaka pizkana joan ziren euskara batua delako hizkuntza estandarra sortzen, eta horretan diardute, ez baitute lana oraindik bukatu.

Ulibarri Euskaltegia: Euskara sarearen bidez

Ulibarri euskaltegiak, enpresa gehienen antzera, web komunikazio estrategia erabiltzen du, baina, zer da web komunikazio estrategia? Euskaltegiaren web komunikazio estrategiaz mintzatzerakoan, sareko zabalkuntzarako beharrezkoak diren metodoak, nola kudeatzen dituen eta nagusiki euskaltegiak erabiltzen dituen baliabide zehatzak hartzen ditugu kontuan. Estrategiari etekin handiena atera ahal izateko, Adrian Pienar-ek goemdatzen duen moduan,  Bloga  erabiltzen du euskaltegi honek sareko komunikabide nagusi gisa, hau delarik bere webguneko atalik nabariena. Read more…

%d bloggers like this: