Gure mundu Multikulturala
Nire ustez urte honetako lehenengo seihilekoan dugun ikasgai interesgarriena Multikulturalitetea eta kulturen arteko elkarrizketa da. Pasadan urteko “Kulturen Ikasketak” ikasgaiaren jarraipena da, baian oraingo honetan gaiak gehiago garatuz. Irakasgai honetan eguneroko bizitzan erabilgarriak diren elkarbizitza metodoak eta balioak ikasten dira, beste kultura bateko jendearekin erlazio egokia mantentzeko.
Irakasgaiak dituen objektibo printzipalen artean ikasleak gaur egun dibertsitate kultural izugarria dagoela konturatzea da, baita elkarrizketen erabilera sustatzea denon artean elkartasunera heltzeko eta mundu hau justuagoa egiteko denontzat.
Objektibo horiek lortzeko izugarrizko lan sorta eta aktibitateak garatu behar izan ditugu seihilekoan zehar, denak beste talde kultural bateko jendearekin gure arteko erlazioa hobetu eta elkarbizitza sustatzeko, diskriminazioak alde batera utziz. Adibidez lanen tema batzuk hauek izan dira:
- Komunikabideek beste kultura batzuei buruz bidaltzen duten informazio okerra.
- Erlijio eta sinesmen ezberdineko taldeen arteko elkarrizketak.
- Zer den multikultura eta zer suposatzen duen gaur egun.
Laburbilduz, esan bezala hau da nik gustukoen dudan ikasgaia, zeren eta kultura ezberdinen arteko erlazioa hobetzen du eta besteei buruz dugun iritzia guztiz okerra dela konturatzen laguntzen digu. Gainera elkarrizketen eta talde lanen bitartez gure pentsatzeko eta arrazoitzeko ahalmena hobetzen dugu.
ERREFERENTZIAK:
- Martín Hopenhay (2002ko Otsaila) Globalización y postmodernidad: la irrupción de lo cultural en lo político y el reclamo de la diferencia, 2010ko Abenduaren 22an kontsultatua: http://www.oei.es/pensariberoamerica/ric00a01.htm
- Wikipediako orrialdea (2010ko Azaroa) 2010ko Abenduaren 22an kontsultatua: http://es.wikipedia.org/wiki/Multiculturalismo
- José Angel Medina Marina (2009) La multiculturalidad, 2010ko Abenduaren 22an kontsultatua: http://www.congresohablemosdedrogas.es/userfiles/pdf/C2009_MR5_J_Medina.pdf
Recent Comments